Elektrostatika

Elektrostatika gorputzen karga elektrikoaren eraginez elkarren artean sorrarazten dituzten efektuak aztergai dituen fisikaren adar bat da.

  • historia

Historia

Tales Miletokoa (K.a. 635-545) greziar filosofoak katu-larruz igurtzi zuen anbar-erretxina zati bat eta luma zatiak erakarri zituen. Anbarrari elektron (elektroi) esaten zioten antzinako grezieraz. Horregatik fenómeno horri elektrizitatea esaten zaio.

William Gilbertek (1544-1603) Ingalaterrako Erresumako erreginaren medikuak, hainbat ikerketa egin zituen eta fenomeno elektrikoak marruskaduraren eraginez sortzen zirela ondorioztatu zuen. Material elektrikoak eta ez-elektrikoak bereizteko sailkapen bat egin zuen. Zenbait tresna asmatu zuen eta fabrikatu zituen gorputzak elektrikoak ziren ala ez jakiteko.

Charles François de Cisternay du Fay (1698-1739) frantses botanikariak zenbait objektu hainbat ehunez igurtzi zituen. Objektuak bi eratan elektrizatzen zirela ikusi zuen: anbarra larruz edo artilez igurztean bezala batzuk; eta beira zetaz igurtzean bezala, beste batzuk. Anbarra bezala elektrizatzen ziren bi objektu edo beira bezala elektrizatzen ziren bi objektu gerturatzean, objektuek elkar aldarazten zuten. Baina anbarra bezala elektrizatzen zen objektu bat eta beira bezala elektrizatzen zen beste bat gerturatzean, elkari erakartzen zioten.

Hori guztia kontuan hartuta, bi elektrizitate mota zeudela ondorioztatu zuen: erretxina-elektrizitatea eta beira-elektrizitatea.

Benjamin Franklin (1706-1790) amerikar politikari eta zientzialariak elektrizitatea gorputzak igurztean batetik bestera igarotzen den fluidoaren antzeko zerbait dela zioen ideiari berriro heldu zion. Igurztean fluidoa hartzen zuten gorputzaren elektrizitateari elektrizitate positiboa esan zion, eta fluidoa askatzen zuten goprutzenari, elektrizitate negatiboa.

« "Zeinu bereko elektrizitatea duten bi gorputz gerturatzean elkar aldaratzen dute, eta zeinu desberdineko elektrizitatea duten bi gorputz gerturatzean elkar erakartzen dute." »

Geroago, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, zientzialariek bi elektrizitate mota horiek arrazoiz azaltzeko modua aurkitu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elektrostatika Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Alemannisch: Elektrostatik
العربية: كهروستاتيكا
asturianu: Electrostática
azərbaycanca: Elektrostatika
беларуская: Электрастатыка
беларуская (тарашкевіца)‎: Электрастатыка
български: Електростатика
bosanski: Elektrostatika
čeština: Elektrostatika
Deutsch: Elektrostatik
Esperanto: Elektrostatiko
español: Electrostática
français: Électrostatique
Nordfriisk: Elektrostaatik
hrvatski: Elektrostatika
Bahasa Indonesia: Elektrostatik
italiano: Elettrostatica
日本語: 静電気学
한국어: 정전기학
lietuvių: Elektrostatika
latviešu: Elektrostatika
македонски: Електростатика
Nederlands: Elektrostatica
norsk nynorsk: Elektrostatikk
Piemontèis: Eletrostàtica
português: Eletrostática
română: Electrostatică
srpskohrvatski / српскохрватски: Elektrostatika
Simple English: Electrostatics
slovenčina: Elektrostatika
slovenščina: Elektrostatika
српски / srpski: Електростатика
Basa Sunda: Éléktrostatika
svenska: Elektrostatik
Türkçe: Elektrostatik
татарча/tatarça: Электростатика
українська: Електростатика
oʻzbekcha/ўзбекча: Elektrostatika
Tiếng Việt: Tĩnh điện học
中文: 靜電學
粵語: 靜電學