Etruria

Etruriarren hedapena
Gudari baten burua (Tufoko Crocifissoko nekropolia, Orvieto, Italia)

Etruria[1] (grezierazko eta latinezko testuetan Tirrenia, Tyrrhenia) Italia erdialdeko eskualde bat zen, gaurko Toskana, Lazio, Emilia-Romagna eta Umbria hartzen zituena. Bertan garatu zen zibilizazio etruskoa, Antzinako Erromaren aitzindaria.

Etruskoak herri misteriotsu bat izan ziren, bere nukleo historikoa Toskana eskualdean zegoelarik. Grekoek Τυρσηνοί (tyrsenoi) edo Τυρρηνοί (tyrrhenoi) deitzen zituzten, eta erromatarrek etruscii. Beraiek euren buruei rasena edo rašna deitzen zieten. Toskanatik hegoaldera zabaldu ziren, Lazio eta Campania eskualdeetara, non kolonia grekoekin tupust egin zuten; iparraldetik Po ibaiaren inguruko harana okupatu zuten, gaur egungo Lombardian.

Itsas potentzia garrantzitsua izan ziren mendebaldeko Mediterraneo itsasoan, Sardinia eta Korsikan finkatu zirelarik. K. a. V. mendetik aurrera beraien boterea gainbehera hasi zen, zelten, greziarren eta Kartagoren erasoak batera nozitu zituztelako batik bat. Ahultze honi eta estatu bateratu baten ezari esker (etruskoek erdi mailako hirien konfederazio ahul bat osatzen zuten soilik) erromatarrek betiko garaitu zituzten. Erromatarren aitzindari eta antzinako Greziaren oinordekotzat jotzen da zibilizazio hau. Bere goi mailako kultura eta teknika militarrei esker, herri hau italiar penintsulako ipar eta zentroko jaun eta jabe izan zen k. a. VIII. mendetik Erromaren sorrera arte (lehen erromatar erregeak etruskoak izan ziren). K. a. 40 urte inguruan, Etruriak independentzia galdu zuen eta Erromatar Inperioaren probintzia bihurtu zen.

Hiri nagusiak

  • Arezzo (Arretium)
  • Caisra
  • Clusium (Clevsin)
  • Curtun
  • Felathri
  • Fufluna
  • Perugia
  • Tarchna
  • Veii
  • Volci (Velch)
  • Volsinii (Velzna)
  • Vetluna
  • Gällivare
Other Languages
Alemannisch: Etrurien
العربية: إتروريا
azərbaycanca: Etruriya
беларуская: Этрурыя
български: Етрурия
brezhoneg: Etruria
català: Etrúria
corsu: Etruria
Cymraeg: Etruria
dansk: Etrurien
Deutsch: Etrurien
Ελληνικά: Ετρουρία
English: Etruria
español: Etruria
eesti: Etruria
فارسی: اتروریا
suomi: Etruria
français: Étrurie
עברית: אטרוריה
magyar: Etruria
interlingua: Etruria
Bahasa Indonesia: Etruria
íslenska: Etrúría
日本語: エトルリア
ქართული: ეტრურია
한국어: 에트루리아
Latina: Etruria
lietuvių: Etrūrija
Nederlands: Etrurië
norsk: Etruria
occitan: Etrúria
polski: Etruria
português: Etrúria
română: Etruria
русский: Этрурия
Scots: Etrurie
slovenčina: Etrúria
српски / srpski: Етрурија
Tagalog: Etruria
Türkçe: Etrürya
українська: Етрурія