Euskaltzaindia

Euskaltzaindia
Goiburua: Ekin eta jarrai
Bilboko Euskaltzaindia.jpg
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitza nagusia.
Euskaltzaindia hemen kokatua: Bilbo erdigunea
Euskaltzaindia
Euskaltzaindia
Euskaltzaindia (Bilbo erdigunea)
Sorrera1919
Egoitza nagusiaPlaza Barria, 15.
 Bilbo (Bizkaia)
Arabako ordezkaritzaAlava Jeneralaren kalea, 5.
 Gasteiz (Araba)
Gipuzkoako ordezkaritzaHernani kalea, 15.
 Donostia (Gipuzkoa)
Nafarroako ordezkaritzaOliveto kondea etorbidea, 2.
 Iruñea (Nafarroa)
Iparraldeko ordezkaritzaGaztelu Berria. Paul Bert plaza.
 Baiona (Lapurdi)
EuskaltzainburuaAndres Urrutia
Webgune ofiziala

Euskaltzaindia euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen hizkuntza akademia ofiziala da, 1919an sortua. Gehienez, 32 euskaltzain osoz osatzen da (2007 arte, 24 euskaltzain oso ziren)[1] eta, Euskaltzain oso horiez gainera, baditu —kopuru mugarik gabe— hainbat euskaltzain urgazle eta euskaltzain ohorezko ere. Euskaltzaindiaren goiburua Ekin eta jarrai da.

Euskaltzaindia, zuzenbidez, Hego Euskal Herriko lau aldundiek sortu zuten, Eusko Ikaskuntzarekin batera. Egoitza Bilboko Zazpikaleetako Plaza Barrian du, eta ordezkaritzak ditu Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Euskaltzaindiaren finantzaketa iturri nagusia diru laguntzak dira eta, egun, lau erakunde publiko hauek ditu finantzatzaile nagusi: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.