Etruriar

Etruriarrak edo etruskoak
Rasna
Rasenna
K. a. 1200 – K. a. 550
Konfederazioa
Etruscan civilization map.png
Geografia
HiriburuaVelzna- (Orvieto)
Kultura
Hizkuntza(k)Etruriera
Historia
Villanovako kulturaK. a. 1200
Erromatar asimilazioaK. a. 550
Ondorengoa
Erromatar ErrepublikaSpqrstone.jpg

Etruriarrak[1][2] edo etruskoak[1][2] antzinako Italian, zehazki egungo Toskanan, bizi zen herria eta zibilizazioa ziren, erromatarrek etrusci edo tusci deituak.[3] Erromatarrek eman zieten izenetik dator egungo Toskana izena, nahiz eta haien aberria Etruria zen.

Antzinako grezieraz Τυρρήνιοι (Tyrrhēnioi) deitzen zieten eta hortik latinez Tyrrhēni (etruskoak), Tyrrhēnia (Etruria) eta Mare Tyrrhēnum (Tirreniar itsasoa) hitzak sortu zituzten.[3] Etruskoek bere buruari Rasenna, sinkopatuta Rasna edo Raśna deitzen zioten.[4]

Bere hizkuntza propioa zuten: etruskoa hain zuzen ere.[5] Etruskoen zibilizazioak, Erromaren sorrera baino lehenagoko historiaurrean hasi eta Erromatar Errepublikak etruskoen lurrak berenganatu zituen arte iraun zuen.[6] Bere une gorenean, Erromaren sorreraren eta Erromatar Monarkiaren garaietan, hiru hiri-konfederaziok osatuta zegoen:

Erroma etruskoen lurraldetan barne zegoen eta bere historiaren hasieran etruskoen menpe izan zen erromatarrek K. a. 396an Veii konkistatu arte.

Bere kultura K. a. 800 inguru garatu zuten, lehen Burdin Aroko Villanovako kultura zegoen leku berean. K. a. VII. mendean greziar merkatariek eta Magna Grezian bizi ziren bere auzokoek eragin handia izan zuten kulturan. Gero erromatarrek ordezkatu zuten etruriarren nagusigoa Italian.[7]

Historian zehar haien izena ia galdu egin zen. Beraien hizkuntza oraindik argitu gabe dago, hitz gutxi batzuk izan ezik, eta haien jatorriaz ere gauza gutxi esan daiteke ziurtasunez. Herodotok zioenez, etruriarrak Lidiatik etorriak ziren K. a. XIII. mendean, baina Etruria bertako jendeak ekialdetik etorritakoekin nahastean sortu zutelako ustea dago gaur. Toskanan zeuden meatzeek erakarri zituzten itsasgizon horiek, eta K.a. VII. mendean Latium hartu eta Erroma sortu zuten; bertan errege etruriarrek agindu zuten K.a. 619tik 509ra. Ondoren Po ibaiaren ordokira jo zuten iparraldera, eta Campaniara hegoaldera. VI. mendean iritsi ziren gailurrera, baina 474an grekoekin topo egin zuten Kuman, Erromatik bidaliak izan eta gero, Samniarrek garaitu zituzten, eta azkenik, Veies hartu ondoren (K.a. 396), Erromak menderatu zituen (350). Indarra galdu bazuten ere, izan zuten oraindik eraginik erromatarren artean, batez ere etxegintzan eta arte lanetan. Etruriarren zibilizazioa hiritarra izan zen batik bat, hasieran erregea (Lucumon) zelarik buru; gero aristokraziak hartu zuen agintea. Hiri nagusiak Arretium (Arezzo), Kortona, Perusia (Perugia), Kamars (Chiusi), Volsinies, Tutere (Todi), Chisra (Cerveteri), Velsu (Orvieto), Veies, Tarkinia eta Velathri (Volterra) ziren. Gizarte horrek, hilobietan ikusten den arteak erakusten duenez, luxuzko, atseginezko irudia du. Eragin greko nabarmena badu ere, arte etruriarrak jatortasun bikaina erakusten du. Etruriarrek harri handiak erabiltzen zituzten beren gotorlekuak, zubiak, ubideak eta estolderiak eraikitzeko. Etxeak adreilu eta zur margotuzkoak zituzten. Arkitektura etruriarrak utzi dituen aztarnen artean aipatzekoak dira Cerveteri eta Tarkiniako hilobiak, eta Volterrako Ate Arkuduna. Estatuetan buztin egosia erabili zuten: Veiesko Apolo, senar-emazteen hilobia. Freskorik bikainenak Cerveteri, Chiusi eta Tarkiniako hilobietan azaltzen dira.

  • erreferentziak

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Etruriar Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak etrusko eta etruriar sinonimoak direla dio, baina lehenengoak hizkuntza ere izendatzen duenez, etruriar hartu dugu herritarrei buruzko artikuluaren izenburutzat.
  2. a b   http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0174.pdf .
  3. a b Félix Gaffiot Dictionnaire Illustré Latin Français
  4.   Haynes, S. Etruscan Civilization Los Angeles: The J. Paul Getty Trust .
  5.   Bonfante, G.; Bonfante, L. The Etruscan Language. An Introduction Manchester University Press .
  6.   Bonfante, Larissa Etruscan University of California Press ISBN 0-520-07118-2 .
  7.   Cary, M.; Scullard, H. H. A History of Rome 28. orrialdea ISBN 0312383959 .
Other Languages
Afrikaans: Etruskers
Alemannisch: Etrusker
asturianu: Etruscos
azərbaycanca: Etrusklar
تۆرکجه: اتروسک‌لار
беларуская: Этрускі
беларуская (тарашкевіца)‎: Этрускі
български: Етруски
brezhoneg: Etrusked
català: Etruscs
corsu: Etruschi
čeština: Etruskové
Чӑвашла: Этрускăсем
Cymraeg: Etrwsciaid
dansk: Etruskere
Deutsch: Etrusker
Ελληνικά: Ετρούσκοι
Esperanto: Etruskoj
español: Etruscos
eesti: Etruskid
estremeñu: Etruscus
suomi: Etruskit
français: Étrusques
Frysk: Etrusken
galego: Etruscos
עברית: אטרוסקים
hrvatski: Etruščani
magyar: Etruszkok
հայերեն: Էտրուսկներ
interlingua: Etruscos
Bahasa Indonesia: Etruskan
italiano: Etruschi
ქართული: ეტრუსკები
kurdî: Etrûsk
Latina: Etrusci
Lëtzebuergesch: Etrusker
Lingua Franca Nova: Etrusca (sivilia)
lumbaart: Etrusch
lietuvių: Etruskai
latviešu: Etruski
македонски: Етрурци
Nederlands: Etrusken
norsk nynorsk: Etruskarar
norsk: Etruskere
occitan: Etruscs
polski: Etruskowie
português: Etruscos
română: Etrusci
русский: Этруски
sicilianu: Etruschi
srpskohrvatski / српскохрватски: Etrurci
Simple English: Etruscan civilization
slovenčina: Etruskovia
slovenščina: Etruščani
shqip: Etruskët
српски / srpski: Етрурци
svenska: Etrusker
Kiswahili: Waetruski
Türkçe: Etrüskler
українська: Етруски
oʻzbekcha/ўзбекча: Etrusklar
vèneto: Etruschi
Tiếng Việt: Văn minh Etrusca