Burkina Fasoko bandera

Burkina Fasoko bandera zabalera bereko bi errenkada horizontalez osatua dago. Goikoa gorri kolorekoa da, eta behekoa berdea. Banderaren erdian hori koloreko bost puntako izar bat dago. Koloreak panafrikanismoarenak dira ( Etiopiako banderan oinarritzen direnak), iraultza sozialista (gorria) Burkina Fasoko lurraren emankortasuna (berdea) ere irudikatzen duten arren. Izar horiak iraultzaren gidaritza argitsua irudikatzen du.

Bandera hau 1984ko abuztuak 4an onartu zen eta une horretan presidentea zen Thomas Sankarak diseinatu zuen.

  • bandera historikoak

Bandera historikoak

FIAV historical.svg Volta Garaiko bandera ( 1960- 1984)

Egungo Burkina Faso Frantziagandik 1960ko abuztuak 1ean independizatu zen Volta Garaia izenarekin. Estatu honen bandera hiru kolorekoa zen, hiru errenkada horizontalez osatua. Beltz, zuri eta gorri koloreek herrialdea zeharkatzen duten Volta ibaiaren hiru adar nagusiak irudikatzen zituen.

Bandera hau Burkina Faso izena eta egungo bandera onartu zirenean baliogabetua geratu zen.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burkina Fasoko bandera Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
azərbaycanca: Burkina Faso bayrağı
беларуская: Сцяг Буркіна-Фасо
беларуская (тарашкевіца)‎: Сьцяг Буркіна-Фасо
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: বুর্কিনা ফাসোর ফিরালহান
Bahasa Indonesia: Bendera Burkina Faso
Bahasa Melayu: Bendera Burkina Faso
Plattdüütsch: Flagg vun Burkina Faso
srpskohrvatski / српскохрватски: Zastava Burkine Faso
Simple English: Flag of Burkina Faso
slovenčina: Vlajka Burkiny
Tiếng Việt: Quốc kỳ Burkina Faso