Auguste Comte

Auguste Comte
Auguste Comte.jpg
Bizitza
Izen osoaIsidore Marie Auguste Xavier Comte
JaiotzaMontpellier1798ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1857ko irailaren 5a (59 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza modua: urdaileko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Caroline Massin  (1825eko otsailak 19 -  1842ko abuztuak 5)
Hezkuntza
HeziketaLycée Joffre
École Polytechnique
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Daniel Encontre
Henri Saint-Simongoa
Louis Poinsot
Augustin-Louis Cauchy
Jean Nicolas Pierre Hachette
François Arago
Louis-Jacques Thenard
Alexis Thérèse Petit
Ikaslea(k)Fabien Magnin
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta
InfluentziakLouis Gabriel Ambroise de Bonald
Mugimenduapositibismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Auguste Comte (izen osoa Isidore Marie Auguste François Xavier Comte) (Montpellier, Frantzia 1798ko urtarrilaren 19a - Paris, 1857ko irailaren 5a) frantses pentsalaria eta soziologia hitzaren sortzailea izan zen. Hasiera batean, zientziaren izena fisika soziala zen, honela, bere ikuspuntua besteengandik desberdintzeko soziologia hitza sortuz. Modu honetan, soziologia zientzia bezala sortu zen.Garai horretan, Frantziako iraultzak aldaketa sozial garrantzitsuak ekarri zituen eta industriaren garapenarekin gora-behera handiak pairatzen ari zen gizateria. Honela, bera saiatu zen gizartea aztertzen duen zientzia eraikitzen. Comteren ustetan, diziplina bakoitzak badu objektu propioa ikaskuntzan, denek elkarren artean logika eta metodo zientifiko komunak dituzte. Comtek soziologia zientzia positibo bezala hartzen du, eta positibismoaren sortzailea da.

Filosofia

Comteren filosofiak Francis Baconek hasitako filosofia modernoari jarraipena eman zion. Comtek orden soziala ezarri nahi zuen teoria zientifikoak aintzat hartuta. Horrela, teoria teologikoak edo metafisikoak albo batera utzi zituen.

Rousseauk eta Voltairek ez bezala, Comtek erreforma soziala kontserbadoreagoa eta kontrairaultzaileagoa planteatu zuen. Iraultza Frantsesa oinarri hartuta, aipatutako bi autoreei Comtek haien metafisika utopikoaren bidez ezin zutela gizartean orden eta moral soziala ezarri leporatu zien.

Comteren oinarrizko ideia zera da; zientzia guztiak mailakatuta zeudela. Horrela, piramidearen oinarrian matematika zegoen. Horri jarraituz, mekanika, fisika, kimika, biologia. Eta gailurrean Gizartearen Zientziarekin topo egingo dugu, hau da, Soziologia topatuko dugu. Comtek Soziologian gizartearen arazoen erantzunak ikusi zituen. Soziologiarekiko gehiegizko mirespenaren ondorioz, gizarte zientzia hori erlijio laikotzat hartu zuen, positibismoa sortuz. Positibismoak zera esaten du; zientziak ikusi ahal eta neurtu ahal ditugun gauzetan bakarrik zentratu behar duela, hau da, esperientziaren bitartez ezagutzen ditugunak.

Positibismoa, arazo sozialak eta moralak ikuspuntu positibo-zientifiko batetik analizatu behar dira. Horretarako, fenomenoen ikuspuntu enpirikoa behar da. Horrela, aurkitu eta azaldu ahalko dira lege unibertsalak gizakiarentzat erabilgarriak izan daitezen.

Hiru aroen legea eta aurrerakuntzaren ideia

Oinarrizko legea ere deitua den hiru aroen lege honek dioenez, gizateria bere osotasunean eta gizabanakoa horren zati gisa, garapen maila intelektual ezberdinei dagozkien hiru garai sozial ezberdinetatik igarotzera mugatua dago: Aro erlijioso edo teologikoa, aro metafisikoa eta aro positiboa edo zientifikoa.

Aro batetik bestera igarotzeak gizartearen aurrerapen lege bat suposatzen du, beharrezkoa eta unibertsala dena. Lege honen arabera aro teologikoan, gizakiak, naturako zergatiak eta azalpenak naturaz gaineko indarretan bilatzen ditu, mitologia adibidez.

Aro metafisikoan arrazionaltasun teologikoa zalantzan jartzen da eta naturaz gaindiko indarrak benetako gauzetan ordezkatzen dira.

Aro positiboan gizakiak ez du bilatzen gauzak zer diren jakitea, baizik eta esperientzia eta behaketaren bidez horiek nola jokatzen duten azaltzea.

Filosofia positibistaren ezaugarriak

Filosofia positiboa legearen hirugarren zatiari dagokio. Rousseau eta Voltaire-ren filosofia negatibo eta kritikoaren aurkaritza gisa definitzen da.

Positibo terminoak errealitateari egiten dio erreferentzia, hau da, subjektuari dagokiona alde batera utziz. Honek erabilgarria, egiazkoa, zehatza, konstruktiboa eta erlatiboa izatea du helburu. Azken batean, ez du determinismo absoluturik lortzen apriorizko nozioen bidez. Baiezta liteke filosofia positibistak bere ezagutzak gauza baikorretan oinarritzen dituela,hau da, benetakoa denean, alde batera utziz teoria abstraktuak.

Comtek giza ezagutzaren hiru egoera proposatzen ditu: egoera teologikoa, egoera metafisikoa eta egoera positiboa, azken hau goraipatuena izanik.

Laburbilduz Auguste Comten filosofia positibista gizarte,politika eta ekonomiaren berrantolaketa litzateke industri iraultzaren testuinguruan.

Ondarea

XIX. mendean, soziologiaren ideia garrantzitsua izan zen, ez soilik Comterentzat. Hala ere, Comte zientzia horrekiko izan zuen mirespena izugarrizkoa izan zen. Comtek gizarte zientzia hori zientzia guztietatik nagusiena eta beste guztiak honen barnean zeudela uste zuen, denak erlazionatuta eta integratuta geratuko zirelakoan. Soziologia hitza ezarri zuen, horregatik kontsideratzen zaio lehen soziologo modernoa. Hala ere, gaur egun, Comteren pentsamendua muturrekoa dela eta bere soziologiaren ideia ( zientzia guztietatik nagusiena ) ez da haintzat hartzen.

Lan nagusiak

  • Cours de philosophie positive. 6 vols. 1842.
  • Discours sur l'esprit positif. 1844.
  • Système de politique positive, ou Traité de sociologie, instituant la religión de l'humanité. 4 vols. 1851-1854.
  • Catéchisme positiviste, ou Sommaire exposition de la religión universelle, en onze entretiens systématiques entre une femme et un prêtre de l'humanité. 1852.
  • Philosophie des sciences, éd. Gallimard, Tel, 1997 (recueil de textes d'A. Comte).
  • Science et politique : Les conclusions générales des cours de philosophie positive, éd. Pocket, 2003.
  • Premiers cours de philosophie positive : Préliminaires généraux et philosophie mathématique, éd. PUF, 2007.
  • Catéchisme positiviste, 1852, éd. Sandre, 2009.
Other Languages
Afrikaans: Auguste Comte
aragonés: Auguste Comte
العربية: أوغست كونت
asturianu: Auguste Comte
azərbaycanca: Ogüst Kont
беларуская: Агюст Конт
български: Огюст Конт
brezhoneg: Auguste Comte
bosanski: Auguste Comte
català: Auguste Comte
čeština: Auguste Comte
Cymraeg: Auguste Comte
Deutsch: Auguste Comte
Ελληνικά: Ογκίστ Κοντ
emiliàn e rumagnòl: Auguste Comte
English: Auguste Comte
Esperanto: Auguste Comte
español: Auguste Comte
فارسی: اگوست کنت
français: Auguste Comte
hrvatski: Auguste Comte
հայերեն: Օգյուստ Կոնտ
Bahasa Indonesia: August Comte
íslenska: Auguste Comte
italiano: Auguste Comte
Basa Jawa: Auguste Comte
ქართული: ოგიუსტ კონტი
қазақша: Огюст Конт
Кыргызча: Конт, Огюст
Limburgs: Auguste Comte
lietuvių: Auguste Comte
latviešu: Ogists Konts
Malagasy: Auguste Comte
македонски: Огист Конт
Bahasa Melayu: Auguste Comte
Nederlands: Auguste Comte
occitan: Auguste Comte
ਪੰਜਾਬੀ: ਔਗਿਸਟ ਕੌਂਟ
Piemontèis: Auguste Comte
português: Auguste Comte
Runa Simi: Auguste Comte
română: Auguste Comte
русский: Конт, Огюст
sicilianu: Auguste Comte
srpskohrvatski / српскохрватски: Auguste Comte
Simple English: Auguste Comte
slovenčina: Auguste Comte
slovenščina: Auguste Comte
српски / srpski: Огист Конт
svenska: Auguste Comte
Tagalog: Auguste Comte
Türkçe: Auguste Comte
татарча/tatarça: Огюст Конт
українська: Оґюст Конт
Tiếng Việt: Auguste Comte
Winaray: Auguste Comte
Yorùbá: Auguste Comte
Bân-lâm-gú: Auguste Comte
粵語: 孔德