Belusezko Iraultza

Belusezko Iraultza
1989ko iraultzak
Prague November89 - Wenceslas Monument.jpg
Manifestazioak Pragan
Data1989ko abenduaren 17–29
LekuaTxekoslovakia
EmaitzaErregimen komunistaren amaiera
Gudulariak
Txekoslovakiako Alderdi KomunistaGobernuaren aurkako manifestariak
Buruzagiak
Miloš Jakeš
Gustáv Husák
Václav Havel
Alexander Dubček

Belusezko Iraultza (txekieraz: sametová revoluce) edo Iraultza Atsegina (eslovakieraz: nežná revolúcia) 1989ko abenduan Txekoslovakian izandako matxinada eta manifestazioen ondorengo erregimen aldaketa izan zen. Varsoviako Itunaren parte ziren zenbait herrialdetan gertatu ziren 1989ko iraultzetako bat izan zen.[1]

Pragan, 1989ko azaroaren 17an poliziak ikasleen manifestazio baketsua desegin zuen. Horrek manifestazio gehiago eragin zituen herrialde osoan zen, abendura arte iraun zutenak. Azaroaren 20rako, Pragan biltzen ziren manifestarien kopurua milioi erdira iritsi zen. Azaroaren 27an greba orokorra egin zen, Txekoslovakiako herritar guztiak kontuan hartuta.

Beste gobernu komunistak erortzen ari zirenez eta kaleetako protestak areagotu zirenez, Txekoslovakiako Alderdi Komunistak azaroaren 28an adierazi zuen botereari uko egingo ziola eta alderdi bakarreko sistema bertan behera utziko zuela. Mendebaldeko Alemaniarekiko eta Austriarekiko mugan hesiak eta gainerako oztopoak kendu zituzten. Abenduaren 10ean Gustáv Husák presidenteak komunista ez zen lehenengo gobernua 1948z geroztik izendatu zuen eta kargua utzi. Alexander Dubček hautatu zuten parlamentu federalaren eledun abenduaren 28an eta Václav Havel herrialdeko presidente abenduaren 29an. 1990eko ekainean Txekoslovakiak 1946z geroztik lehen hauteskunde demokratikoak izan zituen.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  1.   Kukral, Michael Andrew (1997), Prague 1989: Theater of Revolution, New York: Columbia University Press, ISBN 0-88033-369-3 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belusezko Iraultza Aldatu lotura Wikidatan
Other Languages
Alemannisch: Samtene Revolution
azərbaycanca: Məxməri inqilab
беларуская (тарашкевіца)‎: Аксамітная рэвалюцыя
български: Нежна революция
Bahasa Indonesia: Revolusi Beludru
íslenska: Flauelsbyltingin
한국어: 벨벳 혁명
Lëtzebuergesch: Samette Revolutioun
srpskohrvatski / српскохрватски: Baršunasta revolucija
Simple English: Velvet Revolution
slovenčina: Nežná revolúcia
slovenščina: Žametna revolucija
српски / srpski: Plišana revolucija
Türkçe: Kadife Devrim
Tiếng Việt: Cách mạng Nhung