Dragoi Bolako pertsonaiak

  • pertsonaien izenen bitxikeriak

Pertsonaien izenen bitxikeriak

Izen hauetako asko hitzak ingelesetik japonierara itzultzean ematen diren deformazioen ondorio dira. Hortik "l" fonemaren tokian "r" fonema izatea (izan ere, japonieran ez da "l"' existitzen).

Pertsonaien izenak eguneroko gauzen hitz jokoetatik sortuak dira askotan. Pertsonaia familiek gai nagusi bat konpartitzen dute, adibidez:

  • Goku, Sun Wokun pertsonaiaren itzulpena izateaz gain, japonieraz "(Go) zeruko (Kü) erregimen altua". Hala, hitz jokoa eginez bere bigarren semeak (txikitan aitaren antza handia zuena), Goten du izena "zeruko erregimen apala" litzateke.
  • Vegeta Planetako biztanleek barazkien izenak dituzte. Gainera saiya ere hitz jokoa da yasai (saiya alderantziz) "barazki" baita japonieraz.
  • Freezerren sagako pertsonaien izenek hotzarekin dute zerikusia. Ingelesezko freezer hitzak "hozkailu" esan nahi du.
  • Freezerren Indar Berezietako kideek bertsio originalean esnekien izenak dituzte.
  • Bulmaren familiakoek eta Bulmak berak barruko arroparekin lotutako izenak dituzte.
  • Satan Jaunak eta bere senideek deabruarekin zerikusia duten izenak dituzte.
  • Satan Bihotz Txikiren umekiek instrumentuen izenak ditzute.
  • Namek hitza japonierazko "namekuji" (barea) hitzetik dator eta bertako biztanleen izenek gasteropodoekin dute zerikusia.
  • Oolong, Yamcha eta Puar te motak dira.
  • Ten Shin Han eta Chaoz janari txinatarrak dira. "Tien Shin arroza" esan nahi du Ten Shin Hanek.
  • Gohan, Gokuren adopzio aitona eta lehen semea, "irakindako arroza" da.
  • Krilin, japonierazko gaztaina (kuri) hitzetik dator, bere buruak fruitu lehor horren antza baitzuen. Bere alabak Maron du izena, marron frantsesez gaztaina da.
  • Bibidi aztiaren, bere seme Babidi eta Boo Ahaltsuaren] izenak Walt Disneyren Mari Errauskin pelikulako abestietako baten lelotik hartuak dira; "Sada Cadula Sal Chicomula Bibidi Babidi Boo". Hitz hauek magikoak dira, hortik lotu zituen Toriyamak aztiekin. Dabra "abra kadabra" hitz magikotik dator.
  • Chichi, Milk deitua zenbait bikoizketatan, ingelesezko "esne" hitza da.

Beste bitxikirietako bat, Trunksek Masakazu Katsurak (Video Girl, I’’s eta DNA2ren sortzailea) marraztutako pertsoniekin duen antza da, baita DNA2ko Junta Momonarik Son Gokurekin duen antza ere. Bi manga egile hauek lagunak dira eta elkarri pertsonaiak egin zizkioten.


Other Languages