Desmond Llewelyn

Desmond Llewelyn
Desmond Llewelyn 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Newport1914ko irailaren 12a
Herrialdea   Erresuma Batua
Heriotza Ekialdeko Sussex1999ko abenduaren 19a (85 urte)
Heriotza modua istripua ( trafiko istripua)
Hezkuntza
Heziketa Radley College
Royal Academy of Dramatic Art 1937) : acting
Lanbidea
Lanbidea aktorea eta zinema aktorea
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0005155

Desmond Wilkinson Llewelyn ( 1914ko irailaren 12, Newport, Gales - 1999ko abenduaren 19a, Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra) galestar aktore bat izan zen.

Cleopatra (1963) eta Chitty Chitty Bang Bang (1968) filmetan antzeztu izan zuen, halere eta inongo zalantzarik gabe mundu mailan nagusiki James Bond edo 007 ingeles espioiaren filmetan MI6 inteligentzia agentziako laborategiko arduraduna zen Q edo Boothroyd maiorra agentearen papera antzezteagatik ospetsua izan zen.

James Bondi buruzko filma saila

Q agenteak filma guztietan Jamers Bondi bere asmakuntza berri, bitxi eta hilgarriak azaldu eta eurei buruzko hitzaldi edo hiztasperturen bat eman ohi ziolarik, sarritan Bondek interes falta agertu edo ez entzunarena egiten zuelarik.

Bonden filma saileko lehenbiziko bere agerpena 1963ko From Russia With Love filman izan zen, artan Sean Connery eskoziar aktorearekin batera agertu zelarik. Filma hartatik aurrera eta 1999ko The World Is Not Enough filmararte sail guztiko filmetan antzeztu zuen, salbuespen bakarra antzeztu ez zuen 1973ko Live and Let Die filma izan zen, honela Bonden filma saileko aktorerik beterano eta iraunkorrena bilakatu zelarik.

Other Languages
čeština: Desmond Llewelyn
français: Desmond Llewelyn
Bahasa Indonesia: Desmond Llewelyn
Lëtzebuergesch: Desmond Llewelyn
Plattdüütsch: Desmond Llewelyn
Nederlands: Desmond Llewelyn
português: Desmond Llewelyn
srpskohrvatski / српскохрватски: Desmond Llewelyn
Simple English: Desmond Llewelyn