Begi kolore

Orlegi koloreko begiak.

Begien kolorea irisaren melaninaren kopurua eta hedapenaren araberako genetika ezaugarri bat da.[1] Azken emaitza ondorioztatuko duen hainbat genen prozesu konplexu bat da. Era berean, begiari kolorea ematen dioten irisaren hiru elementuak hiru dira: irisaren epitelioko melanina, irisaren atzealdeko zatiko melanina eta irisaren estroma dentsitatea.[2] Melaninaz gain, prozesuan parte hartzen duen beste elementu bat lipokromoa da. Halaber, prozesuan parte hartzen duten melanina motak bi dira: marroi ilun itxurako eumelanina, eta hori-gorrixka ilun itxurako feomelanina delakoa.[3] Kasu guztietan, baldintza anormalak ez beste, iriseko epitelioaren pigmentua beti eumelanina izaten da,[4] hau kopuru handitan topatu ohi delarik. Modu honetan, begiko koloreen bariazioa irisaren atzealdeko zatiko pigmentua eta estromak bere dentsitatearen arabera zenbat argi bereganatzen duenaren araberakoa da.

Other Languages
العربية: لون العين
تۆرکجه: گؤز بویاغی
bosanski: Boja očiju
dansk: Øjenfarve
Deutsch: Augenfarbe
English: Eye color
Esperanto: Okula koloro
español: Color de ojos
فارسی: رنگ چشم
français: Couleur des yeux
hrvatski: Boja očiju
magyar: Szemszín
한국어: 눈 색깔
latviešu: Acu krāsa
Nederlands: Oogkleur
norsk nynorsk: Augefarge
norsk: Øyenfarge
polski: Kolor oczu
português: Cor dos olhos
русский: Цвет глаз
srpskohrvatski / српскохрватски: Boja očiju
Simple English: Eye colour
தமிழ்: கண் நிறம்
Türkçe: Göz rengi
українська: Колір очей
Tiếng Việt: Màu mắt
中文: 眼睛色彩