Erreniega

Erreniega

ErreniegaHegoaldea.jpg

Erreniegako hegoaldea
Gailurra
Garaiera 1.037 m
Koordenatuak 42° 44′ 06″ N, 1° 42′ 02″ W / 42° 44′ 06″ N, 1° 42′ 02″ W / 42.735; -1.70059
Geografia
Kokapena   Euskal Herria
Herrialdea   Nafarroa Garaia
Erreniega hemen kokatua: Euskal Herria
Erreniega
Erreniega
Erreniega (Euskal Herria)
Erreniega hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Erreniega
Erreniega
Erreniega (Nafarroa Garaia)

Erreniega ( gaztelaniaz El Perdón, baita Sierra de la Reniega ere) Nafarroan, Iruñetik 10 kilometrora hegoaldean, kokatutako mendia da, 1.039 metroko altuerakoa. Mendia ezaguna da 1994an Nafarroako lehendabiziko haize-errotak bertan paratu baitziren. Egun, 40 izatera iritsi dira.

Leku-izen tradizionala Erreniega izan da. Done Jakue Bideak zeharkatzen duenez, XV. eta XVI. mendeetan Erreniegako Andre Maria izeneko ospitalea eta basilika zeuden kokatuta. Hala ere, gaztelaniazko Perdon izenak ere zaharra dirudi. Izan ere, Asteraindik gora doan bidea "Perdonanza bidea" deitzen zen XVI. mendean eta "Perdona bidea" geroago. Basilika zein ospitalea XIX. mendean desagertu ziren, baina orduko mendira hedatu zen izena. Nafarroan beste leku-izenekin gertatu diren bezala, XIX. mendetik aurrera hagionimoa (santu-izena) leku-izen zaharra ordezkatuz joan da.

Ekonomia

1990eko hamarkada mendiaren itxura erabat aldatu zen, Nafarroako gobernuaren parke eoliko berrien eraikuntza hastean. 1994ean lehen airesorgailua jarri zen, eta 2008an berrogei ziren Erreniega mendian zeuden airesorgailuak. Airesorgailuak honako guneetan daude, Zarikiegi, Asterain, Undio, Frankoandia etxaldea, Beraskoain, Zabaltza, Gares, eta Arraitza.

Other Languages