Barne produktu gordin


BPG nominala biztanleko (Banku mundialaren datuak, USD, 2014).

Barne produktu gordina (BPG) herrialde baten jarduera ekonomikoa neurtzeko zuzeneko informazioa ematen duen magnitudea da. Herrialde bateko ekoizpen-faktore desberdinek denboraldi jakin batean berenganatutako sarreren batuketa eginez lortzen da BPGa, eta euro edo dolar bezalako diru-unitateetan adierazten da.

Adierazle honek, ordea, ez du biztanleriaren aberastasuna islatzen; izan ere, herrialde batek ekoizpen eta diru-sarrera handiak izan ditzake, baina baita oso biztanle kopuru handia ere. Hori dela-eta, per capita BPGd erabiltzea; datu hori kalkulatzeko BPGd herrialdearen biztanle kopuruaz zatitu behar da.

Aipagarria da herrialde zabal eta oso jendetsu baten (Txinaren) eta Luxenburgo herrialde txikiaren BPGd alderatzea. Txinaren BPGd (bilioi bat eta erdi dolar inguru 2005ean) Luxenburgorena (26.500 milioi dolar) baino askoz handiagoa zen. Baina Luxenburgoko biztanleek 51.143 dolarreko per capita BPG dute eta Txinako biztanleak baino askoz aberatsagoak dira; izan ere txinatarren per capita BPG 1.100 dolarrekoa da.

Ez da ahaztu behar baita ere, per capita eginez, batez-bestekoa agertzen dela eta herrialde baten barruan, pertsonen arteko aberastasun mailaren artean izugarrizko aldea egon daitekeela (eta askotan badagoela).

Other Languages
azərbaycanca: Ümumi Daxili Məhsul
беларуская (тарашкевіца)‎: Сукупны ўнутраны прадукт
Nordfriisk: BIP
客家語/Hak-kâ-ngî: Koet-nui Sên-sán Chúng-chhṳ̍t
Bahasa Indonesia: Produk domestik bruto
日本語: 国内総生産
한국어: 국내총생산
къарачай-малкъар: Бютеулюк ич продукт
مازِرونی: جی‌دی‌پی
Plattdüütsch: Bruttobinnenlandprodukt
norsk nynorsk: Bruttonasjonalprodukt
davvisámegiella: Bruttoálbmotbuvttadus
srpskohrvatski / српскохрватски: Bruto domaći proizvod
Simple English: Gross domestic product
татарча/tatarça: Тулаем эчке продукт
удмурт: ВВП
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: مىللى دارامەت
oʻzbekcha/ўзбекча: Yalpi ichki mahsulot
vèneto: PIL