Erromako kontsul

Artikulu hau erromatar karguari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus « Kontsulatu».

Erromako kontsulak Erromatar Errepublikako magistratu nagusia zen. Urtero bi kontsul hautatzen ziren, urte batez batera jarduteko. Estatuaren eta, batez ere, gerra garaiko armadaren zuzendariak ziren, botere betearazlea baitzeukaten (imperium). Urtea izendatzeko, kontsulen izenak aipatzen ziren. Inperioa ezarri zenean, ordea, kontsulek botere eta autoritate franko galdu zuten, eta agintari sinbolikoak bilakatu ziren, Erromako historia islatzen zutenak.

Historia

Tarkinio Superbo azken errege etruskoa bota ondoren, erregeen agintea eta autoritatea, hein handi batean, ezarri berri ziren kontsulei eman zitzaizkien. Hasiera batean "pretor" (lider) deitu zitzaien magistratu horiei, armadako buruak baitziren. K. a. 305ean, berriz, kontsul izena eman zitzaien.

Bake garaian ahalmen handiak zituzten kontsulek, bai administrazioan, bai legegintzan, bai justizian, eta gerra garaian armadako buru nagusia ziren. Horretaz gain, erlijio eginkizunak ere betetzen zituzten. Urtero bi kontsul hautatzen ziren, eta haietako bakoitzak bestearen egintzei betoa jartzeko eskubidea zeukan.

Tradizioari jarraikiz, hasiera batean patrizioak baino ez ziren kontsul karguan aritzen. K. a. 367an plebeioek magistratura horretan aritzeko eskubidea lortu zuten, Licinia Sexta legeak xedatzen baitzuen urteroko bi kontsuletatik bata plebeioa izanen zela. Hurrengo urtean Luzio Sexto izan zen lehendabiziko kontsul plebeioak. Hala ere, egungo historialariek zalantzan jarri dute kontaera tradizional hori; izan ere, Luzio Sextoren aurretik izen plebeioak zeramatzaten kontsulak bazeuden.

Denborak aurrera egin ahala, kontsul izatea bilakatu zen norberaren ibilbide politikoaren gailurra eta azken pausoa. K. a. I. mendean, Silak ibilbide politikoa legeztatu zuenean, kontsul izendatu ahal izateko, 41 urte izan behar zituzten politikariek.

Other Languages
Afrikaans: Konsul (Rome)
Alemannisch: Consulat
asturianu: Cónsul romanu
azərbaycanca: Konsul (Qədim Roma)
brezhoneg: Konsul
bosanski: Konzul
català: Cònsol romà
čeština: Římský konzul
dansk: Consul
Deutsch: Consulat
English: Roman consul
español: Cónsul romano
فارسی: کنسول روم
Frysk: Konsul
hrvatski: Rimski konzul
magyar: Consul
Հայերեն: Կոնսուլ
interlingua: Consule
Bahasa Indonesia: Konsul Romawi
Ido: Konsulo
日本語: 執政官
ქართული: კონსული
한국어: 집정관
Kurdî: Konsul
Latina: Consul
lietuvių: Konsulas (Roma)
latviešu: Konsuls (Roma)
македонски: Римски конзул
Bahasa Melayu: Tribun konsul
Plattdüütsch: Kunsel (Rom)
Nederlands: Consul (Rome)
norsk nynorsk: Romersk konsul
română: Consul
srpskohrvatski / српскохрватски: Konzul
Simple English: Roman consul
slovenščina: Rimski konzul
српски / srpski: Конзул (магистрат)
svenska: Konsul (Rom)
Tagalog: Konsulado
Türkçe: Konsül (Roma)
татарча/tatarça: Konsul
oʻzbekcha/ўзбекча: Konsul
Tiếng Việt: Quan chấp chính