Egiptoko XXII. dinastia

Egiptoko XXII. dinastiak K. a. 945etik K. a. 715 arte iraun zuen, Egiptoko Hirugarren Tarteko Aroan. Dinastia honetako azken gobernariak Egiptoko XXIII. dinastia, Egiptoko XXIV. dinastia eta Egiptoko XXV. dinastiako dignatarioen garaikideak dira.

Historia

Egipto domeinatu zuen libiar jatorriko dinastia bat da, XXIII, XXIV, eta XXV. dinastien garaikidea. Jada Niloren deltan finkatuta zegoen mashauash tribuko libiarrekin ezarri zen, Psusenes II.a erori ondoren Sheshonq I.ak boterea hartu eta bere burua faraoi izendatu zuenean.

Dinastia honetako erregeak Amon jainkoaren babespean jarriko dira (euren titulaturetan nabarmen ikus daitekeena, Mery-Amon "Amonen maitea" askorekin) eta euren boterearen zati bat Tebaseko Amonen Apaiz Gorenei emango diete. Ramses II.ak ordezkatutako iragan loriatsua ere oroitarazten dute, eta dinastia honetako errege ugarik eramango dute Ramsesen koroaketa izena, Usermaatra "boteretsua da Raren justizia ( Maat)", Sheshonq I.arekin hasiz.

Libiar hauek ez dituzte sekula euren ohiturak osorik galduko: feudo mota batzuk, jefatura moduko batzuk ezarri zituzten Niloren delta osoan errege familiako kideentzat. Behe Egipto hala banatzen da familiako pertsona batek dinastia garaikide bat sortzen duen arte, Egiptoko XXIII. dinastia.

Beste tribu libiar bat Libustarrak, deltaren mendebaldeko zatian finkatzen da dinastia honen erdialde inguruan, Sheshonq III.a errege zela. Ziuraski Egiptoko XXIV. dinastiaren jatorria da. Batzuetan, dinastia hau bubastza jotzen da ( Bubastis herriagatik), baina, dinastia honen sortzailearen hiria zen arren, eta Basteten tenplua bazuen ere, dirudienez, errege jauregia Tanisen zegoen, non dinastia honetako erregeen hilobiak aurkitu ziren.

Aldi honetan zehar, hiriburu administratiboak Menfisen jarraitzen zuen. Tenpluak Egiptoko Inperio Berriaren errege dohaintzekin aberastu zirenak, Egipto guztiaren ezinbesteko lotura bihurtu ziren, Egiptoko XX. dinastiaren amaiera aldera errege boterearen gainbeheratik. Instituzio aldaketen bidez egiptoar munduaren ohiko ikuspegiarekin lotuta zegoen ordena kosmikoaren bermatzaile funtzioa hartu zuten.

Garai honetan teologiaren esparru berriak garatu ziren, jainko haurren gurtza kasu, egiptoar unibertsoko ziklo handien berrikuntza ahalbidetzeko. Era berean, jainko eta gizakien arteko bitartekari garrantzitsuenak bezala agertzen dira, debozio pertsonalaren garapenaren testuinguruan. Sagaratutako animalien gurtzaren gorakada nabarmena eboluzio hauen artean ulertzen da, orakuluaren praktika ofiziala eta arlo pribatuan izan zuen hedapena bezala.

Libiarrek kleroaren babesa ziurtatu zuten, errege botereak zorrozki errespetatu zituelarik betebehar erlijioso tradizionalak: tenpluen aldeko monumentu eraikitze politika bat berrezarri zuten, batez ere Bubastisen, baina baita Karnak, Heliopolis, Abidos, Hermontis eta Taniseko santutegi handietan ere, azken honek iparraldeko hiriburua izaten jarraitzen duelarik.

Aro honetako arteak, subirauek ramesidar garaiko neurri handietara iristeko zuten borondatea erakusten du, arkitektura zein eskulturan. Kalitate handiko brontzearen arte bat garatzen da, horren adibide Karomama Gurtzaile Jainkotiarraren Estatua delarik.

Other Languages
čeština: 22. dynastie
русский: XXII династия
srpskohrvatski / српскохрватски: Dvadeset druga dinastija Egipta