Crouching Tiger, Hidden Dragon

Crouching Tiger, Hidden Dragon
Datuak
Jatorrizko izenburuaCrouching Tiger, Hidden Dragon
Izenburua euskarazTigre Makurtua, Herensuge Ezkutatua
Urtea2000
Estreinaldia2000ko uztailaren 6a
Generoaarte martzialak
Herrialdea Taiwan
 Hong Kong
Ameriketako Estatu Batuak
 Txina
Iraupena120 minutu
Aurrekontua17 milioi dolar
BanatzaileaEDKO Film (Hong Kong)
Sony Pictures Classics (AEB)
Zuzendaria
Ang Lee
Ekoizleak
Hsu Li-Kong
William Kong
Ang Lee
Gidoilariak
Hui-Ling Wang
James Schamus
Tsai Kuo-Jung
Istorioa:
Wang Dulu
Aktoreak
Chow Yun-fat
Michelle Yeoh
Zhang Ziyi
Chang Chen
Musikagileak
Tan Dun
Argazkilariak
Peter Pau
Jatorrizko hizkuntza
mandarinera
Sariak
Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria
Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
(Tan Dun)
Argazkigintza onenaren Oscar Saria
(Peter Pau)
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria
(Tim Yip)
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Crouching Tiger, Hidden Dragon (txineraz 臥虎藏龍, Wò hǔ cáng lóng, euskaraz Tigre Makurtua, Herensuge Ezkutatua) 2000ko Ang Lee taiwandar-estatubatuar zinema zuzendariaren arte martzial filma bat da. Wang Dulu txinatar idazlearen Burdinezko Kurriloaren Pentalogia osatzen duten bost eleberrietan oinarritua dago. Chow Yun-fat, Michelle Yeoh, Zhang Ziyi eta Chang Chen aktoreek antzeztu zuten.

Hamar Oscar Sarietarako izendapen jaso eta lau irabazi zituen: Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Tan Dun), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Peter Pau) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Tim Yip). Lau BAFTA Sari eta bi Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Qing dinastiako Qianlong enperadorearen agintaldiaren 43. urtea (1779). Li Mu Bai ( Chow Yun-fat) arte martzial aditu ezagunak ondorengotzan bere ezpata magikoa den Zerutiar Ezpata adiskide onenari lagatzea erabaki du. Gainera, maiteminduta dagoen Yu Shuri (Michelle Yeoh) emakume gerlari boteretsuari ezpata lagatzearen unerarte gorde dezan eskatuko dio.

Other Languages
български: Тигър и Дракон
bosanski: Tigar i zmaj
català: Tigre i drac
français: Tigre et Dragon
עברית: נמר, דרקון
한국어: 와호장룡
Tiếng Việt: Ngọa hổ tàng long
粵語: 臥虎藏龍