Esterren Liburua

Esterren liburuaren bilkari bat, Marokon idatzia XIII. edo XIV. mendean. Parisko Quay Branly Museoa

Esterren liburua Bibliako Itun Zaharreko liburuetako bat da. Liburuaren jatorrizko bertsioa, hebreeraz idatzia, liburu kanonikotzat jotzen da. Bera da juduek onartzen duten bertsio bakarra. Gerora grekoz egindako eransketak deuterokanonikotzat jotzen dituzte katolikoek eta ortodoxoek; protestanteek, berriz, testu apokrifotzat jotzen dituzte.

Liburuak Ester izeneko neska judu baten historia kontatzen du. Persiako erregina izatera iritsi zen, eta juduak hiltzeko plan bat desegin zuen.


Estiloa eta egilea

Esterren liburuak hizkuntza lehor eta zuzena erabiltzen du, batere metaforazalea ez dena, eta nazionalismo zakarra erakusten du. Bibliako beste liburu batzuetan ez bezala, ez du lanik hartzen iturriak aipatzen.

Garai horretako beste liburu batzuetan gertatzen den bezala, liburuaren egilea ezezaguna da, tradizioak Esdras profetari egotzi izan badio ere. Estilo modernoa erabiltzen du, eta oso ongi dokumentatuta dago; garbi dago eruditu bat zela. Ez du akats historikorik egiten.

Edukia

Hau da liburuaren egitura eta azpiatalak:

ESTER, PERSIAKO ERREGINA BILAKATU (1,1–2,23) (1,1-2,23)

  • Baxti erreginak Asuero iraindu (1,1-22)
  • Ester, erregina izendatu (2,1-18)
  • Mardokeok azpikeria salatu (2,19-23)

HAMANEK JUDUAK SUNTSIARAZI NAHI (3,1-15) (3,1-15)

ESTERREK JUDUEN SALBAMENDUA ERDIETSI (4,1–6,14) (4,1-6,14)

  • Mardokeo Esterri laguntza eske (4,1-17)
  • Esterrek otordura deitu erregea eta Haman (5,1-8)
  • Hamanek Mardokeo suntsiarazi nahi (5,9-14)
  • Haman Mardokeo ohoratzera behartua (6,1-14)

JUDUEN GARAIPENA (7,1–10,3) (7,1-10,3)

  • Hamanen azkena (7,1-10)
  • Erregearen agindua juduen alde (8,1-17)
  • Juduek beren etsaiak suntsitu (9,1-19)
  • Purim Jaiaren sorrera (9,20-32)
  • Mardokeoren ospea (10,1-3)
Other Languages
Afrikaans: Ester (Bybel)
العربية: سفر أستير
Boarisch: Ester (Buach)
беларуская: Кніга Эсфір
български: Книга Естир
brezhoneg: Levr Ester
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Ī-sê̤ṳ-táik-cṳ̆
čeština: Kniha Ester
dansk: Esters Bog
Deutsch: Buch Ester
Esperanto: Libro de Ester
español: Libro de Ester
فارسی: کتاب استر
føroyskt: Esterarbók
français: Livre d'Esther
Gàidhlig: Ester
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: एस्थेर आचें पुस्तक
hrvatski: Estera (knjiga)
Հայերեն: Եսթեր (գիրք)
interlingua: Libro de Ester
Bahasa Indonesia: Kitab Ester
italiano: Libro di Ester
日本語: エステル記
Basa Jawa: Kitab Ester
한국어: 에스델기
Latina: Liber Esther
lietuvių: Esteros knyga
latviešu: Esteres grāmata
Malagasy: Bokin'i Estera
Nederlands: Ester (boek)
norsk: Esters bok
occitan: Libe d'Estèr
português: Livro de Ester
română: Estera (carte)
русский: Книга Есфирь
srpskohrvatski / српскохрватски: Estera (knjiga)
Simple English: Book of Esther
slovenčina: Kniha Ester
Gagana Samoa: O le tusi ia Eseta
српски / srpski: Књига о Јестири
svenska: Esters bok
Kiswahili: Kitabu cha Esta
Türkçe: Ester kitabı
українська: Книга Естери
vepsän kel’: Esfirin kirj
ייִדיש: מגילת אסתר
中文: 以斯帖記
粵語: 以斯帖記