Bivalvia

Bivalvia
Fosilaren garaia: Kanbriar-gaur egun
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua:Animalia
Filuma:Mollusca
Klasea:Bivalvia
Linnaeus, 1758
Azpiklaseak
Cryptodonta
Palaeoheterodonta
Palaeotaxodonta
Paleoheterodonta

Bivalvia (euskaraz Bibalbio edo Kuskubiko) moluskuen filumeko klase garrantzitsu bat dira. Behe-kanbriarretik gaur egun arte iraun dute, eta erregistro fosil ugaria dute. Ur gezan naiz gazian bizi daitezke, eta bentoniko zezilak dira; hots, estratu baten beharra dutela bizitzeko eta estratu horri atxikiak bizi direla.

Morfologia

Gorputza bi kuskuren artean gordetzen dute. Oin bakarra eta gihartsua dute, eta baita maskorra itxita edukitzeko gihar abduktoreak ere. Gihar hauek arrasto zirkular bat uzten dute maskorraren barneko aldean. Bibalbioak, beste moluskuak ez bezala, filtratzaileak dira. Hau da, sifoi baten bidez ura xurgatzen dute eta bertan dauden elikagaiak zakatzen bidez filtratzen. Horregatik, eta beste moluskuek ez bezala, ez dute erradularik (janaria karraskatzeko kitinazko hortzik). Zakatz barrunbe zabala dute.

Maskorra biribilkatua dute beti. 3 parametro hartzen dira kontuan, gastropoda, cephalopoda eta beste maskordun animaliekin ere erabiltzen direnak:

  • w: Oskola zenbat handitzen den bira bakoitzeko;
  • d: Ardatzarekiko desplazamendua;
  • t: Ganbaren arteko traslazioa. t geroz eta handiagoa, maskorra orduan eta trokospiralagoa ("luzatuagoa"); t = 0 delarik maskorra planispirala dela diogu (plano ekuatorialean kokatzen dira birak; ikus ammonoideak).

Bibalbioen kasuan, w oso handia da. Ez da, adibidez, brakiopodoen kasua.

Kuskuak bakarka hartzen baditugu, ikus dezakegu ez dutela egitura simetriko bat. Alta, elkarrekiko:

  • guztiz simetrikoak izan daitezke; kasu horretan ekibalbio bat dugu.
  • guztiz asimetrikoak izan daitezke; orduan inekibalbioetaz ari gara.

Bestalde, bi kuskuen tamaina berdina (ekilateralak) edo ezberdina (inekilateralak) izan daiteke.

Kanpo morfologia

Kuskubiko maskorraren atal nagusiak: 1-simetria planoa, 2-hazkuntza lerroak, 3-lotailua, 4-unboa
  • Unboa, kusku bakoitzaren hazkunde gunea inguratzen duen aldea da. Aurrerantz begira badago prosogiroa dela diogu, eta atzerantz begiratzen badu, aldiz, opistogiroa. Batzuetan, unboaren aurrealdean edo atzealdean depresioak daude; lunula eta ezkutua izendatzen ditugu hurrenez hurren.
  • Maskorrak hainbat apaindura ukan ditzake: kontzentrikoak akrezioz hazten den bibalbioaren hazkunde lerro ageriak dira. Tolesak, ildoak, estriak... eduki ditzakete (adb. radiolites errudista). Erradialak badira, kontzentrikoen gainean egongo dira: saihets, arantza, tuberkulu... (adb. hippurites errudista).

Barne morfologia

  • Bi kuskuak lotailu baten bidez lotzen dira, baina badute txarnela edo txanga ere; hau da, bi kuskuek ireki eta ixteko duten irtengune ("hortz") eta sargune ("foseta") sistema, bisagra biologiko baten parekoa. Txanga unboaren azpian kokatzen bada kardinala dela esaten da, eta aurretik edo atzetik kokatzen bada, laterala.
  • Alde nakartsu bat ikus dezakegu bi kuskuen barnealdean: mantua zegoen lekua da, eta bere mugei lerro paleala deitzen diegu. Sifoia oso garatua duten bibalbioen kasuan, lerro paleala barnerantz sartzen da sinu paleala deitzen den espazio bat sortuz atzeko aldean.
  • Bibalbioek bi orbain edo orbain bakarra ukan dezakete. Lehenengo kasuan disiomiarioak direla diogu, eta bigarrenean, monosomiarioak. Orbaina duen kuskua, kasu honetan, atzeko kuskua izango da.

Orbainek tamaina bera badute, isomiarioak deitzen dira eta anisomiarioak tamaina ezberdina badute (kasu honetan, orbain txikiena aurrean kokatuko da).

  • Maskorren orientazioa zehazteko, ondoko pauso hauek jarraitu behar dira:

1) Unboaren kokapena zehaztu 2) Sinu paleala atzean dagoela baieztatu 3) Orbain handiena atzean dagoela ikusi 4) Lotailua ere atzean dagoela konprobatu.

Other Languages
Afrikaans: Tweekleppige
azərbaycanca: İkitaylılar
беларуская: Двухстворкавыя
беларуская (тарашкевіца)‎: Двухстворкавыя
български: Миди
brezhoneg: Daougleureged
català: Bivalve
Cebuano: Ukab-ukab
čeština: Mlži
dansk: Muslinger
Deutsch: Muscheln
Ελληνικά: Δίθυρα
English: Bivalvia
Esperanto: Duvalvulo
español: Bivalvia
eesti: Karbid
suomi: Simpukat
français: Bivalvia
Nordfriisk: Twiiskaalagen
Gaeilge: Débhlaoscach
galego: Bivalvos
Avañe'ẽ: Mymba ijyta mokõi
עברית: צדפות
हिन्दी: पटलक्लोमी
hrvatski: Školjkaši
magyar: Kagylók
interlingua: Bivalvia
Bahasa Indonesia: Bivalvia
Ido: Bivalvo
íslenska: Samlokur
italiano: Bivalvia
日本語: 二枚貝
Basa Jawa: Bivalvia
한국어: 이매패류
Latina: Bivalvia
Lëtzebuergesch: Muschelen
Lingua Franca Nova: Bivalva
lietuvių: Dvigeldžiai
latviešu: Gliemenes
македонски: Школки
Bahasa Melayu: Bivalvia
Plattdüütsch: Musseln
Nederlands: Tweekleppigen
norsk nynorsk: Muslingar
norsk: Muslinger
ਪੰਜਾਬੀ: ਸਿੱਪੀਆਂ
polski: Małże
پنجابی: سپیاں
português: Bivalvia
Runa Simi: Lakachu
română: Bivalve
Scots: Bivalvia
srpskohrvatski / српскохрватски: Školjke
Simple English: Bivalve
slovenčina: Lastúrniky
slovenščina: Školjke
српски / srpski: Шкољке
svenska: Musslor
తెలుగు: ఆల్చిప్ప
Tagalog: Bivalvia
Türkçe: Bivalvia
українська: Двостулкові
oʻzbekcha/ўзбекча: Ikki pallalilar
West-Vlams: Twêekleppign
Winaray: Bivalvia
中文: 双壳纲
Bân-lâm-gú: Siang-khak-kong