Bonba nuklear

Nagasakiko bonbak eragin zuen onddo gisako hodeia.
Bonba atomikoen frogen bideoa.
"Fat Man" plutoniozko bonba nuklearra, Bigarren Mundu Gerran erabilitakoaren antzekoa.

Bonba nuklearra fisioak edo fusioak eragindako erreakzio nuklearrarengatik ahalmen suntsikorra jasotzen duen arma da. Ahalmen txikiko bonba nuklerrak ohiko lehergaiak baino askoz suntsigarriagoak dira, eta arma bakarra ere hiri oso bat hondatzeko gai da.

Gerragintzako historian, bitan baino ez dira arma nuklerrak erabili, Bigarren Mundu Gerraren amaieran. Bonba nuklearraren lehenengo detonazioa 1945eko uztailaren 16an Alamogordon, Estatu Batuetan, egin zen Manhattan proiektuaren atal esperimental moduan. Desertuan egin zen eta estatu batuetako kargu militar altuek pozik geratu ziren frogarekin. Horregatik, 1945eko abuztuaren 6an gertatu zen, AEBek "Little Boy" (Mutiltxoa) izeneko bonba Hiroshimaren gainean bota zutenean. Bigarrena, "Fat Man" (Gizon Lodia) hiru egun geroago jaurti zuten, Nagasaki hirian. Arma horien erabilpenaren ondorioz, 120.000 pertsonatik gora hil ziren unean bertan, eta gehiago denborak aurrera egin ahala.

Horren ostean, bonba nuklerrak gutxi gorabehera 2.000 aldiz lehertu dituzte, aztertzeko eta erakusteko asmotan. Kronologikoki, horrelako armak eztandarazi dituzten herrialdeak honako hauek dira: Ameriketako Estatu Batuak, Sobiet Batasuna, Erresuma Batua, Frantzia, Txina, India, Pakistan eta Ipar Korea. Beste herrialde batzuek, Israelek edo Hegoafrikak esaterako, izan litzakete arma nuklearrak, baina edota bere jabetza ez dute publikoki onartu, edota jabetzeko aldarrikapenek ez daukate egiaztapenik.

Arma nuklearrak gaur egun, generazio desberdinetan sailkatzen dira, 6 generaziotan. Lehenengo generaziokoak lehen aipatutako Little Boy bonba da, bonba esperimentala. Geroz eta generazio altuagokoa izan bonba orduan eta modernoagoa da. Adibidez, laugarren generazioan Txina eta India daude, generazio honetako bonbek 100 megatonetako (1 megaton = 1.000.000 tonelada) potentzia ere izan dezakete. Seigarren generazioan Estatu Batuak eta Errusia daude.

Estatu Batuak dira gaur egun arma nuklear gehien duen estatua. Gaur egun, kontinenteen arteko 534 misil balistiko (Inter-Continental Ballistic Missile) ditu eta 432 urpeko misil balistikoak. Guztira 5000 edo 10000 bonba dituztela esaten da.

Other Languages
Afrikaans: Kernwapen
Alemannisch: Kernwaffe
aragonés: Arma nucleyar
العربية: سلاح نووي
asturianu: Arma nuclear
azərbaycanca: Nüvə silahı
башҡортса: Ядро ҡоралы
žemaitėška: Kondoulėnis gėnklos
беларуская: Ядзерная зброя
беларуская (тарашкевіца)‎: Ядзерная зброя
български: Ядрено оръжие
brezhoneg: Arm nukleel
català: Arma nuclear
čeština: Jaderná zbraň
Cymraeg: Arf niwclear
Deutsch: Kernwaffe
Ελληνικά: Πυρηνικό όπλο
Esperanto: Atombombo
español: Arma nuclear
eesti: Tuumarelv
suomi: Ydinase
français: Arme nucléaire
Frysk: Kearnwapen
贛語: 核武器
galego: Arma nuclear
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: अणुबॉंब
हिन्दी: परमाणु बम
interlingua: Arma nuclear
Bahasa Indonesia: Senjata nuklir
íslenska: Kjarnorkuvopn
italiano: Arma nucleare
日本語: 核兵器
Basa Jawa: Gaman nuklir
қазақша: Ядролық қару
한국어: 핵무기
Кыргызча: Ядролук курал
Lëtzebuergesch: Atomwaff
latviešu: Kodolieroči
македонски: Нуклеарно оружје
മലയാളം: ആണവായുധം
Bahasa Melayu: Senjata nuklear
မြန်မာဘာသာ: အဏုမြူ လက်နက်
नेपाली: परमाणु बम
नेपाल भाषा: आणविक ल्वाभः
Nederlands: Kernwapen
norsk nynorsk: Atomvåpen
occitan: Arma nucleara
ਪੰਜਾਬੀ: ਨਿਊਕਲੀ ਬੰਬ
Pälzisch: Kernwaffe
پنجابی: ایٹم بمب
português: Bomba nuclear
română: Armă nucleară
संस्कृतम्: अण्वस्त्रम्
سنڌي: ائٽم بم
srpskohrvatski / српскохрватски: Nuklearno oružje
Simple English: Nuclear weapon
slovenčina: Jadrová zbraň
slovenščina: Jedrsko orožje
српски / srpski: Нуклеарно оружје
Seeltersk: Käädenwoape
Basa Sunda: Pakarang nuklir
svenska: Kärnvapen
Kiswahili: Bomu la nyuklia
తెలుగు: అణ్వాయుధం
Türkçe: Nükleer silah
татарча/tatarça: Атом-төш коралы
українська: Ядерна зброя
oʻzbekcha/ўзбекча: Yadro quroli
Tiếng Việt: Vũ khí hạt nhân
吴语: 核武器
中文: 核武器
Bân-lâm-gú: He̍k-chú bú-khì
粵語: 核武