Beraskoain

Beraskoain
  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Belascoaín 02.jpg
Beraskoainen ikuspegia

Beraskoaingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Belascoain.svg Belascoáin
Alkatea Luis Lizarraga Akerreta
(AIB, indep.)
Posta kodea 31174
INE kodea 31052
Herritarra beraskoaindar
Kokapena
Koordenatuak 42° 45′ 22″ N, 1° 49′ 57″ W / 42° 45′ 22″ N, 1° 49′ 57″ W / 42.756111111111; -1.8325
Beraskoain hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Beraskoain
Beraskoain
Beraskoain (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 6,10 km2
Garaiera 414 metro
Distantzia 19,2 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 124 biztanle
% 52,14 Twemoji 1f6b9.svg   Twemoji 1f6ba.svg % 47,86
Dentsitatea 20,33 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013) [1]
Green Arrow Up.svg% 8,62
Zahartze tasa [1] % 21,93
Ugalkortasun tasa [1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa [1] % 0 (2011)
Genero desoreka [1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua [1] % 8,72 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 5 (2010)
Euskararen erabilera % 0,1 (2011)
Datu gehigarriak

Beraskoain [2] (ofizialki Belascoáin) Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 124 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 19 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ur-hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren hego-mendebaldean eta Arga ibaiaren ekialdean. Herrira heltzeko, Zizur Zendeatik abiatu behar da Arraitza kontzejua zeharkatzen duen errepidea hartuz.

Beraskoainek Bidaurretarekin eta Zabaltzarekin egiten du muga iparraldean, Zabaltzarekin ekialdean, Girgillaorekin mendebaldean, eta Garesekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Beraskoainek klima azpi-mediterraneoa du, eta haren urteko batez besteko prezipitazoa 800-1000mm ingurukoa da eta tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira, uda garaian bi hilabete lehor izaten diren.

Arteek osatzen zuten jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, eta birlandaturiko zuhaitzak nagusi dira. Guztira 73,7hektarea pinu lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltz daude.

Other Languages
aragonés: Belascoáin
brezhoneg: Beraskoain
català: Belaskoain
English: Belascoáin
español: Belascoáin
français: Belascoáin
magyar: Belascoáin
italiano: Belascoáin
Bahasa Melayu: Belascoáin
Nederlands: Belascoáin
occitan: Beraskoain
polski: Belascoáin
português: Belascoáin
русский: Беласкоайн
українська: Беласкоайн
oʻzbekcha/ўзбекча: Belascoáin
Tiếng Việt: Belascoáin
Winaray: Belascoáin
Bân-lâm-gú: Belascoáin