Dragoi Bolak

Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Dragoi Bolak Akira Toriyamaren Dragoi Bola manga eta animeko 7 objektu magiko dira. Istorioko gai garrantzitsuenetakoak dira.

Batzen direnean dragoi bat deitzen da eta gurari bat edo gehiago eskatzen zaizkio. Dei honen ondorioz zerua hodeiz estali eta ilundu egiten da. Hauen kolorea beti laranja da eta barnean erliebean izarrak dauzkate. Bola batek izar 1 eta 7 artean izan ditzake eta kolore gorrikoak dira Erabateko Dragoi Bolenak izan ezik, hauen izarrak beltzak baitira. Batzen direnean taupaka legez hasten dira eta disdira botatzen dute. Desioa(k) bete ostean harri bilakatzen dira urtebetez.

Dragoi Bola GTn beste ezaugarri bat gehitzen zaie: Dragoi Bola guztiek dute izpiritu eta energia propioa; desio bat eskatzen den bakoitzean energia hau, berez positiboa dena, gutxitzen doa energia negatiboa gehituz.

Garrantzia

Dragoi Bolak dira istorioaren hasieran pertsonaia guztiak batzen dituen arrazoia, lehenengo eta hirugarren sagako helburua objektu hauek batzea da. Aurrerago Dragoi Bolak Satan Bihotz Txiki, Vegeta eta Freezer bezalako bilauen desira objektu bilakatuko dira eta gure lagunen zeregina bolak defendatzea izango da. Honen ostean Dragoi Bolak Boo Ahaltsua, Super Zibor 17 edo Ume bezalako bilauen aurkako borrokan laguntza tresna bilakatuko dira, Dragoi Bola GTren ia amaieran gehiegizko erabileraren ondorioz istorioko azken etsaia ekarriko dutelarik.