Erroma

Artikulu hau Italiako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erroma (argipena)».
Erroma
Roma
Italiako udalerria
Collage Rome.jpg
Flag of Rome.svgInsigne Romanum coronatum.svg
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
AlkateaVirginia Raggi
Izen ofizialaRoma
Jatorrizko izenaRoma
Posta kodea00118–00199
ISTAT kodea058091
Geografia
Koordenatuak41° 53′ 35″ N, 12° 28′ 58″ E / 41° 53′ 35″ N, 12° 28′ 58″ E / 41.893055555556; 12.482777777778
Erroma hemen kokatua: Italia
Erroma
Erroma
Erroma (Italia)
Map of comune of Rome (metropolitan city of Capital Rome, region Lazio, Italy).svg
Azalera1287.36 km²
Altuera21 m
MugakideakAnguillara Sabazia, Ardea, Castel Gandolfo, Ciampino, Colonna, Fiumicino, Fonte Nuova, Formello, Grottaferrata, Mentana, Monte Porzio Catone, Monte Compatri, Monterotondo, Poli, Pomezia, Sacrofano, Trevignano Romano, Zagarolo, Albano Laziale, Campagnano di Roma, Castel San Pietro Romano, Frascati, Gallicano nel Lazio, Marino, Palestrina, Riano, Tivoli, Guidonia Montecelio eta San Gregorio da Sassola
Demografia
Biztanleria2.873.494 bizt. (2017ko urtarrilak 1)
Dentsitatea2.232,08 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera753ko apirilak 13 K. a.
Telefono aurrizkia06
Ordu eremuaUTC+01:00, UTC+02:00 eta Europa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakParis, Krakovia, Johannesburgo, Cincinnati, Douala, Marbella, Achacachi Municipality, Tokio, Sevilla eta Benevento
Katastro kodeaH501
Sailkapen sismikoa2A3A3B  
MatrikulaRM
https://www.comune.roma.it/

Erroma (italieraz: Roma; latinez: Rōma) Italiako hiriburua da, bai eta Erromako probintziakoa eta Lazio eskualdekoa ere. Italiar penintsularen erdialdean dago, Tiber ibaiaren ertzean, Tirreniar itsasotik 25 kilometrora. Italiako hiririk jendetsuena da; 2.864.676 biztanle zituen 2015eko irailean,[1] 1.287 kilometro koadroko eremuan.

Antzinako Erromaren garaian munduko boteregune nagusietakoa izana, ordutik dator hiriaren lema: Senatus Populusque Romanus (SPQR), hau da, Senatua eta Erromako Herritarrak. Erromaren barruan dago Italiako estatuaren parte ez den Vatikano Hiria, Erromatar Eliza Katolikoaren egoitza eta Aita santuaren bizilekua.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Erromako historia»

Antzinaroa

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Erroma»

Elezaharraren arabera, Romulo eta Remo bikiek fundatu zuten Erroma, K. a. 753ko apirilaren 21ean, Tiber ibaia inguratzen duten zazpi muinoren arteko zabalgune batean. Zenbait arkeologoren arabera, berriz, K. a. VIII. mendean, Palatino muinoan finkatutako abeltzain kolonietatik garatu zen hiria.[2]

Hiriaren benetako antolamendua, ordea, etruriarren eskutik etorri zen K. a. VI. mendearen bigarren erdialdean. Etruriarrek egin zituzten Cloaca Maxima, Kapitolinoko tenplua eta zazpi muinoak inguratzen zituen harresia. Etruriarren luxuaren ondoren, estilo soilagoak nagusitu ziren Erromako arteetan eta ohituretan, Errepublikaren garaian (K. a. V. mendea- K. a. II. mendea). Patrizioen etxeak Palatinoko muinoan eraiki ziren eta Aventinora bildu ziren plebeioak. Kapitolioko muinoa zen hiriko gune nagusia; haren oinetan zabaltzen zen Forum edo herrigune nagusia. Bertan zeuden Forum Boarium («idien merkatua») eta Forum Holiturium («barazkien merkatua») izeneko azokak. Circus Maximus izeneko zirkua zen jolastoki nagusia. Harresitik kanpora zabaltzen zen Marteren Zelaia (Campus Martius), bilkura militar eta zibiletarako lekunea.

Errepublikaren bukaeran (K. a. I. mendea), aldaketa handiak bideratu ziren hirian: lehen harrizko teatroa eraikiarazi zuen Ponpeiok (K. a. 52), Forum-a berritu zuen Zesarrek eta Agripak, Augustoren garaian Erromako gobernari nagusia izan zena (K. a. 33), ur hornidurarako azpiegitura berritu, iturri berriak antolatu, bainutegiak ugaritu eta Panteoia eraiki zuen. Augustoren garaian abiarazi zen erlijio berritzea indartzearren, tenplu ugari eraiki eta berritu zen Erroman: Apoloren tenplua, Palatinoan; Bakearen aldarea (Ara pacis augustae) eta Augustoren Mausoleoa. Augustoren ondorengo enperadoreek eraikuntza handiak jaso eta egokitze lan garrantzitsuak egin zituzten (Tiberio, Kaligula, Neron eta Domizianoren jauregiak; Forum-eko atontze lanak; garaipenari opaturiko monumentuak Tito, Septimio Severo, Trajano; Panteoi berria, Hadrianoren garaikoa eta Erromako lehen eraikuntza gangaduna; aurrerago, Sant'Angelo gaztelua bihurtu zen Hadrianoren mausoleoa).

Erromako inperioko monumentu aipagarriak dira anfiteatroak edo jolastokiak (Koliseoa da ezagunena), eta termak edo bainu-etxeak (Neron, Trajano, Karakala, Diokleziano eta Konstantinorenak). Dohan zen bi eraikuntza mota hauetarako sarrera. Erroma Europako mendebaldeko eta Mediterraneoko hiriburua zen eta milioi bat biztanle zuen Hadrianoren garaian (270). Aurelianok barbaroen erasoetatik babesteko eraikiarazi zuen harresia etruriarrena halako hiru aldiz zabalagoa zen. Bestalde, Klaudioren eta Trajanoren garaian sendotu ziren Ostia eta Portusko portuek ziurtatzen zuten erromatarren itsas merkataritza.

Kristauak beren hasierako urteetan egon ziren Erroman: epistola bat bidali zien San Paulok Erromako kristauei eta, tradizio kristau baten arabera, Erroman hil zituzten San Petri, bertako lehen apezpikua, eta San Paulo. II. mendetik aurrera hasi ziren kristauak beren hilerriak (katakonbak) antolatzen. Esetsaldi guztiengatik ere (Neron, Dezio, Valeriano, Maximiano), Erromako bazter eta giro guztietara zabaldu ziren kristauak eta erlijio nagusi bihurtu zen kristautasuna Konstantinoren garaian (313). Hiri kristau bihurtu zuen Erroma Konstantinok, eliza handiak eraikiarazi zituen bertan (San Joan Laterangoa, San Petri), baina Konstantinopla hautatu zuen inperioko hiri nagusitzat 324. urtean. Handik aurrera hasi zen Erromaren gainbehera.

Erdi Aroa

Alarikok hartu zuen hiria 410ean, Atilaren erasopean egon zen 452an, Genserikok eta Rizimerok bipildu zuten 455ean eta 472an, ostrogodoen esku geratu zen 476an, eta 553. urtean Narses-ek , Bizantzioko jeneralak, beretu zuenean, ia ezdeusean zegoen Erroma: 100.000 biztanle baizik ez zen geratzen, jendea Marteren Zelaian eta Tiber ibaitik bestaldean, Trasteveren eta Vatikanon jarria zen bizitzen; aurreko eraikuntzak utziak ziren askotan, basilika eta eliza berriak zeuden (San Pedro in Vincoli, Santa Maria Nagusia), eta aita santuak ziren bertako agintari zibil eta erlijiozko nagusiak.

Karlomagnoren koroatzea, San Petri basilika zaharrean, 800eko abenduaren 25ean

451. urtean, Erromako apezpikua kristau elizako lehena izatea erabaki zuen Kalzedoniako kontzilioak. Gregorio Handiak (590-604), eliza eta estatu gizon trebe zenak Italiako lurralde indartsuena batu eta osatu zuen. Laster hautsi zituen Erromak Bizantziar Inperioarekiko loturak eta Ravennako exarkerria desagertu ondoren (752), Elizaren Estatuak antolatu zituen Erromako hierarkia kristauak (756), lombardiarrei nagusitu zitzaizkien frankoen laguntzaz. 800. urtean sortu zen lehen inperio kristaua, Karlomagno, frankoen erregea, Erroman enperadore izendatu ondoren. Handik aurrera, hiru aginte nagusi bildu ziren Erromara: aita santuak eta Elizako hierarkia, Erroma eta Germaniako enperadoreak eta Erromako bertako familia aberatsak (pornokraziako patrizioak, Crescenti, Tusculum, Frangipani, Savelli, Pierleoni, Conti familiak).

1145. urtean, Erromako herria aita santuen aurka altxatu eta senatu bat antolatu zuen, Arnaldo Bresciakoaren zuzendaritzapean. Frederiko Bizargorri enperadoreak galarazi zuen herri higikunde hau, Arnaldo Bresciakoa eta beste buruzagi batzuk hil ondoren. Hiru alderdi horien arteko borrokez gainera, aurre egin behar izan zien kanpoko erasoei Erromako hiriak: arabiarrak (846) eta normandiarrak (1084). Inozentzio III.a (1198-1216) eta Bonifazio VIII.a (1294-1303) aita santuen garaian hiri oparoa bihurtu zen Erroma. XIV. mendean, ordea, Avignongo aita santuen auziak (1309), Cola di Rienzok aristokraziaren aurka egindako saioak, alferrekoak izan zirenak (1343-1354) eta eliza katolikoko zismak (1378-1417) neurri handi batean ahuldu zuten Erroma berriro. 1420. urtean, 35.000 biztanle baizik ez zituen hiriak.

Aro Modernoa

San Pietro in Montorioko Tempietto-a, Pizkundeko arkitekturaren eredu bikaina

XV. mendean berritu zen Erroma: hiria berrantolatzeko agindua jaso zuen Bernardo Rossellino arkitektoak eta Sixto IV.aren garaian (1471-1484 urteak; Kapera Sixtinoa ospetsua eginarazi zuen eta Restaurator Urbis deitu zioten) arlo guztietako artista handiak bildu ziren Erromara. Alexandro VI.aren eta, batez ere, Julio II.aren garaian (1503-1513), Italiako hiri nagusi bihurtu zen Erroma eta Florentziaren lekua hartu zuen, Errenazimentuko hiri nagusi gisa. Rafael, Michelangelo eta ondorengo ikasleen eskutik, artearen hiria izan zen Erroma. Vatikanoko San Petri basilika egin zen urteetan, Italiako arkitekto handienek egin zuten lan Erroman (Bramante, Peruzzi, Michelangelo, Sangallo) eta bertan eraiki ziren Errenazimentuko eraikuntza ederrenak (Farnese jauregia, Villa Borghese, La Farnesina, Kapitolioko plaza). Giacomo della Porta, Il Vignola, Carlo Maderno, Francesco Borromini, Gian Lorenzo Bernini eta Carlo Fontana arkitektoen eskutik etorri ziren Erromako eraikuntza barrokoak (Gesùren, Piazza Navona, San Petriren plaza, Tritone eta Treviko fontana edo iturriak, Barberini, Montecitorio eta Quirinalgo jauregiak). Bide handiak urratu eta zabaldu ziren (via Giulia, via del Balbuino, Corso) eta Sixto V.aren garaian (1585-1590), aro modernoa arte gorde duen egitura izan zuen Erromak.

XVII. eta XVIII. mendeetan, kontraerreformako katolikoen hiriburua izan zen Erroma, eta baita arte eta musika hiri nagusia ere. 100.000 biztanle zituen XVIII. mendean.

Aro Garaikidea

1798an, Frantziako Iraultzaren ondoren, oste frantsesak sartu ziren Erroman, eta Pio VI.a aita santuak ihes egin behar izan zuen. Pio VII.ak enperadore izendatu zuen Napoleon Bonaparte 1804ean eta 1808an beretzat hartu zituen Frantziako Inperioak Elizaren Estatuak. Napoleonen ondoren, gatazka giroa berritu zen aita santuen eta Italiako liberalen eta nazionalisten artean. 1848. urtean, errepublika ezarri zuten Erroman, baina oste frantsesek aita santuei itzuli zioten agintea urtebete geroago.

Italiar soldaduak Erromara sartzen, 1870eko irailaren 20an.

1870ean, Frantziako Napoleon III.a aginpidetik kanpo utzi zutenean, Erromarantz abiatu ziren italiar nazionalistak. Viktor Emanuel II.aren tropek hiria hartu zuten, Vatikanoko I. kontzilioak aita santuak hutsezinak direla onartzen ari zen une berean. Italiarrek Erroma izendatu zuten Italiako Erresumaren hiriburu; 200.000 lagun bizi ziren bertan, baina ez zuen behar bezalako azpiegiturarik.

XIX. mendearen bukaeran hiri plangintza bereziak abiarazi ziren, eta 1922. urtean Erroma handi berri bat eraikitzen hasi zen Mussolini. 1929ko itunaren arabera (Letrango hitzarmena), Vatikanoko Hiriko Estatua sortu zen. Mussolinik gobernari berezi bat hautatu zuen Erromarako eta lan handiak egin zituen: Agro Romano edo Erromako etxaldeen egokitzapena; Stazione Termini geltokiaren eraikuntza; Esposizione Universale di Roma eta etorkinak jasoko zituen hainbat borgate edo aldiriren antolamendua. Era horretan, 1936an 1.150.589 biztanle izatera iritsi zen.

Bigarren Mundu Gerran Italiako jende askok hartu zuen babesa Erroman. 1943ko irailean, italiarrek eta Aliatuek armistizioa izenpetu ondoren, alemaniarrak sartu ziren Erroman eta aliatuen bonbardaketak jasan behar izan zituzten erromatarrek, 1944eko ekainean aliatuek hiria hartu zuten arte. Gerra amaituta, 1946an, erreferendum baten bidez, Italiako Errepublika aldarrikatu zen, Erroma hiriburua zela. Ondoko urteetan, ahalegin bereziak egin ziren hiri berreraikitzeko, eta Italiako mirari ekonomikoaren isla nagusietakoa izan zen. 1957an, bertan sinatu ziren Mendebaldeko Europako Ekonomia Elkarterako lehen erabakiak; 1960an, Olinpiar Jokoen egoitza izan zen, eta 1962-1965 bitartean, katoliko guztien hiriburu bihurtu zuen Vatikanoko II. kontzilioak. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, modan jarri zen, la dolce vita («bizitza goxoa») delakoaren garaia izan baitzen.

Biztanle gehien 1980ko hamarkadaren erdian izan zuen Erromak, 2.800.000ra iritsita. Hortik aurrera, populazioak emeki emeki aldendu zen hiriburutik aldameneko hirietara joateko. Izan ere, jendeak somatu zuen bizi-kalitateak behera egin zuela, eten gabeko trafiko-ilarak edo kutsadura zirela medio.

Other Languages
Аҧсшәа: Рим
Acèh: Roma
адыгабзэ: Ромэ
Afrikaans: Rome
Alemannisch: Rom
አማርኛ: ሮማ
aragonés: Roma
Ænglisc: Rōm
العربية: روما
مصرى: روما
asturianu: Roma
авар: Рум
Aymar aru: Roma
azərbaycanca: Roma
تۆرکجه: روم
башҡортса: Рим
Boarisch: Rom
žemaitėška: Ruoma
Bikol Central: Roma
беларуская: Рым
беларуская (тарашкевіца)‎: Рым
български: Рим
भोजपुरी: रोम
Bislama: Rome
bamanankan: Rome
বাংলা: রোম
བོད་ཡིག: རོ་མ།
brezhoneg: Roma
bosanski: Rim
буряад: Рим
català: Roma
Chavacano de Zamboanga: Roma
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Lò̤-mā
нохчийн: Рум
Cebuano: Roma
Chamoru: Roma
Tsetsêhestâhese: Roma
کوردی: ڕۆما
corsu: Roma
qırımtatarca: Roma
čeština: Řím
kaszëbsczi: Rzim
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Римъ
Чӑвашла: Рим
Cymraeg: Rhufain
dansk: Rom
Deutsch: Rom
Zazaki: Roma
dolnoserbski: Rom
डोटेली: रोम
eʋegbe: Rome
Ελληνικά: Ρώμη
emiliàn e rumagnòl: Råmma
English: Rome
Esperanto: Romo
español: Roma
eesti: Rooma
estremeñu: Roma
فارسی: رم
Fulfulde: Rom
suomi: Rooma
Võro: Rooma
føroyskt: Róm
français: Rome
arpetan: Roma
Nordfriisk: Rom
furlan: Rome
Gaeilge: An Róimh
Gagauz: Roma
贛語: 羅馬
Gàidhlig: An Ròimh
galego: Roma
Avañe'ẽ: Rróma
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: Rom
𐌲𐌿𐍄𐌹𐍃𐌺: 𐍂𐌿𐌼𐌰
Gaelg: Yn Raue
Hausa: Rum
客家語/Hak-kâ-ngî: Lò-mâ
Hawaiʻi: Loma
עברית: רומא
हिन्दी: रोम
Fiji Hindi: Rome
hrvatski: Rim
hornjoserbsce: Rom
Kreyòl ayisyen: Wòm (Itali)
magyar: Róma
Հայերեն: Հռոմ
interlingua: Roma
Bahasa Indonesia: Roma
Interlingue: Roma
Ilokano: Roma
ГӀалгӀай: Рим
Ido: Roma
íslenska: Róm
italiano: Roma
日本語: ローマ
Patois: Ruom
la .lojban.: romas
Basa Jawa: Roma
ქართული: რომი
Qaraqalpaqsha: Rome
Taqbaylit: Roma
Kabɩyɛ: Room
Kongo: Roma
қазақша: Рим
kalaallisut: Roma
ភាសាខ្មែរ: ទីក្រុងរ៉ូម
ಕನ್ನಡ: ರೋಮ್
한국어: 로마
къарачай-малкъар: Рим
Ripoarisch: Rom
kurdî: Roma
коми: Рим
kernowek: Rom
Кыргызча: Рим
Latina: Roma
Ladino: Roma
Lëtzebuergesch: Roum
лезги: Рим
Lingua Franca Nova: Roma
Luganda: Rome
Limburgs: Roeme
Ligure: Romma
lumbaart: Roma
lingála: Roma
لۊری شومالی: روم
lietuvių: Roma
latviešu: Roma
मैथिली: रोम
мокшень: Рим
Malagasy: Roma
олык марий: Рим
Māori: Rōma
македонски: Рим
മലയാളം: റോം
монгол: Ром
मराठी: रोम
Bahasa Melayu: Rom
Malti: Ruma
Mirandés: Roma
မြန်မာဘာသာ: ရောမမြို့
эрзянь: Рим ош
Dorerin Naoero: Roma
Nāhuatl: Roma
Napulitano: Romma
Plattdüütsch: Rom
Nedersaksies: Rome
नेपाली: रोम
नेपाल भाषा: रोम
Nederlands: Rome (stad)
norsk nynorsk: Roma
norsk: Roma
Novial: Roma
Nouormand: Rome
Chi-Chewa: Rome
occitan: Roma
Livvinkarjala: Riimu
ଓଡ଼ିଆ: ରୋମ
Ирон: Ром
ਪੰਜਾਬੀ: ਰੋਮ
Papiamentu: Roma
Picard: Rome
Deitsch: Rom
Pälzisch: Rom
Norfuk / Pitkern: Rome
polski: Rzym
Piemontèis: Roma
پنجابی: روم
Ποντιακά: Ρώμη
português: Roma
Runa Simi: Ruma
rumantsch: Roma
Kirundi: Rome
română: Roma
armãneashti: Roma
tarandíne: Rome
русский: Рим
русиньскый: Рим
Kinyarwanda: Roma
संस्कृतम्: रोम-नगरम्
саха тыла: Рим
sardu: Roma
sicilianu: Roma
Scots: Roum
سنڌي: روم
davvisámegiella: Roma
Sängö: Rome
srpskohrvatski / српскохрватски: Rim
Simple English: Rome
slovenčina: Rím
slovenščina: Rim
Gagana Samoa: Roma
chiShona: Rome
Soomaaliga: Roma
shqip: Roma
српски / srpski: Рим
Sranantongo: Roma
Sesotho: Roma
Seeltersk: Room (Stääd)
Basa Sunda: Roma
svenska: Rom
Kiswahili: Roma
ślůnski: Rzim
தமிழ்: உரோம்
తెలుగు: రోమ్
tetun: Roma
тоҷикӣ: Рим
ไทย: โรม
Türkmençe: Rim
Tagalog: Roma
Tok Pisin: Rom
Türkçe: Roma
татарча/tatarça: Рим
Twi: Roma
reo tahiti: Roma
удмурт: Рим
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: رىم
українська: Рим
اردو: روم
oʻzbekcha/ўзбекча: Rim
Tshivenda: Rome
vèneto: Roma
vepsän kel’: Rim
Tiếng Việt: Roma
West-Vlams: Rome (stee)
Volapük: Roma
walon: Rome
Winaray: Roma
Wolof: Rom
吴语: 罗马
მარგალური: რომი
ייִדיש: רוים
Yorùbá: Rómù
Zeêuws: Rome
中文: 罗马
文言: 羅馬
Bân-lâm-gú: Lô-má
粵語: 羅馬