Chadwick A. Trujillo

Chadwick A. Trujillo
Chad Trujillo.jpg
Bizitza
Jaiotza1973ko azaroaren 22a (44 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMassachusetts Institute of Technology
Hawaiiko unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Gemini Observatory
Northern Arizona University
Lan nabarmenakdiscoverer of asteroids
http://www.chadtrujillo.com

Chadwick A. Trujillo (1973ko azaroaren 22a) Chad Trujillo bezala ere ezaguna, estatubatuar astronomoa da, hainbat asteroideren aurkitzailea eta Eris, gaur arte, gure Eguzki sisteman ezagutzen den planeta nanorik masiboenaren aurkitzaileetako bat.

Trujillok, transneptunotar objektuen orbitak kalkulatzeko software informatiko batekin lan egiten du. Trujillo, TNO edo transneptunotar objektuen orbitak kalkulatzen dituen arloan espezializatu da. 2005ean Trujillo, Michael E. Brown eta David L. Rabinowitz astronomialariek 2003an Eris planeta nanoa aurkitu zutenaren berria zabaldu zen. Handik gutxira, Disnomia, Erisen satelitea aurkitu zenean, planeta nano hau Pluton baina masiboagoa zela frogatu zen.

Karrera

Trujillok Oak Park and River Forest High School institutuan ikasi zuen, Oak Parken (Illinois). 1995ean Massachusettseko institutu teknologikoan fisikako lizentziatura lortu zuen eta Tau Epsilon Phiren XI. kapitualuaren kide izan zen. 2000. urtean astronomiako doktore gradua eskuratu zuen Hawaiko unibertsitatean. Trujillo Kaliforniako teknologia institutuan (Caltech) doktoratu osteko bekaduna izan zen eta Hawaiko Gemini behatokian astronomoa. Jakin-min handia erakutsi izan du beti Kuiper gerrikoan eta Oorten hodeian dauden gorputzen inguruan.

Other Languages
العربية: تشاد تروخيو
čeština: Chad Trujillo
Deutsch: Chad Trujillo
English: Chad Trujillo
Esperanto: Chad Trujillo
فارسی: چد تروهیو
italiano: Chad Trujillo
Lëtzebuergesch: Chad Trujillo
Bahasa Melayu: Chad Trujillo
Plattdüütsch: Chad Trujillo
português: Chad Trujillo
svenska: Chad Trujillo
Türkçe: Chad Trujillo
українська: Чедвік Трухільйо
Tiếng Việt: Chad Trujillo