Erlatibismo

Erlatibismoa egia eta faltsua, zuzena eta okerra eta arrazoizko beste hainbat kontzeptu erabiltzen diren testuingurura mugatzen direla baieztatu eta ondorioz horien balioa erlatibizatu edo kasu partikularretara mugatzen duen ikuspuntu filosofikoa da. Absolutismo, monismo eta objektibismoarekin kontrajartzen da. [1]

Erlatibismoa, egi edo baliotasun unibertsala existitzen ez dela mantentzen duen ikuspuntu filosofikoa da. Erlatibismo gnoseologikoak, egi objektiborik ez dagoela kontsideratzen du. Erlatibismo moralak, ongi edo gaitz absolutuak existitzen ez direla esaten du. Erlatibismo linguistikoan eta erlatibismo kulturalean antzeko postulatuak defendatzen dira.

Tradizionalki, gizartearen naturarekiko kontrako bi jarrera existitzen direla kontsideratu da: objektibismoa eta erlatibismoa.

Objektibismoak, akordio unibertsala lortu duten gertakari objektiboak existitzen direla baieztatzen du. Beste aldetik, erlatibismoan, pertsonen esperientziak egia baldintzatzen dutela kontsideratzen da. Hau da, ez ditu egi objektiboak ezta akordio unibertsalak onartzen. Azken korronte honek, mundua ezagutzeko era desberdinak daudela eta guztiak baliotsuak direla defendatzen du.

Erne ibili behar gara erlatibismoa definitzerakoan: esaterako, erlatibismoa ez da gauza berdinen inguruko iritzi desberdinak egon daitezkeela onartzea; hori argi dago eta inork ez du ezeztatu. Erlatibismoa, aipatutako iritzi desberdin horiek egiazkoak direla kontsideratzean agertzen da, soilik hauek defendatzen dituzten pertsonak horrela sinesten dutelako.

Hainbat autoreek erlatibismoa egokitzat hartu izan dute, hurrengo arrazoiengatik:

  • Pertsonen sinesmenetan elementu fisiko, psikologiko edota kulturalen eragina.
  • Kultura edo talde desberdinen ideien behaketa.
  • Denboran zehar ematen den ideien aldaketen behaketa.

Aipatutako guztia, subjektibitatea alde batera uztea ezinezkoa delaren pentsamendua indartzen du. Hala ere, gerta daiteke errealitate mota batzuekin erlatibista izatea eta beste batzuekin, aldiz, objektibista.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)   «Relativism», Stanford Encyclopedia of Philosophy, http://plato.stanford.edu/entries/relativism/ .
Other Languages
العربية: نسبوية
български: Релативизъм
català: Relativisme
čeština: Relativismus
Deutsch: Relativismus
Ελληνικά: Σχετικισμός
English: Relativism
Esperanto: Relativismo
español: Relativismo
eesti: Relativism
français: Relativisme
עברית: רלטיביזם
hrvatski: Relativizam
magyar: Relativizmus
Bahasa Indonesia: Relativisme
íslenska: Afstæðishyggja
italiano: Relativismo
日本語: 相対主義
қазақша: Релятивизм
한국어: 상대주의
Latina: Relativismus
lietuvių: Reliatyvizmas
Nederlands: Relativisme
polski: Relatywizm
português: Relativismo
română: Relativism
русский: Релятивизм
srpskohrvatski / српскохрватски: Relativizam
Simple English: Relativism
slovenčina: Relativizmus
српски / srpski: Релативизам
svenska: Relativism
Türkçe: Görecilik
українська: Релятивізм
中文: 相對主義
Bân-lâm-gú: Siong-tùi-chú-gī