Done Joan Laterangoaren basilika

Done Joan Laterangoaren basilika
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Arcibasilica Papale di San Giovanni in Laterano
Archbasilica of St. John Lateran HD.jpg
Fatxada nagusia.
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak41° 53′ 09″ N, 12° 30′ 22″ E / 41° 53′ 09″ N, 12° 30′ 22″ E / 41.885905555556; 12.506155555556
Historia eta erabilera
UNESCO World Heritage Site record modificationa 1990
JabeaEgoitza Santua
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Rome
DedikazioaJohn the Evangelist
Joan Bataiatzailea
Arkitektura
ArkitektoaFrancesco Borromini
Materiala(k)haitzurdina, Zementua eta Granitoa
EstiloaArkitektura barrokoa
Arkitektura neoklasikoa
Zabalera140 m.
Luzera140 m.
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia91-002a
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1980 (IV. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Done Joan Laterangoaren basilika[1] (italieraz: San Giovanni in Laterano; latinez: Sancti Ioannis in Laterano) Erromako katedrala da eta Aita Santuaren egoitza eklesiastiko nagusia, bertan baitako Aulki Santua. Lau basilika nagusien lehena da, San Petri Vatikanokoaren gainetik, eta Mendebaldeko basilika zaharrena[2].

Basilika honen izen osoa honakoa da: Salbatore Txit Santuaren eta San Joan Bataiatzaile eta Ebanjelisten Laterangoaren artxibasilika, hiriko eta munduko eliza guztien ama eta buru (italieraz: Arcibasilica del Santissimo Salvatore e dei Santi Giovanni Battista ed Evangelista in Laterano madre e capo di tutte le chiese della città e del mondo; latinez: Archibasilica Sanctissimi Salvatoris et Sancti Iohannes Baptista et Evangelista in Laterano omnium urbis et orbis ecclesiarum mater et caput).

Basilika bera Vatikano Hiriaren mugetatik at dago, Erromako Lateran auzoan, Monti rionean. Hala ere, lurraldez kanpoko statusa du, Vatikanoaren jabegoa baita. Auzi hau Erromako beste eraikin batzuekin ere gertatzen da, Laterango Itunak hizpatu bezala. Egungo artzapeza Agostino Vallini da, Erromako elizbarrutiko karadinal bikario orokorra[3]. Frantziako presidentea, egun Nicolas Sarkozy, basilikako "ohorezko kanon bakar eta lehena" da, Frantziako erregeengandik jasotako titulua Henrike IV.a Frantziakoaren garaitik.

Other Languages
Lëtzebuergesch: San Giovanni in Laterano
srpskohrvatski / српскохрватски: Bazilika sv. Ivana Lateranskog