Bad Day at Black Rock

Bad Day at Black Rock
Filma
Jatorrizko izenaBad Day at Black Rock
Urtea1955
GeneroaMisteriozko zinema
film dramatikoa
film based on literaturea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Iraupena81 minutu
Koloreakoloretakoa
Narratibaren kokalekuaAmeriketako Estatu Batuak
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Sturges
Gidoigilea(k)Millard Kaufman
Don McGuire

Antzezlea(k)
Spencer Tracy
Robert Ryan
Anne Francis
Dean Jagger
Walter Brennan
Ernest Borgnine
Lee Marvin
John Ericson
Russell Collins
Walter Sande









Ekoizpena
EkoizleaDore Schary
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
Ekoizpen-diseinatzaileaMillard Kaufman
Bestelako lanak
MusikagileaAndré Previn
Argazki-zuzendariaWilliam C. Mellor
Sariak
Kanpo loturak

Bad Day at Black Rock (euskaraz Egun Kaxkarra Black Rocken) 1955eko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da, western eta zinema beltzeko generoak ere uztartu zituelarik. 1947an The American Magazine aldizkarian argitaratu zen Howard Breslin eleberrigilearen Bad Time at Honda ("Une Txarra Hondan") istorio laburrean oinarritua dago. Bertan, Spencer Tracy, Robert Ryan, Anne Francis, Dean Jagger, Walter Brennan, Ernest Borgnine eta Lee Marvin aktoreek antzeztu zuten.

Hego Euskal Herrian Ixilpeko Konspirazioa (gaztelaniaz Conspiración de Silencio) izenburuarekin zinemaratu zen, aldiz Ipar Euskal Herrian Paseko Gizona (frantsesez Un homme est passé).

Filmak 3 Oscar Sarirako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Spencer Tracy), Zuzendari onenaren Oscar Saria (John Sturges) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Millard Kaufman). 1955eko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palmarako izendapena era jaso zuen (ez zuen irabazi) eta aktore onenaren saria (Spencer Tracy) irabazi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1945. urtea, AEBak, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta hilabete eskasera. John Macreedy (Spencer Tracy) herrialde hartako hego-mendebaldean dagoen Black Rock izeneko herrira trenez ailegatu berri den gizona da. Bere asmoa, herri hartan bizi den japoniar jatorriko Kokama izeneko gizon bati bere semeari Bigarren Mundu Gerran borrokan hil ondoren eman zitzaion domina ematea da, heroi-ekintza hartan semeak Macreedy berari bizia salbatu ziolarik.

Baina Macreedy herrira iritsi eta berehala Kokamaz galdetu eta herritarrek jarrera desatsegina edo txarra erakusten dutela jabetuko da, honela bere galdeketa aurrera doan einean tentsioa areagotu eta Mcreedy beraren bizitza arriskuan egoteraino. Herritar talde batek Macreedy probokatu eta kikiltzen saiatuko dira, baina laisterrera Macreedy gizon patxadatxua, burugogorra eta hasieran iruditzen zitzaiena baina kementsu eta irmoagoa dela jabetuko dira. Macreedy bera ere herrian sekreturen bat badagoela eta herritarrek hura nola edo hala ezkutatzen saiatzen ari direla jabetuko da.

Azkenean Macreedyren ahaleginen ondorioz Kokama, heroiaren aita, erail egin dutela jakingo du. Erailketa hori zenbait herritarrek burutu zuten, krimen hura gerran izen ematen saiatu baina atzera bota berri zuten herriko jauntxoak (Robert Ryan) bultzarazi zuelarik, Pearl Harboreko erasoak amorrarazita japoniar jatorriko Kokama erasotu eta haren gorpua basamortuan hiltzailearen lursailetan 20 metroko sakoneran lurperatu zutelarik.