City of London

Londres Hiria
City of London
Erresuma Batuko konderria
Bandera Armarria
Hiriburua Londres
Estatua
Herrialdea
  Erresuma Batua
  Ingalaterra
Geografia
 -  Guztira 2.90 km2
Biztanleria
 -  zenbatespena 8.072 bizt.
Webgunea
Webgunea
City of London-en ikuspegia.

City of London deituriko eremua Londres erdigunean dagoen hiria eta konderria da aldiberean. Izan ere Erresuma Batuko finantzen udalbarruti garrantzitsuena da, bai eta munduko nagusienetarikoa ere.

Historian zehar, Londres hiria Cityaren eta West Enden inguruan egituratu izan da. Azkenengo hamarkadetan, izugarrizko eraikinak jaso dituzte Cityan; adibidez, Tower 42 (1990era arte Ingalaterrako eraikinik altuena, "Nat West Tower" gisa ezagutua) eta orain dela gutxiko 30 St Axe, 2003an egindakoa eta, bere itxura dela eta, the Gherkin edo '(ozpinetako) pepinoa' ere deitua.

Historia

K.a. 47 urtearen inguruan markatariak ezarri ziren eremu honetan baina erromatarrek K.a. 43 urtean konkistatu eta Londinium hiria sortu zuten orain City-a dagoen muinoan. Erromatarren inperioaren gainbeherarekin batera hiriak ere behera egin zuen.

Ingelesen lehen erregea kontsideratzen den Alfredo Handia, Wessexekoak erromatarren hiri zaharra okupatu zuen eta 886tik aurrera berriztu egin zuen harresi berriak ezarrik eta ibaiertzean kaiak eraikiz. X mendean dagoeneko orduan hiriburua zen Winchester baino handiagoa eta aberatsagoa bihurtu zen.

Erdi Aroan 25 barruti ezarri ziren. Hiria zabaldu ahala XVI mendean eremurik aberatsena sortzen hasi zen erdigunean, Royal Exchange (Burtsa) eta Ingalaterrako Bankua eraikitzerakoan. Hiriak hainbat sute izan zituen, bereziki larria 1666ko Londresko Sute Handia izan zen. Honek hiria suntsitu zuen eta berriz altxatu behar izan zen. Berreraikuntza honen sinbolo aipagarriena Christopher Wren arkitzektuaren San Paulo katedrala izan zen, 1708an bukatu zena.

XIX mendeko Industria Iraultzak Londres izugarri hedatzea ekarri zuen eta XX mendean biztanleek hiriaren periferiarako joera izan zuten. 1894an Citya eta inguruko Londresko konderria bateratzeko ahalegina egin zen baina ez zen gauzatu eta oraindik ere biek banatuta diraute. Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek kalte handiak eragin zizkioten Londres guztiari eta baita Cityari ere, 1940an Londresko bigarren Sute Handia eragiteraino. 1970 hamarkadan dorre handiak eraiki ziren.

Other Languages
Afrikaans: City of London
Ænglisc: Lundenceaster
беларуская: Сіці (Лондан)
български: Сити (Лондон)
català: La City
čeština: City (Londýn)
Esperanto: City (Londono)
español: City de Londres
فارسی: سیتی لندن
français: Cité de Londres
Bahasa Indonesia: Kota London
íslenska: Lundúnaborg
қазақша: Сити
lietuvių: Londono Sitis
latviešu: Londonas Sitija
Bahasa Melayu: Bandar raya London
Nederlands: City of London
norsk nynorsk: City of London
پنجابی: لندن شہر
português: Cidade de Londres
română: City of London
русский: Сити (Лондон)
srpskohrvatski / српскохрватски: City of London
Simple English: City of London
slovenčina: City of London
српски / srpski: Сити (Лондон)
Türkçe: Londra Şehri
українська: Лондонське Сіті
اردو: لندن شہر
Tiếng Việt: Thành phố Luân Đôn
West-Vlams: City of London
吴语: 伦敦城
中文: 倫敦市
Bân-lâm-gú: Lûn-tun Chhī
粵語: 倫敦市