Errusia eta Ukrainaren arteko gas tirabira

Errusia eta Ukrainaren arteko gas tirabira hainbat hamarkadaz iraun duen gasaren inguruko tirabira bat izan da.

Historia

2006

2006an, prezioaren inguruko liskarrek emaria ixtea eraman zuten[1]. .

2009

2009ko urtarrilean, gas emaria itxi zuen Errusiak hamahiru egunez[1].

2013

2013ko abenduan, Errusiak 10.900 milioi euro erosi zizkion Ukrainari zor bonutan, eta gasaren prezioa herena merkatu —mila metro kubiko 200 euro ordaintzen zuen—. Ondorioz, Viktor Janukovitx orduko Ukrainako presidenteak EBri bizkarra eman eta elkartze akordioa ez sinatzea erabaki zuen, eta presidentea kanporatu zuten protestak piztu ziren[1].

Kolpearen ondotik eratutako gobernuari lehentasunezko tratua emateari utzi zion Moskuk. Apirilean, gasa eteteko lehen mehatxua egin zuen Vladimir Putin Errusiako presidenteak, Kievek ordura arte pilatutako zorrak kitatzen ez bazituen. Bide batez, gasa %40 garestitu zion. Luze eta gogorrak izan ziren negoziazioak, Donbasseko gerra (2014) delakoaren itzalean eginak. Hilabeteak eman zituzten hizketan Ukrainak eta Errusiak, Europako Batzordeko Energia mandatari Gunther Oettingerren bitartekaritzarekin[1].

Urriaren 31ean, Errusiak gas emaria irekiko zuela jakin zen. Gasaren gerraren azken atala itxi zuten Kievek eta Moskuk, martxora arte. Ukrainak 2.470 milioi euroren zorrak kitatu beharko zituen urte bukaera baino lehen. EBren finantza laguntza izango zuen[1].

Other Languages