Erkametz

Erkametz
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Fagales
Familia: Fagaceae
Generoa: Quercus
Espeziea: Quercus faginea
Lam.
Hedadura mapa
Sinonimoak

Quercus lusitanica Webb

Erkametza (Quercus faginea) zuhaitz mota bat da. Mendebaldeko Mediterraneo aldean hazten den zuhaitza da. Oro har, klima mediterraneoa dagoen lekuetan hazten da.

Erdi mailako garaiera du, gehienez 20 metro garaierakoa. Hosto erorkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. 4-10 zentimetro luze eta 1,2-4 zentimetro zabal dira.

Apirila eta maiatza artean loratzen da. Bere fruituak, ezkurrak, iraila eta urria artean heltzen eta erortzen dira.

Ezaugarriak

20 metrorainoko zuhaitza da, adakera zabalekoa eta esferikoa edo elipsoidala. Baldintza desfaboragarrietan zuhaixka modura hazten da. Enbor zuzena dute, azal gris-arrearekin, ez oso lodia, zimurtsua, ezkatatsua eta zartatua ale zaharretan. Adar gazteak tomentoso edo glabreszenteak. Ernamuinak 2-5 mm-koak konikoak, zorrotzak eta ezkatadunak (hasieran ezkata pubeszenteak).

Hostoak

Hostoak

Erkametzaren hostoak 3-15 x 1,5-9 cm-koak dira, martzeszenteak, subkoriazeoak eta forma obobatukoak. Ertz horzduna edo lobulatua dute, lobulu edo hortzak ia oinarriraino iristen direlarik. Glabroak edo glabreszenteak eta berde ilunak dira gainaldean eta ile motz gutxi batzuk dituzte azpialdean, izar formakoak eta 125-155 mikrakoak. 6-12 pare nerbio sekundario dituzte eta 5-20 mm-ko peziolo tomentoso eta subzilindrikoa.

Loreak

Erkametzak amentu motako infloreszentziak ditu, haizearen bidezko polinizaziora (anemofiliara) moldaturik daudenak. Zuhaixka monoikoa da, hau da, ale berdinak sexu bietako loreak ditu, ez oso deigarriak.

Lore arrak 2-7,5 cm-ko amentuak ditu, horixkak, dilindariak eta errakis latz eta glabreszentea. Hauen periantoak 6 lobulu oso ditu, zorrotzak eta ziliatuak direnak.

Aldiz, lore emeek pedunkulu motza dute eta 6 lobulu motzeko periantoa. Hauen estiloa motza da, tentea, eta espatula formako estigma erreflexuak ditu.

Fruituak

Erkametzaren fruitua, ezkurra, akenio motakoa da. Karloak (txapelak)7-18 x 9-20 mm neurtzen ditu eta ezkata obatu-triangeluarrez estanita dago. Ezkata hauek elkarren artean oso estuturik daude eta mutur motzagoa dute, tomentosoak dira eta ezkurraren bi heren estaltzen dituzte.

Other Languages
aragonés: Quercus faginea
العربية: سنديان زاني
azərbaycanca: Portuqaliya palıdı
čeština: Dub portugalský
Esperanto: Portugala kverko
español: Quercus faginea
français: Quercus faginea
kernowek: Quercus faginea
Nederlands: Portugese eik
Tiếng Việt: Quercus faginea