Eguzki masa

Eguzki masa astronomian eta astrofisikan konparatiboki izarren eta beste objektu astronomiko oso masibo batzuen masa, galaxiak kasu, kalkulatzeko erabiltzen den neurri unitate bat da. Gure Eguzkiaren masaren baliokidea da eta Lurraren masa baino 332.950 aldiz handiagoa da. Bere ohiko ikurra eta balioa kilogramotan jarraian agertzen diren hauek dira:

Eguzki masa jarraian agertzen den formularen bidez kalkula daiteke, non lurreko urtearen iraupena, Lurretik eguzkirako distantzia ( unitate astronomikoa ua) eta grabitazio unibertsalaren konstantea (G) agertzen diren. Honela:

Duela gutxirarte grabitazio unibertsalaren konstantea eta unitate astronomikoa ez ziren zehatz ezagutzen. Hala ere, Eguzki-sistemako beste planeta baten edo izar bitar baten masa erlatiboa eguzki masa unitateetan zehaztea ez da modu ez zehatzean adierazitako konstante hauen araberakoa. Eta beraz erabilgarria zen masa hauek eguzki masetan adieraztea (ikus gaussen grabitazio konstantea). Gaur egun, unitate astronomikoa oso zehatz neurtu ahal izan da planetarteko radar teknikak erabiliz, eta G ere ondo zehaztua dago, baina eguzki masa astronomian ohituragatik eta unitate oso eroso bat delako erabiltzen jarraitzen da.

Eguzki masa eta berarekin lotutako unitateak

Eguzki masa bat lotutako honako unitate hauetako batetara bihur daiteke:

  • 27.065.810 ilargi masa (ML)
  • 332.946 lur masa (M)
  • 1.047,56 masa jobiano (MJ)
Other Languages
Afrikaans: Sonmassa
العربية: كتلة شمسية
asturianu: Masa solar
беларуская: Сонечная маса
беларуская (тарашкевіца)‎: Сонечная маса
български: Слънчева маса
brezhoneg: Tolz Heol
català: Massa solar
Deutsch: Sonnenmasse
Ελληνικά: Ηλιακή μάζα
English: Solar mass
Esperanto: Suna maso
español: Masa solar
français: Masse solaire
עברית: מסת שמש
magyar: Naptömeg
Bahasa Indonesia: Massa matahari
italiano: Massa solare
日本語: 太陽質量
ქართული: მზის მასა
한국어: 태양질량
Lëtzebuergesch: Sonnemass
lietuvių: Saulės masė
Malagasy: Lanjamasoandro
македонски: Сончева маса
മലയാളം: സൗരപിണ്ഡം
Bahasa Melayu: Jisim suria
Plattdüütsch: Sünnmasse
Nederlands: Zonsmassa
norsk nynorsk: Solmasse
norsk: Solmasse
ਪੰਜਾਬੀ: ਸੌਰ ਪੁੰਜ
português: Massa solar
română: Masă solară
sicilianu: Massa sulari
Scots: Solar mass
Simple English: Solar mass
slovenčina: Hmotnosť Slnka
slovenščina: Sončeva masa
српски / srpski: Сунчева маса
svenska: Solmassa
Kiswahili: Masi ya Jua
українська: Маса Сонця
Volapük: Solamasat
中文: 太阳质量
粵語: 太陽質量