Covadongako gudua

Covadongako gudua
Don Pelayo.jpg
Asturiasko Erresumaren lehenbiziko erregea bilakatuko zen Pelaioren irudia Covadongan.
Data722ko maiatzaren 28a
LekuaCovadonga
Koordenatuak43° 16′ 24″ N, 4° 58′ 50″ W / 43° 16′ 24″ N, 4° 58′ 50″ W / 43.273372222222; -4.9806694444444
EmaitzaGaraipen asturiarra
Gudulariak
Cruz de Asturias.svg AsturiarrakAllah.svg Omeiatar Kaliferria
Buruzagiak
Cruz de Asturias.svg PelaioAllah.svg Munuza
Allah.svg Al Kama
Indarra
300 gerlari800 eta 1.400 gerlarien artean
Galerak
289 hildako600 hildako

Covadongako gudua 722an Cangas de Onís udalerritik hurbil dagoen Covadongan jazo zen, bertan Pelaio buruzagi zuten asturiar indarrak eta musulmandar gudarostea borrokatu ziren, azkenak galtzaile suertatu zirelarik[1].

Gudua mairuen ikuspuntutik

Garaiko arabiar kroniken arabera:

« Anbasa Ibn Suhaim al-Qalbi garaietan Isa Ibn Ahmand al-Raqik zera dio, Galizian Belai [Pelaio] izeneko astakirten basati bat altxatu zen. Ordutik aurrera al-Andalusen kristauek oraindik euren esku zeuden lurrak musulmandarretik defendatzen hasi ziren, hau lortzea inolaz ere pentsatuko ez luketena. Islamistek, politeisten aurka borrokatu eta emigratzera behartuaraziz, herrialde osoaren jabe egin ziren, frankoen lurraldetik Ariula iritsi zen arte, honek Galizian den Iruñea konkistatu eta Pelaio erregea hiruehun gizonekin batera errefuxiatu zen harkaitza soilik gelditu zen. Gerlariek bera erasotzen etenik gabe aritu ziren, azkenik bere gerlariak gosez hil eta berarekin bat hogeitamar gizon eta hamar emakume soilik gelditu zirelarik. Erleek haitzen artean uzten zuten eztia besterik ez zuten jateko. Musulmandarren egoera negargarria izatera ailegatu zen, eta azkenik mespretxuz zera zioten «Hogeitamar astakirten basati, zer egin diezaigukete?». 133. urtean Pelaio hil eta bere seme Fafila errege bihurtu zen. Belairen erresumak hemeretzi urte iraun zituen, eta bere semearenak, bi. »
Al-Maqqariren kronika
Other Languages