Estratu

Estratuak
Estratu bertikal bat flysch batean

Estratu bat sedimentuak bereizten diren geruzetako bakoitza da geologian, eta estratigrafiak ikertzen ditu. Arroka sedimentario eta eurengandik datozen arroka metamorfikoetan arroka geruzak dute estratu izena hartzen. Beste fenomeno geologiko askok ere geruzak sor ditzakete, baina horiek ez dira estratuak (adibidez, metamorfismoan zehar sortzen diren geruzak, konpresio indarren ondorioz).

Estratuak normalean geruza horizontal gisa sortzen dira, estratifikazio geruzek mugatuak, eta hedadura zabala izan ohi dute. Indar ezbedinak direla eta (adibidez, orogenia), estratuak tolestu eta okertu daitezke, hasierako horizontaltasuna galduz. Beheko geruza gazteagoa da goikoa baino. Deskribatzeko oina eta gaina terminoak erabiltzen dira alderik zaharrena eta berriena izendatzeko. Oinak eta gainak bi arrazoirengatik sor litezke: sedimentuen metaketa episodikoa delako (hau da, sedimentuen metaketan eten bat) edo, metaketa jarrai baten kasuan, estilo aldaketagatik (sedimentu ezberdinen erorketaren ondorioz).

Bi gainazalen arteko distantziari lodiera deitzen zaio, eta lodiera mota ezberdinen arabera geruzen sailkapen bat egiten da:


LodieraIzendapenaAzpi-izendapenak
izugarrizkoamasiboa
100 cm baino gehiagooso lodia
100-30 cmlodia
30-10 cmertaina
10-3 cmmehea
3-1 cmoso mehea
1-0 cmxafla10-3 mm: xafla lodia
0-3 mm: xafla mehea


Other Languages
العربية: طبقة أرضية
asturianu: Estratu
azərbaycanca: Lay (təbəqə)
беларуская: Пласт (геалогія)
беларуская (тарашкевіца)‎: Пласт (геалёгія)
български: Пласт (геология)
català: Estrat
English: Stratum
español: Estrato
فارسی: چینه
Gaeilge: Srathú
hrvatski: Sloj
Bahasa Indonesia: Stratum
日本語: 地層
한국어: 지층
Nederlands: Bedding
norsk nynorsk: Lag i geologi
occitan: Estrat
polski: Warstwa
português: Estrato geológico
Simple English: Strata
slovenčina: Vrstva (geológia)
Soomaaliga: Lakab dhul
српски / srpski: Слој (геологија)
Tagalog: Stratum
татарча/tatarça: Катлам (геология)
українська: Надра
Tiếng Việt: Địa tầng
中文: 地层