Berlingo Blokeoa

Berlindarrak C-54 bati begira.
1945 Alemaniaren lehen banaketa II. Mundu Gerra amaitu ondoren.[1]

Berlingo Blokeoa (1948ko ekainaren 24tik 1949ko maiatzaren 12ra) Gerra Hotzaren hasierako nazioarteko krisia izan zen, heriotzak eragin zituen lehendabizikoa. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alemania herrialde anitzek okupatua zegoela, Sobiet Batasunak mendebaldeko herrialdeen trenen joan-etorria Berlineraino eten zuen. Xedea zen Berlin osoa, mendebaldekoek kontralatzen zutena ere, sobietar eremutik janariz eta erregaiez hornitzea, eta, horrela, hiri osoaren gaineko kontrola bereganatzea.

1948an Berlin hiria oraindik hondatuta zegoen. Bigarren Mundu Gerran aliatuek egindako bonbardaketa hilgarriak ageri-agerian zeuden oraindik auzo gehienetan eta handik zebiltzan hiria lau ataletan zatitu zuten potentzien, Estatu Batuen, Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Sobiet Batasunaren auto militarrek.

Ekainaren 24an Stalinek mendebaldarren esku zeuden Berlineko zatiak lurrez blokeatzea agindu zuen Mendebaldeko Alemaniarekin lotzen zituen errepideak moztuta.

Horren aurrean, mendebaldeko herrialdeak hornidurak eramaten hasi ziren Mendebaldeko Berlinera. AEBetako, Erresuma Batuko eta Commonwealtheko beste nazio batzuetako hegazkineriek 200.000 hegaldi baino gehiago egin zituzten ia urtebete iraun zuen operazioan, batez beste 13,000 tona hornigai egunean eramaten. 1949ko udaberrirako ikusi zen hegaldiek arrakasta zutela, eta apirilerako trenez baino hornigai gehiago iristen zen airez.

Hegaldien arrakastak apaldu zituen sobietarrak, behin eta berriro aldarrikatu baitzuten ez zela ongi aterako. Haren funtzionamendu ona argi geratu zenean, blokeoa altxatu zen. Ondorioz, Mendebaldeko Berlinean hiru aireportu geratu ziren, hurrengo urteetan hiriko sarbideak izaten jarraitu zutenak.

Berlineko krisia amaitua zen, baina bloke bien arteko borroka larritu egin zen.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  1.   Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel (2011), Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Udako Euskal Unibertsitatea, ISBN http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berlingo Blokeoa Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
العربية: حصار برلين
azərbaycanca: Berlin böhranı
français: Blocus de Berlin
Bahasa Indonesia: Blokade Berlin
한국어: 베를린 봉쇄
lietuvių: Berlyno blokada
Bahasa Melayu: Sekatan Berlin
norsk nynorsk: Berlinblokaden
português: Bloqueio de Berlim
srpskohrvatski / српскохрватски: Berlinska blokada
Simple English: Berlin Blockade
slovenčina: Berlínska blokáda
српски / srpski: Блокада Берлина
中文: 柏林封鎖