Estuardo etxea

Estuardo etxearen armarria.

Estuardo etxea (ingelesez Stuart edo Stewart) 1371 eta 1693 bitartean Eskoziako erregetzan egon zen dinastia edo familia izan zen. 1603tik aurrera baita Ingalaterran ere Jakue I.aren eskutik.

Etxe honen arbasoak Fitzalan leinua dira, Bretainiakoa, eta XII. mendean heldu ziren, Dabid I.a eskoziarren erregeak Europa kontinentaleko beste familia batzuekin batera (Bruce, Douglas, Giffard...) Eskoziara gonbidatuta eta, haiekin batera, burguak, monasterioak eta lurrak populatzeko herritar anglosaxoiak heldu ziren Eskozia hego eta ekialdera. Egungo Renfrewshiren finkatu ziren. Normandiarren frantses kultura eta hizkuntza ekarri zituzten aldean, eskoziar eliteak imitatzen saiatu zirenak.

Dabid erregeak bere oinordekoentzat Eskoziako Zerbitzari Nagusia titulua sortu zuen, High Steward of Scotland, luze gabe leinuaren izen bilakatua: gurean Estuardo adierazitakoa. Ingalaterrarekin izandako harremanen eta gerren ondorioz, Estuardotarrek hango ohituren eragina ezarri zuten gortean. Jakue IV.ak, artean, bazekien gaelikoz hitz egiten, baina ez Ingalaterrako oinordeko ere bilakatutako Jakue V.ak, umetan errege bilakatuak. Harekin batera, Eskozia-Ingalaterra uztartuta geratu ziren Estuardo etxearen eskutik.

Horrek, baina, areagotu egin zituen liskarrak Ingalaterrako manera elitista eta ohitura urrunak hartutako erregeen eta eskoziar jaun eta tradizioen artean, baita borroka biziak piztu ere, erlijioari lotuta. Jakue VI.a Ingalaterrako I.a bilakatu zen. Ingalaterrako dinastiaren lehenbiziko garaia 1649an Errepublika aldarrikatu zen arteraino luzatu zen. Hamarkada baten ondoren Estuardotarrak monarkiara itzuli eta 1689. urte arte mantendu ziren, urte honetan Jakue II.a Ingalaterrakoa erregetzatik kendu eta bere ordez Gilen III.a Orangekoa jarri zuten.

Hau hil ostean, bere ordez Estuardo dinastiako azken monarka ipini zen: Ana I.a Britainia Handikoa, erregina honek 1714. urterarte Britainia Handia eta Irlandako lehenbiziko monarka bilakatzea lortu zuelarik. Azken erregina hau ondorengorik gabe hil zenean, bere senitarteko hurbila zen Jurgi I.a Britainia Handikoa errege bilakatu zen, honenbestez Hannover etxea erregetzan ezarri zen.

Other Languages
Afrikaans: Huis van Stuart
العربية: بيت ستيوارت
asturianu: Casa d'Estuardu
azərbaycanca: Stüartlar
беларуская: Дынастыя Сцюартаў
български: Стюарти
čeština: Stuartovci
Deutsch: Haus Stuart
Esperanto: Stuartoj
eesti: Stuartid
français: Maison Stuart
hrvatski: Stuarti
magyar: Stuart-ház
հայերեն: Ստյուարտներ
Bahasa Indonesia: Wangsa Stuart
italiano: Stuart
ქართული: სტიუარტები
қазақша: Стюарттар
한국어: 스튜어트가
مازِرونی: استوارت
Nederlands: Huis Stuart
norsk nynorsk: Huset Stuart
polski: Stuartowie
português: Casa de Stuart
română: Casa Stuart
русский: Стюарты
srpskohrvatski / српскохрватски: Stuart (dinastija)
Simple English: House of Stuart
slovenčina: Stuartovci
српски / srpski: Династија Стјуарт
svenska: Huset Stuart
українська: Стюарти
oʻzbekcha/ўзбекча: Styuartlar
Tiếng Việt: Nhà Stuart