Delfosko orakulua

Delfos hiriaren kokalekua
Sibilaren haitza.

Delfosko orakulua barruti sakratu handi bat izan zen, nagusiki Apolo jainkoari eskainia, erdian, bere tenplu handia zuena. Bertara joaten ziren greziarrak, jainkoei, aztoratzen zituzten gaiei buruzko galderak egitera. Grezian kokatua, Delfos izena zuen antzinako hiriaren kokalekuan, orain existitzen ez dena, Parnaso mendiaren oinean, Fozidako mendien erdian, itsasoaren mailatik 700 metroko garaierara eta Korintoko golkotik 9,5 kilometroko distantziara.

Mendiko arroketatik, hainbat iturburu sortzen ziren, iturri ezberdinak eratzen zituztenak. Oso antzinatik ezaguna den iturrietako bat, Kastaliaren iturria da, erramu landarezko basotxo batez inguraturik, Apolori sagaratua. Elezaharrak eta mitologiak diotenez, Parnaso mendian eta iturri honetatik gertu jainkosa batzuk biltzen ziren, kantu eta olerkiaren jainkosa txikiak, Musak, iturrietako lamia ziren naiadeekin batera. Bilera hauetan, Apolok lira jo eta gainontzeko jainkosek kantatzen zuten.

Delfosko orakuluak eragin handia izan zuen Italia hegoaldeko eta Siziliako kostaldeen kolonizazioan. Mundu helenikoaren gune erlijiosoa izatera heldu zen.

Fozida edo Fozia, Grezia erdialdeko antzinako eskualde bat da, Parnaso mendiaren mendiguneak zeharkatua. Grezia klasikoaren garaian, eskualde honen zati batek, aipaturiko mendiaren oinean dagoenak hain zuzen ere, Pyto edo Pito izena zuen, grezieraz Πυθω. Toki hau Delfos bezala ezagutzen dena da, hau da, Pyto eta Delfos sinonimoak dira.

Iteako portua Delfostik hurbilen zegoen itsasorako irteera zen.

Other Languages