Egutegi gregoriano

Gregorio XIII.aren Inter gravissimas buldaren lehen orrialdea.

Egutegi gregorianoa[1]gregoriotar egutegia[2] ere deitua— nazioartean onartutako[3] egutegi zibila da. Aloysius Lilius doktore calabriarrak proposatu zuen lehen aldiz eta Gregorio XIII.a aita santuak dekretatu zuen Inter gravissimas buldaren bitartez, 1582ko otsailaren 24an. Horregatik darama haren izena.

Juliotar egutegiaren erreforma da, lau urteko ziklo erregularra ezarri baitzuen bisurteak erabiliz. Bisurteetan egun bat gehitzen da, otsailaren 29a, normalean 28 egun dituena. Hau da araua: Urte bat 4rekin zatigarria bada bisurtea da, 100ekin zatigarriak badira ez da bisurtea, baina 400ekin bai. Adibidez 1900 ez da bisurtea, baina 2000 bai. Gregorioren buldak ez zuen urteak izendatzeko sistema ezarri, baina aurreko sistemari eutsi zion, hau da, Jesukristoren tradiziozko jaiotzaren urtetik aurrera. Horregatik urteak ematean Kristo ondoren (K. o.) eta Kristo aurretik (K. a.) erabiltzen da.

Ezaugarriak

Eguzki-egutegi gregorianoa aritmetikoa da. Oinarrizko banakoa eguna da, urteak eratzeko 365 edo 366 eguneko taldetan antolatuz. Egutegi sistema hau 146.097 urtero guztiz errepikatzen da, zazpi eguneko 20.871 aste edo 400 urte eratuz. 400 hauetatik 303 urtek 365 egun dituzte eta 97 urtek (bisurteek) 366 egun. Horrela, batez besteko urtearen iraupena 365,2425 da, edo 365 egun, 5 ordu, 49 minutu eta 12 segundo.

Egutegi gregorianoa 12 hilabetetan banatzen da, iraupen irregularrekoak:

Zk. Izena Egunak
1 Urtarrila 31
2 Otsaila 28 edo 29
3 Martxoa 31
4 Apirila 30
5 Maiatza 31
6 Ekaina 30
7 Uztaila 31
8 Abuztua 31
9 Iraila 30
10 Urria 31
11 Azaroa 30
12 Abendua 31

Data bat guztiz definitzeko urtea, hilabetea eta eguna behar dira.

Other Languages
العربية: تقويم ميلادي
azərbaycanca: Qriqori təqvimi
беларуская (тарашкевіца)‎: Грыгарыянскі каляндар
Bahasa Banjar: Almanak Gregorius
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: গ্রেগরিয়ান পাঞ্জী
Chavacano de Zamboanga: Calendario Gregoriano
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Gregorius Lĭk-huák
dolnoserbski: Gregorjaniska pratyja
ދިވެހިބަސް: މީލާދީ ކަލަންޑަރު
emiliàn e rumagnòl: Lunâri Gregoriân
客家語/Hak-kâ-ngî: Gregorius La̍k-fap
hornjoserbsce: Gregorianiska protyka
Kreyòl ayisyen: Almanak gregoryen
Bahasa Indonesia: Kalender Gregorius
한국어: 그레고리력
къарачай-малкъар: Григориан орузлама
kernowek: Calans gregorek
Lëtzebuergesch: Gregorianesche Kalenner
Basa Banyumasan: Kalendher Gregorian
Bahasa Melayu: Takwim Gregorius
مازِرونی: میلادی تقویم
Plattdüütsch: Gregoriaansch Klenner
Nedersaksies: Gregoriaanse kalender
Sesotho sa Leboa: Tšhupamabaka ya Gregorian
srpskohrvatski / српскохрватски: Gregorijanski kalendar
Simple English: Gregorian calendar
slovenščina: Gregorijanski koledar
Gagana Samoa: Kalena Kurekoria
Basa Sunda: Kalénder Grégori
Türkçe: Miladi takvim
татарча/tatarça: Милади тәкъвим
oʻzbekcha/ўзбекча: Grigoriy taqvimi
Tiếng Việt: Lịch Gregorius
吴语: 公曆
中文: 格里曆
文言: 格里曆
Bân-lâm-gú: Gregorius Le̍k-hoat
粵語: 公曆