Cidade de Deus

''Cidade de Deus''
Datuak
Jatorrizko izenburua'Cidade de Deus.
Izenburua euskarazOraingoz euskaratu gabea.
Urtea2002
Estreinaldia2002eko abuztuaren 30
GeneroaDrama
Herrialdea Brasil
Iraupena130 min.
Aurrekontua= 8.500.000 R$
BanatzaileaBuena Vista International
Zuzendaria
Fernando Meirelles (Laguntzailea Kátia Lund).
Ekoizleak
Andrea Barata Ribeiro
Maurício Andrade Ramos
Aktoreak
Alexandre Rodrigues
Leandro Firmino da Hora
Phellipe Haagensen
Douglas Silva
Jonathan Haagensen
Matheus Nachtergaele
Seu Jorge
Alice Braga
Musikagileak
Antonio Pinto
Ed Cortês
Argazkilariak
César Charlone
Jatorrizko hizkuntza
portugesa
Webgunea
[1]

Cidade de Deus Brasileko filma da, 2002. urtekoa. Fernando Meirelles-ek zuzendua Kátia Lund-en laguntzarekin. Paulo Lins egilearen izen bereko liburutik Bráulio Mantovani-k gidoia egin zuen . Filmean favela bateko pertsonaia batzuen hainbat kontu ikusten dira. Favela hori, Cidade de Deus, benetan existitzen den tokia da. Filmean ikusten diren gertakizunak benetan favela horretan 1960-1980 urteetan gertatutako kontuetan oinarrituta daude. Paulo Lins nobelagilea benetako gertakizun eta pertsonaietan oinarritu zen.


Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmaren hasieran ondo armaturiko gazte eta ume batzuk korrika ikusten dira iheska doan oilo baten atzetik. Kameraren bidaia horri esker, favelako pertsona eta kale batzuk ikusiko dira. Gero, narratzailea eta protagonista nagusia izango den Buscapé pertsonaia agertuko da argazki-kamera bat aldean duela bere lagunarekin, Barbarinho-rekin, solasean.

Buscapé hori izango da filmeko narratzailea. Bere haurtzaroko kontuak eta bere gaztaroko kontuak azalduko dizkio filmaren ikusleari. Bere favelan izandako gatazkak eta gatazka horietan protagonismo berezia izango duten hainbat pertsonen bilakaera eta heriotza ikusiko dira filmean zehar.

15 eszenak

Filma 15 eszenatan banaturik ematen da DVDan:

  1. Hasiera
  2. Delinkuente hirukotea. Moteleko lapurreta.
  3. Cabeleira eta Berenice
  4. Cabeleira, Marreco eta Alicateren bilakaera. Hirukotearen amaiera.
  5. Apés aretoa. Doña Celia. - Grande. - Cenouraren hastapenak.
  6. Ze Pequeno-ren igoera
  7. Bené pijo bilakatu zenekoa
  8. Umeen lapur taldea
  9. Buscapé eta Bené bizimoduz aldatu nahi zutenekoa
  10. Bené-ren despedida. Argazki kamera batengatik eztabaidan.
  11. Mané Galinha heroi.
  12. Ciudade de Deus-eko gerra. Infernua. Buscapé-ren kazetaritzan lehen urratsak.
  13. Buscapé-ren lehen argazki ospetsuak
  14. Marina kazetariarekin
  15. Amaierakoa. Buscapé-ren argazkirik interesgarrienak. Zer argitaratu?
Other Languages
български: Градът на Бога
Ελληνικά: Η πόλη του Θεού
emiliàn e rumagnòl: City of God
Esperanto: Cidade de Deus
español: Ciudad de Dios
Bahasa Indonesia: City of God (film 2002)
italiano: City of God
Кыргызча: Кудай кенти
Bahasa Melayu: Filem City of God
Nederlands: Cidade de Deus
polski: Miasto Boga
русский: Город Бога
slovenčina: Mesto bohov
slovenščina: Božje mesto
српски / srpski: Божји град (филм)
Türkçe: Tanrı Kent
українська: Місто Бога