Bill Gates

Bill Gates
Dts news bill gates wikipedia.JPG
zuzendari exekutibo

apirila 1975 - urtarrila 2000
← baliorik ez - Steve Ballmer
Bizitza
Izen osoaWilliam Henry Gates III
JaiotzaSeattle1955eko urriaren 28a (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMedina
Talde etnikoaScotch-Irish Americana
Familia
AitaWilliam H. Gates, Sr.
AmaMary Maxwell Gates
Ezkontidea(k)Melinda Gates  (1994 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLakeside School
(1968 - 1973)
Harvard College
(1973 - 1975)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, programatzailea, informatikaria, filantropoa, asmatzailea, finantzaria, bridge jokalaria eta inbertitzailea
Altuera1,77±0,01 metro
Enplegatzailea(k)Bill & Melinda Gates Foundation
Microsoft
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
IMDbnm0309540
http://www.thegatesnotes.com/
Bill Gates signature.svg

William Henry Gates III (Seattle, Washington, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko urriaren 28a), Bill Gates bezala ezagunagoa, enpresaburu eta filantropo estatubatuarra da, Microsoft softwarearen enpresaren kofundatzailea, munduan gehien erabiltzen den sistema eragilearen produktora: Microsoft Windows. Estimazio batzuen arabera, hamar ordenagailutik bederatzik erabiltzen baitute sistema eragile hau.Melinda French da bere emaztea, eta biok batera Bill eta Melinda Gates Fundazioa eramaten dute, mundu mailan osasun eta hezkuntza aukerak berrorekatzeaz arduratzen dena, aukera gutxiko eskualdeetan bereziki. Horren ondorioz, Kooperazio Internazionaleko Asturiasko Printze Saria jaso zuten 2006. urtean.

Biografia

Seattleeko Lakeside eskola pribatuan egin zituen bere ikasketak. Eskola honek 1968tik ordenagailu baten jabea zen, beraz, Bill Gatesek makina eta informatikako munduarekin oso gaztea zelarik izan zuen lehen aldiz gozatzeko aukera. Ez zuen denbora askorik behar izan ordenagailua erabiltzen jakiteko eta astebete bakarrik behar izan zuen bere irakaslea gainditzeko. Lakesiden bertan, Gaitesek Paul Allen ezagutu zuen, beranduago Microsoft sortuko zuenarekin. Softwareko Microsoft enpresa sortu zuen 1975ko apirilaren 4ean, oraindik Harvard Unibertsitateko ikaslea zelarik. 1976an unibertsitatea utzi egin zuen eta Albuquerquera joan zen, Altairreko egoitzara, enpresa horrekin ordenagailuentzako lengoaia baten, Basic lengoaiaren lagapena adosteko salmenten %50a arte. Hurrengo urtean, Apple enpresaren arrakastaren berri izan zuen eta, ondorioz, Basic-aren interpretatzaile bat behar zuela ohartu zen.

1980. urtean, Seattle-en IBMko bi ordezkariekin bildu zen. Ordezkari hauei DOS sistema eragilea saltzea lortu zuen, berak momentu horretan bere eskuetan ez izan arren eta ondoren programatzaile gazte bati erosi zion. IBMk sistema eragile hura Apple-ekin lehiatzeko behar zuen, eta horregatik negoziaketa malgua izan zen. Microsoft-ek DOSen lizentzia, mantentze eta beste enpresei birsaltzeko eskubideak gorde nahi izan zituen. IBMk onartu egin zuen, softwareak dibidenduak emango ez zituela pentsatu baitzuten. Egun batzuk beranduago, Microsoft-ek Tim Patersoni, Seattle Computer Productsen langilea, QDOS-en egile-eskubideak erosi zizkion, 50.000 dolarren truke. Ondoren, Microsoft-ek IBM-ri saldu zion MS-DOS (Microsoft DOS) bezala. Harritzekoa dena, IBMk ez zuela MS-DOS erosi, Microsoft-i IBM-PCrekin saldutako kopia bakoitzaren arabera kanon bat ordaintzea erabaki zuela baizik.

Apple Lisa ordenagailuak ingurune grafikoan erakutsi zuen garrantziaz jakinda (jatorriz interfaze grafikoa eta “sagua” Xerox PARCek garatu zituen), Microsoft-ek ingurune grafiko eta “sagua” lortzea proposatu zuten, hauekin operatzeko. Steve Jobsek, Apple-eko sortzailea, Macintoshen garapena hasi zenean, Bill Gatesek Apple enpresa bisitatu zuen. Kalkulu orriak eta bestelako programa batzuk hobetzea eskaini zuen. Bere informatikako materiala IBM-ri saltzearekin mehatxatu zuen, eta amaieran Apple-ekin erlazio estua izatea lortu zuen, Apple-Microsoft aliantza sortuz. Ondorioz, Microsoft-ek legalki lortu zuen ingurune grafikoaren eta saguaren teknologia, eta merkatura Microsoft Windows atera zuen, Macintoshen lehiakide zuzen bezala.

Bill Gates Londresko hitzaldi batean

2000. urtearen hasieran, Microsoft Windows sistema eragilea (bere bertsio guztietan) planetako ordenagailuen gehienek erabiltzen zuten.

Forbes aldizkariak argitaratu duen aberastasun pertsonal handienen urteko zerrendan, Bill Gates zerrenda horretako hirugarren postuan agertzen da kokaturik, 56.000 milioi dolarreko ondasunekin balioetsia. 1994an, Leonardo da Vinciren eskuizkribu bat erosi zuen 25 milioi dolarren truke.

Microsoft enpresa prozesu judizial askotan murgildurik izan da, praktika monopolistikoengatik salatuta, kaletik ere epaitegiak enpresa zatitzea behartuko zutela bezalako hitzak entzuten zen arren, beste enpresa estatubatuar batzuekin hori bera gertatu baitzen iraganean. Salaketek programa konkretu batzuk bere sistema eragilearen arteko erlaziorekin tratatzen dute, eta gehiegikeri huts bezala ikusten da programa horiek dibertsifikatzeko garaian. Horietako adibide garbiak dira Internet Explorer, Windows Media Player edota Windows Messenger.

2006ko ekainaren 16an publikoki azaldu zuen Microsoft eguneroko lan bezala uzteko asmoa 2008rako, bere fundazioan inplikazio gehiagoz lan egiteko. Erantzukizun hauen trantsizioa progresiboki eman zen, enpresaren eguneroko garapenak eraspen negatiboak jasan ez zitzan, eta Ohorezko Presidente bezala gelditu zen. 2008ko ekainaren 27an Microsoften zituen ardura guztiak utzi eta enpresaren kontrola Steve Ballmeren eskuetan gelditu zen, baina hala ere, Bill Gatesek bere denboraren %70a Bill eta Melinda Gates Fundazioari eskainiko dio, eta gainerako %30 enpresari.

Other Languages
Afrikaans: Bill Gates
Alemannisch: Bill Gates
አማርኛ: ቢል ጌትስ
aragonés: Bill Gates
Ænglisc: Bill Gates
العربية: بيل غيتس
مصرى: بيل جيتس
asturianu: Bill Gates
azərbaycanca: Bill Geyts
تۆرکجه: بیل گیتس
башҡортса: Билл Гейтс
Boarisch: Bill Gates
žemaitėška: Bils Geitsos
Bikol Central: Bill Gates
беларуская: Біл Гейтс
беларуская (тарашкевіца)‎: Біл Гейтс
български: Бил Гейтс
Bislama: Bill Gates
Bahasa Banjar: Bill Gates
বাংলা: বিল গেটস
brezhoneg: Bill Gates
bosanski: Bill Gates
català: Bill Gates
کوردی: بیل گەیتس
čeština: Bill Gates
Чӑвашла: Билл Гейтс
Cymraeg: Bill Gates
dansk: Bill Gates
Deutsch: Bill Gates
डोटेली: बिल गेट्स
Ελληνικά: Μπιλ Γκέιτς
English: Bill Gates
Esperanto: Bill Gates
español: Bill Gates
eesti: Bill Gates
estremeñu: Bill Gates
فارسی: بیل گیتس
suomi: Bill Gates
føroyskt: Bill Gates
français: Bill Gates
Frysk: Bill Gates
Gaeilge: Bill Gates
Gàidhlig: Bill Gates
galego: Bill Gates
गोंयची कोंकणी / Gõychi Konknni: Bill Gates
ગુજરાતી: બિલ ગેટ્સ
客家語/Hak-kâ-ngî: Bill Gates
עברית: ביל גייטס
हिन्दी: बिल गेट्स
hrvatski: Bill Gates
magyar: Bill Gates
հայերեն: Բիլ Գեյթս
interlingua: Bill Gates
Bahasa Indonesia: Bill Gates
Ilokano: Bill Gates
íslenska: Bill Gates
italiano: Bill Gates
la .lojban.: bil. geits
Basa Jawa: Bill Gates
ქართული: ბილ გეიტსი
Qaraqalpaqsha: Bill Gates
Taqbaylit: Bill Gates
Gĩkũyũ: Bill Gates
қазақша: Билл Гейтс
ភាសាខ្មែរ: ប៊ីល ហ្គេត
한국어: 빌 게이츠
kurdî: Bill Gates
Кыргызча: Билл Гейтс
Lëtzebuergesch: Bill Gates
Lingua Franca Nova: Bill Gates
Limburgs: Bill Gates
Ligure: Bill Gates
lumbaart: Bill Gates
lietuvių: Bill Gates
latviešu: Bills Geitss
मैथिली: बिल गेट्स
Basa Banyumasan: Bill Gates
Malagasy: Bill Gates
македонски: Бил Гејтс
монгол: Билл Гэйтс
मराठी: बिल गेट्स
Bahasa Melayu: Bill Gates
Malti: Bill Gates
Mirandés: Bill Gates
မြန်မာဘာသာ: ဘီလ်ဂိတ်
مازِرونی: بیل گیتس
Nāhuatl: Bill Gates
Plattdüütsch: Bill Gates
नेपाली: बिल गेट्स
नेपाल भाषा: बिल गेत्स
Nederlands: Bill Gates
norsk nynorsk: Bill Gates
norsk: Bill Gates
occitan: Bill Gates
ਪੰਜਾਬੀ: ਬਿਲ ਗੇਟਸ
Kapampangan: Bill Gates
polski: Bill Gates
پنجابی: بل گیٹس
پښتو: بیل ګیټ
português: Bill Gates
Runa Simi: Bill Gates
română: Bill Gates
русский: Гейтс, Билл
संस्कृतम्: बिल गेट्स
саха тыла: Билл Гейтс
sardu: Bill Gates
sicilianu: Bill Gates
Scots: Bill Gates
srpskohrvatski / српскохрватски: Bill Gates
Simple English: Bill Gates
slovenčina: Bill Gates
slovenščina: Bill Gates
Soomaaliga: Bill Gates
shqip: Bill Gates
српски / srpski: Бил Гејтс
svenska: Bill Gates
Kiswahili: Bill Gates
ślůnski: Bill Gates
тоҷикӣ: Билл Гейтс
Türkmençe: Bill Geýts
Tagalog: Bill Gates
Türkçe: Bill Gates
татарча/tatarça: Билл Гейтс
українська: Білл Гейтс
اردو: بل گیٹس
oʻzbekcha/ўзбекча: Bill Gates
vèneto: Bill Gates
Tiếng Việt: Bill Gates
Winaray: Bill Gates
მარგალური: ბილ გეიტსი
ייִדיש: ביל גייטס
Yorùbá: Bill Gates
Bân-lâm-gú: Bill Gates
粵語: 比爾蓋茨