Ballet |
Balleta
Ballet-dantzaren obrak
Ballet klasikoa da gehien ezagutzen den mota, batez ere bere teknika da azpimarratzekoa, hala nola, pointe jarrera, zangoen mugimenduak
Balleta
Gorte italiarretako ballet haiek Frantziara hedatu eta bertan garatuak izan ziren. Ordudanik eragin frantsesa nagusi izan zen balletean medeetan zehar.
Katalina Medicis,
Hasieran balleta gizonezkoek soilik dantzatzen zuten eta emakumezkoen pertsonaiak mozorroturik egiten zituzten. Lehenengo emakume dantzariak
Garai haietako dantzaren teknika Raoul Feuilletek jaso zuen bere Koreografia liburuan. Dantza forma berri bat garatu zen: ballet-opera, gai komun batek kantuak eta dantza guztiak lotzen zituen serie batean.
Bestaldetik, John Weaverrek hitzak kendu zituen eta dantzaren eta keinuaren bitartez sentimendu dramatikoak transmititzen saiatu zen.
Jean Georges Noverrek, bere idatzien bidez (Gutunak dantzari eta balletei buruz), eragin handia izan zuen eta balletaren mundua erabat aldatu zuen. Berarentzat mugimenduak libreak eta naturalak izan behar ziren. Noverrek aukera izan zuen
Jean Dambervalek, aurrekoaren ikaslea, irakaslearen printzipioak praktikan jarri zituen. Dantza puntetan garatzen hasi zen, nahiz eta oraindik punta gogorreko zapatilak asmatu gabe egon eta dantzariak une batzuetan baino ez ziren jartzen puntetan.
Silfideak balleta, non lehenego emanaldia Parisen izan zen 1832an, ballet erromantikoaren hasiera izan zen. Koreografia Filippo Taglionik eta musika Scheineitzhofferrek egin zituzten. Maria Taglionik dantzatu zuen. Dantzari honek izaki supernatural bat antzeztu zuen, non, izaki horrek gizaki hilkor bat maitatu eta nahigabe suntsitu egin zuen. Silfideek aldaketa asko eragin zituzten garai hartako balletean.
Ballet erromantikoak protagonismo osoa eman zion emakumeari eta hauek gailendu ziren balletaren eszenatokietan.
Errusiak balletaren tradizioari eutsi zion
Bitartean, Fokinek espresibitatearen ideia azpimarratu zuen. Ballet modernoaren sortzaile eta teorialari nagusienetakoa izan zen. Diagilev-en lankidea izan zen. Igor printzea (1909), Sheherazade (1910), Suzko txoria (1910), Arrosaren mamua (1911), Petrushka (1911), Dafnis eta Kloe (1912) balleten koreografiak eta Ana Paulovarentzat Beltzargaren heriotza prestatu zituen.
S. Diaghilevek sortu zituen ballet errusiarrak ballet modernoaren abiapuntua izan ziren. Gizonezkoaren figurari, ordura arte ahaztuta, garrantzia eman zion berriro eta horrekin batera Vaslav Nijinki bezalako izenak agertu ziren balletaren munduan.
Bestalde, Diaghilevek ez zituen konpositoreak eta koreografoak bakarrik kontratatu, baite mendebaldeko Europako artistak, pintoreak, poetak eta konpositoreak ere kontratatu zituen balletekin lan egiteko,
Georgi Ballanchine dantzari eta koreografo errusiarrak eta Serge Lifarrek, dantzari eta koreografo errusiar-frantsesak, ate berriak ireki zizkioten balletari eta lehenengoak
Ballet-konpainia hauetan parte hartu zuten artistek balletaren zabalkuntzan lagundu zuten Europan eta Ameriketan.
1920 eta 1930 urteetan Estatu Batuetan eta Alemanian dantza modernoa garatzen hasi zen. Isadora Ducanek, Marta Grahamek, Doris Hupheryk eta Mary Wigmenek mugimendu estilo berriak sortu zituzten errealismoari pixkanaka hurbilduz. Mugimenduaren gaitasuna gorputzaren erabilpen libreago batez zabaldu zen. Horrela, Isadora Ducan inprobisazioak egiten hasi zen obra klasikoetan eta haren teknikak eragin handia izan zuen ballet modernoaren sorreran. Marta Grahamek, berriz, estilo berri bati ekin zion, musika-konposizio modernoetan askatasuna eta inprobisazioa sartu zituen, ballet garaikidearentzat ekarpen handiak izan direnak.
1930 urtean, Massinek ballet sinfonikoa asmatu zuen, musikagile klasiko alemaniarren sinfoniak interpretatzen saiatu zen.
Une berean, Ballanchinek ballet abstraktuak sortzen hasi zen: Jewels (1967) da mota horretako lehenengo ballet luzea.
50eko hamarkadan Errusiako konpainiek errepresentazioak egin zituzten mendebaldean lehenengo aldiz. Eragin errusiarra itzela izan da balletean eta denborarekin estilo ezberdinak sortu dira: dantza librea, ballet klasikoa, ballet neoklasikoa eta baita forma nahasi eta esperimentalak ere.
Balletaren errepertorioak aldaera handiak eskaintzen ditu. Ballet modernoak eta klasikoak elkarrekin izaten dira, nahiz eta dantza garaikidea gailentzen ari dela esan behar.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ballet ![]() |