Caixanova

Caixa de Aforros de Vigo, Ourense e Pontevedra
Mota Aurrezki Kutxa
Sorrera 2000
Egoitza Avenida García Barbón 1, 36201 Vigo
Presidentea Julio Fernández Gayoso
Merkatuak Espainia
Salmentak 30.069 milioi € (2009)
Irabaziak 107,6 milioi € (2009)
Langileak 3.293
Webgunea www.caixanova.es

Caixanova 2000ko uztailaren 17an sortutako aurrezki kutxa da, Vigoko aurrezki kutxa ( 1880an sortua), Ourenseko aurrezki kutxa ( 1933an sortua) eta Pontevedrako aurrezki kutxak ( 1930 sortua) bat egin ondoren.

NovaCaixaGalicia 2010eko abenduaren 1ean sortu zen, Caixanova eta Caixa Galicia fusionatu ondoren.

Galiziako lehenengo finantza elkartea Caixanova eta Banco Gallegok osatzen dute, kutxa batek eta banku batek lortutakoa. Izan ere, Banco Gallegoren erdiaren jabea Caixanova da .

Bulegoak

Caixanova, azkeneko urteetan Galizian ez ezik Espainian zehar zabaldu zen. 170 bulego Galiziatik at dauzka, hau da, bulego guztietatik gutxi gorabehera %30a. Kontuan hartu behar da Caixanovak bai Europan, bai Amerikan garrantzizko bulegoak dauzkala.

Other Languages
català: Caixanova
español: Caixanova
galego: Caixanova