Basilio Mazedoniarra

Basilio Mazedoniarra
Solidus-Basil I with Constantine and Eudoxia-sb1703.jpg
Bizantziar enperadorea

867 - 886
Mikel III.a - Leon VI.a Jakituna
Protostrator

Bizitza
JaiotzaEdirne811
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla886ko abuztuaren  29a (74/75 urte)
Heriotza moduaistripua: hunting accidenta Itzuli
Sukarra
Familia
Ezkontidea(k)Eudokia Ingerina Itzuli
Seme-alabak
LeinuaMacedonian dynasty Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbodyguarda Itzuli
Graduajeneral

Basilio Mazedoniarra[1] (grezieraz: Βασίλειος ὁ Μακεδών, Basíleios hō Makedṓn; armenieraz: Բարսեղ Ա Մակեդոնացի, Barsegh A Makedonatsi; 826/835? – 886ko abuztuaren 29a), Basilio I.a Handia ere deitua, 867–886 bitartean Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen[2].

Armeniatik etorri eta Mazedonian finkatu zen familia batean jaio zen. Nekazari xume sortu bazen ere, gortean hazi zuten, eta Mikel III.a enperadorearen tronua usurpatu zuen. Nahiz eta jatorri xumekoa izan, gaitasun handia erakutsi zuen estatuko gaiak gobernatzeko orduan. Horrela, botere inperialaren berpiztea eta arte bizantziarraren birsortzea eragin zuen. Bizantziarrentzat enperadore handienetako bat zen, eta hark fundatu zuen dinastiak, Mazedoniarrak, Bizantziar Inperioaren aro oparo eta loriatsuena kontsideratzen den aroa gobernatu zuen.

Legegintzan ikaragarrizko lana egin zuen Basilio I.ak, Justiniano I.aren bilduma eskuratu eta eguneratu zuen. Basilikak izeneko lanean bildu zituen legeak. Arlo eklesiastikoari dagokionez, Erromarekin oso harreman onak izan zituen, baina, aldi berean, ez zuen Erromaren mende, neurri batetik harago, jartzeko asmorik.

Basilio I.aren agintaldia bogomiloak izeneko heretikoekin izandako gerra korapilatsuak markatu zuen.Italian izandako garaipen militarrek bizantziarrek penintsula horretan izan zuten menderatze-aldi berria ireki zuten. Baina, batez ere, bizantziarrak Mediterraneoaren eta, bereziki, Adriatikoaren jaun eta jabe izan ziren.

Basilio I.ak 19 urtez gobernatu zuen. 886an hil zen, ehiza-istripu larri baten ondoren.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 179. araua, Bizantziar Inperioko pertsona-izenak
  2. Basil I 2012. Encyclopædia Britannica Online. 2012ko abenduaren 23an begiratua.


Aurrekoa
Mikel III.a
Bizantziar Inperioko enperadorea
867886
Ondorengoa
Leon VI.a Jakituna


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basilio Mazedoniarra Aldatu lotura Wikidatan


Other Languages
Alemannisch: Basileios I.
aragonés: Basilio I
العربية: باسل الأول
čeština: Basileios I.
Deutsch: Basileios I.
Ελληνικά: Βασίλειος Α΄
English: Basil I
Esperanto: Bazilo la 1-a
español: Basilio I
français: Basile Ier
galego: Basilio I
Bahasa Indonesia: Basileios I Makedonia
Nederlands: Basileios I
Scots: Basil I
srpskohrvatski / српскохрватски: Vasilije I Makedonac
slovenčina: Bazil I.
slovenščina: Bazilij I. Makedonec
svenska: Basileios I
Türkçe: I. Basileios
oʻzbekcha/ўзбекча: Vasiliy 1Maqduniy
Tiếng Việt: Basileios I