Erromatar zenbakera

Erromatar zenbakera erromatarrek garatu zuten zenbaki-sistema da. Zenbakiak idazteko hainbat letra larri erabiltzen dira. Gaur egun mendeak idazteko erabiltzen ditugu erromatar zenbakiak, eta baita, erloju analogiko askotan ere.

  • sinbologia

Sinbologia

Erromatarrek, zenbakiak adierazteko, ondorengo letra hauek zerabiltzaten:

Erromatarra Hamartarra Oharra
I 1 Unus
V 5 Quinque. V X-aren goiko erdia da; etruskoan Λ.
X 10 Decem
L 50 Quinquaginta
C 100 Centum-en lehen hizkia.
D 500 Quingenti. D, Digammaren erdia litzateke Φ.
M 1.000 De Mille. Hasiera bateanDigamma letra erabiltzen zuten.


Erromatarrek ez zuten 0 zenbakia ezagutzen, eta horretxegatik ez dago zenbaki hori adieraziko duen hizkirik.

Sinbolo ezarria ez duten zenbakiek, konposatuak sortzen dituzte. Hala nola, bi (2) esateko II edo ii zerabilten. Letra aglomerazio handiegiak ez sortzeko, honako jokoa egiten zuten, lau (4) IIII edo iiii izan beharrean, IV edo iv zerabilten. Balio gutxiagoko ikur bat, balio handiagoko baten aurrean jartzean, honen kenketa balitz moduan jokatzen da. Hala nola, IX bederatzi (9) da eta XL berrogei (40).

Erromatarra (letra larriz) Erromatarra (letra xehez) Esangura
II ii bi
III iii hiru
IV iv lau
VI vi sei
VII vii zazpi
VIII viii zortzi
IX ix bederatzi
XXXII xxxii hogeita hamabi
XLV xlv berrogeita bost


4.000 edo balio handiagoko zenbakiak adierazteko, zenbakiaren gainean marra horizontal bat jartzen da. Horrela, zenbakiak milakoak adierazten dituela esan nahi da.

Erromatarra Hamartarra Izendapena
V 5.000 bost mila
X 10.000 hamar mila
L 50.000 berrogeita hamar mila
C 100.000 ehun mila
D 500.000 bostehun mila
M 1.000.000 milioia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erromatar zenbakera Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Afrikaans: Romeinse syfers
azərbaycanca: Rum rəqəmləri
تۆرکجه: رومی اعداد
башҡортса: Рим цифрҙары
беларуская (тарашкевіца)‎: Рымскія лічбы
български: Римски цифри
brezhoneg: Niveradur roman
bosanski: Rimski brojevi
dansk: Romertal
emiliàn e rumagnòl: Nùmer romàṅ
Esperanto: Romaj ciferoj
Nordfriisk: Röömsk taal
Avañe'ẽ: Papaha Rómapegua
hrvatski: Rimski brojevi
interlingua: Numeration roman
Bahasa Indonesia: Angka Romawi
日本語: ローマ数字
қазақша: Рим сандары
한국어: 로마 숫자
Кыргызча: Рим цифралары
Lëtzebuergesch: Réimesch Zuelen
Lingua Franca Nova: Numeros roman
македонски: Римски бројки
मराठी: रोमन अंक
Bahasa Melayu: Angka Rumi
Plattdüütsch: Röömsche Tallen
Nederlands: Romeinse cijfers
norsk nynorsk: Romartal
norsk: Romertall
Nouormand: Chiffes romaines
Sesotho sa Leboa: Lebadi la roma
português: Numeração romana
română: Cifre romane
sicilianu: Nùmmura rumani
srpskohrvatski / српскохрватски: Rimski brojevi
Simple English: Roman numeral
slovenčina: Rímska číslica
slovenščina: Rimske številke
Gagana Samoa: Fuainumera o Roma
српски / srpski: Римски бројеви
Kiswahili: Namba za Kiroma
Türkçe: Roma rakamları
oʻzbekcha/ўзбекча: Rim raqamlari
Tiếng Việt: Số La Mã
吴语: 罗马数字
ייִדיש: רוימישע צאל
中文: 罗马数字
Bân-lâm-gú: Lô-má sò͘-jī
粵語: 羅馬數字