Atlantropa

Artistak pentsatutako Atlantroparen eremua airetik ikusita.

Atlantropa 1920ko hamarkadaren amaieran, Herman Sörgel (1885-1952) arkitekto alemaniarrak Europa eta Afrika fisikoki batzeko proiektu handizalea izan zen, Gerra Handiaren ondorengo krisi orokorrari aurre egitea xede. Sörgelek uste zuen Afrikari ez zitzaiola inolaz ere behar bezalako etekinik ateratzen, eta Mediterraneo itsasoak hiri eta estatu berriak sortzeko erabil zitekeen lur-eremu aproposa betetzen zuela[1].

Azpiegiturak

Proiektutzarrari Atlantropa esan zion eta, besteak beste, Gibraltar itsasartean presa bat aurreikusi zuen, ozeano Atlantikoari bidea itxiko ziona eta energia elektrikoa sortzeko erabiliko zena. Dardaneloak itsasartean beste presa bat eraikiko zuten. Bi ertz horiek itxita itsasoko ura pixkanaka lurrunduko zen eta, hala, urpeko eremu asko berreskuratuko ziren. Ondoren, baliabideak eskuratzeko aukera egongo zen lur eremu lortu berrietan. Sörgelen kalkuluen arabera, mende erdi pasatxoan 600.000 kilometro koadro inguru berreskuratuko ziren[1].

Baina ur hura guztia ez zen lurrunketa mantsoaren menpe egongo; lehentasunezko helburuetako bat Mediterraneo itsasoaren zati bat Afrika erdialderaino kanalizatzea eta han itsaso artifizial bat sortzea zen; Saharako basamortua ureztatu eta laborantzan ustiatzeko lurrak lortuko omen ziren Mediterraneoko lur afrikaratuari esker[1].

Other Languages
беларуская: Атлантропа
български: Атлантропа
čeština: Atlantropa
Deutsch: Atlantropa
English: Atlantropa
Esperanto: Atlantropa
español: Atlantropa
suomi: Atlantropa
français: Atlantropa
עברית: אטלנטרופה
hrvatski: Atlantropa
Bahasa Indonesia: Atlantropa
italiano: Atlantropa
latviešu: Atlantropa
Nederlands: Atlantropa
polski: Atlantropa
português: Atlantropa
русский: Атлантропа
svenska: Atlantropa
українська: Атлантропа