Doitasun (teknologia)

Ingeniaritzan, zientzietan, industrian eta estatistikan, doitasuna neurgailuaren gaitasuna da, baldintza beretan egindako neurketa desberdinetan emaitza bera lortzeko edo zehaztasunez emaitza emateko. Kualitate hori ebaluatu behar da epe laburrean. Ez da zehaztasunarekin edo berregingarritasunarekin nahastu behar. 

Doitasuna metodo batek hainbat saiotan sortutako emaitzen arteko sakabanatzearen neurria da. Emaitzak zenbateraino datozen bat adierazten du, eta ez da zehaztasunarekin nahastu behar, hori emaitzen egiazkotasunari baitagokio, alegia, zenbateraino diren benetako balioarekiko hurbilak.

Parametro garrantzitsua da, batez ere fenomeno fisikoen ikerketarako, eremua non emaitzak zenbaki batekin adierazten diren gehi magnituderako balioztatutako gehienezko errorearen oharpenarekin. Hau da, magnitudearen benetako balioa barne hartzen duen tarte bat adierazten da.

Informatikan, doitasuna ere deitzen zaio balioa irudikatzeko erabiltzen diren bit-en kopuruari. 

Other Languages
català: Precisió
español: Precisión
galego: Precisión
hrvatski: Preciznost
italiano: Precisione
norsk: Presisjon
português: Precisão