Dialisi

Hemodialisiaren makina bat.

Dialisia uretan disolbatutako bi substantzia banatzeko prozesua da, betiere bi substantzia horiek pisu molekular desberdina izanik. Horretarako, mitz erdi-iragazkor berezia erabiltzen da: mintzak pisu molekular txikiko molekulak uzten ditu pasatzen baina pisu molekular handikoak ezin dira beste aldera pasa.

Adibide batekin azal daiteke dialisia. Ontzi bete ur mintz erdi-iragazkor bereziaz erdibituta daukagu. Mintzaren alde batean bi sustantzia uretan disolbatuta daude; beste aldean, berriz, ur purua solik. Pisu molekular txikia duten molekulek mintzean zehar igarotuko dira ingurune hipertonikotik (hau da, kontzentrazio handia duen lekutik) ingurune hipotonikora (kontzentrazio txikia duen lekura) bi kontzentrazioak berdintzeko. Pisu molekular handia duten molekulek, aldiz, ezingo dute pasatu mintz erdi-iragazkorra eta dauden lekuan geratuko dira.

Prosezu biologiko hau hala nola nefronetan gertatzen da, hau da, giltzurrunetako unitate funtzionaletan. Dialisiak odola substantzia toxikoak ( urea batez ere) garbitzeko balio du. Giltzurrunen dialisia ondo gertatzen ez denean, arazo larriak sor daitezke. Kasu hauetan, odola hemodialisi makina batetik pasarazi behar da. Tramankulu honek egiten duena gaixoaren nefronek ezabatu ezin dituen toxinak kentzea da. Prozesu hau, logela esterilizatu batean burutu behar da, prozesua egiten den bitartean odol infekzioen trasmisioa saihesteko. Historikoki, 1924an Georg Haas alemaniarrak teknika hau lehenengo aldiz erabili zuen.

Other Languages
العربية: غسيل كلوي
bosanski: Dijaliza
čeština: Dialýza
Cymraeg: Dialysis
dansk: Dialyse
Deutsch: Dialyse
English: Dialysis
Esperanto: Dializo
español: Diálisis
فارسی: دیالیز
suomi: Dialyysi
français: Dialyse
Gaeilge: Scagdhealú
עברית: דיאליזה
हिन्दी: डायलिसिस
hrvatski: Dijaliza
magyar: Dialízis
Bahasa Indonesia: Dialisis
日本語: 人工透析
ქართული: დიალიზი
한국어: 인공투석
lietuvių: Dializė
മലയാളം: ഡയാലിസിസ്
Bahasa Melayu: Dialisis
Nederlands: Dialyse
norsk nynorsk: Dialyse
norsk: Dialyse
polski: Dializa
português: Diálise
srpskohrvatski / српскохрватски: Dijaliza
Simple English: Dialysis
shqip: Dializa
српски / srpski: Дијализа
svenska: Dialys
Türkçe: Diyaliz
українська: Діаліз (урологія)
oʻzbekcha/ўзбекча: Dializ
中文: 透析
粵語: 洗腎