Cantigas de Santa Maria

Cantigas de Santa Maríaren miniatura.

Cantigas de Santa Maria ( euskaraz: "Santa Mariari Kantak") Ama Birjinari eskainitako kanta-multzoa da, galaikoportugesez idatzia. 420 kanta dira, eta Gaztelako errege Alfontso X.a Jakintsuak bildu zituela uste da. Lau kodizetan gordetzen dira ( El Escorialen, Toledon eta Florentzian). Musika-notazioa dute, eta XIII. mendeko ohiturak azaltzen dituzten miniaturez apainduta daude. Erdi Aroko musika-bilduma garrantzitsua da, balio handikoa baita Europako musikaren sorreran Sortaldeak izan zuen eragina ezagutzeko.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cantigas de Santa Maria
Other Languages