Atenas

Atenas
Αθήνα
 Grezia
Athens Montage L.png
Administrazioa
Herrialdea Grezia
Eskualdea Attika
Unitate periferikoaAtenas Zentrala
UdalerriaAtenas udalerria
AlkateaGiorgos Kaminis
Izen ofizialaΑθήνα
Jatorrizko izenaΑθήνα
Geografia
Koordenatuak37° 58′ 46″ N, 23° 42′ 58″ E / 37° 58′ 46″ N, 23° 42′ 58″ E / 37.979444444444; 23.716111111111
Atenas hemen kokatua: Grezia
Atenas
Atenas
Atenas (Grezia)
Azalera39 km²
Altuera170 m
MugakideakNea Filadelfeia eta Zografou
Demografia
Biztanleria664.046 bizt. (2011)
Dentsitatea17.026,82 bizt/km²
Herritarraatenastar[1]
Informazio gehigarria
SorreraVII. milurtekoa K. a.
Telefono aurrizkia210
Ordu eremuaUTC+02:00, Eastern European Time eta UTC+03:00
Hiri senidetuakAmsterdam, Athens, Ashgabat, Bartzelona, Pekin, Beirut, Betleem, Bogotá, Bukarest, Casablanca, Chicago, Damasko, Domodedovo, Famagusta, Istanbul, Ljubljana, Los Angeles, Kiev, Madril, Mexiko Hiria, Mosku, Napoli, Nikosia, Rabat, Reggio di Calabria, Rio de Janeiro, Santiago, Sarajevo, Seul, Sofia, Syracuse, Tirana, Washington, Erevan, Boston, Cluj-Napoca, Montreal, Genova, Florentzia, Buenos Aires, Lisboa, Santiago de Cali, Praga, Xi'an, Varsovia, Tbilisi, Habana, Cusco, Amsterdam, Atlanta eta Belgrad
https://www.cityofathens.gr/

Atenas[1][2][3] (grezieraz: Αθήνα, Athína, aˈθina ahoskatua; antzinako grezieraz: Ἀθῆναι, Athēnai) Greziako eta Atika eskualdeko hiriburua. Izena Atena jainkosaren omenez du. Mendiz inguraturiko ordoki batean dago, Akropoliaren eta Likabitosko harkaitz-muinoen azpian zabaldurik. Greziako politika, ekonomia eta kulturaren gune nagusia da. Atenas inguruan dago Greziako industrialde garrantzitsuena.

Europar Batasuneko bederatzigarren metropoli-barrutirik handiena da.

Historia

Sorrera eta mitoak

Sakontzeko, irakurri: «Atenasko Akropolia»
Akropolia

Akropolian aurkitu den kultura-aztarnarik zaharrena Neolito bukaerakoa da. Mitologiaren arabera, pelasgoen Atenajainkosa Poseidon jainkoari nagusitu zitzaion, eta izena eman zion hiriari. Atenas eta Atikako tribuen egituraketa joniarrek moldatu zuten, K.a. 2000. urtearen inguruan han egokitu zirelarik. Atenasko errege mitikoen tradizioa historiaurrearen argigarri da gaur egun. Atenastarrak, beren buruak bertakotzat iritzirik, Kekrops, hiriaren fundatzailea, eta Eriktonios, haren ondorengoa, lurpeko sinesteekin lotu zituzten. Elezaharrek Knossosekiko harremanak (Dedalo), Minok Atenasi ezarritako setioa ( Androgeo), Egeoko erreinaldien garaian Atenasek nozitu behar izan zituen mendekuak, Teseo askatzailea (Minotauro) eta amazonen aurkako gudua ekartzen dituzte gogora. Kodros, elezaharretako azkeneko erregea, doriarren aurkako gerrako heroia izan zen. Pelasgoen harresia (Akropolian badira aztarna batzuk) etsaien aurkako babesa izan zen. Atenasek eta Atikak, doriar inbaditzaileengandik babesturik, Asia Txiki aldera talde handitan jo zuten, eta, joniarrez gainera, Beoziako iheslari eoliarrak ere hartu zituzten.

Aristokraziaren gobernua, tirania eta berrikuntzak

Greziaren Erdi Aroa izena eman zaion garai iluna gainditu ondoren, etengabeko aurrerakuntza izan zuen Atenasek alderdi guztietan, Grezia guztira hedatu zen dekorazio geometrikoko zeramika lekuko (K.a. X-VIII. m.). Gizarte-egiturak (4 tribu joniar, 3 phratria-tan banatua bakoitza, phratria bakoitzak hainbana genos) erraztu egin zuen lurjabeen aristokraziaren etorrera (Eupatridak), erregetza indargabetu eta, azkenik, gobernu aristokratikoa ezarri zuena (K.a. VII. m.).

Alabaina, phratrietan txertatu ziren merkatari aberatsen klase berrien bizilekuak eta, batez ere, jabe txikientzako pobrezia eta esklabotasunerako bidea ekarri zituen nekazaritzaren krisiak gizarte-altxamendu handiak eragin zituzten. Kilonen tirania-saioaren ondoren (K.a. 632), berrikuntza handiko garaia etorri zen: Drakonek zuzenbide pribatuko legeak idatzi zituen (K.a. 621 aldera), Solonen berrikuntza politiko eta soziala K.a. 594an (zorren ezeztapena, oinordetza-zuzenbide liberala, Laurehunen Kontseilua (bule), Prutaneion, Heliaia [Atenasko epaitegi herritarra]), eupatrideek auzitegietan zeukaten erabateko nagusitasunaren ezeztapena. Erreforma horiek berebiziko eragina izan zuten ekonomian eta kulturan, eta haietako batzuk hausteak herri-matxinada berriak ekarri zituen. Tiraniak (K.a. 560-510), behe-klaseetan oinarriturik, Solonen konstituzioa finkatu eta Atenasen inperioa hedatu zuen, Korinto eta Sirakusaren itsas nagusitasuna itzaliz, Delos eta Kalki hiriak menderatuz eta Kersoneso penintsula kolonizatuz. Kultura arloan eginiko aurrerapena askoz ere garrantzitsuagoa izan zen. Eraikuntza erraldoiak, Palatinaikos eta Dionisos jaiak eta tragediaren sorrera; Homeroren lehen argitalpena, poeta liriko nahiz filosofo handien egonaldi luzeak Atenasen; eskultura eta zeramikaren garapena. Tirania erori ondoan, joera demokratikoak nagusitu ziren, espartarrek prozesuan parte hartu bazuten ere. Ecclesiak (herri-biltzarra) agintean ezarritako Klisteneren erreformak tribu-egitura deuseztatu eta Atenasko demokrazia aldarrikatu zuen.

Mediar gerrak eta Atenasen inperialismoa

Atenas hiriak Asia Txikiko hiri joniarrei (Miletoko Aristagorari) Dario I.a Persiako erregearren aurkako gerran (K.a. 498) lagundu zien. Lehen Mediar Gerraren hasiera zen. Darioren gudarosteei Maratoiko Guduan nagusitu ondoan amaitu zen Greziako gerra (K.a. 490). Temistoklesen gidaritzapean, atenastarrek indartu zuten itsas ontziteria, eta hiri nagusiaren eta Pireo portuaren artean murru handi bat eraiki zuten. Bigarren Mediar Gerrak (K.a. 480-479) kalte handiagoak eragin zizkien persiarrei, Xerxes I.ak une batez Atenas hartuagatik ere. Atenas, mundu heleniarreko hiri nagusia, Delos itsas konfederazioko buru bihurtu zen era berean ( Eurimedoneko garaipena, K.a. 468, eta Kalliako bakea, K.a. 449). Atenasko inperialismoak ez zuen, ordea, une lasairik izan: aliatuen autonomia ukatuz eta arerioak etengabeko mehatxupean edukiz, gerra baizik ez baitzuen bizi luzaroan.

Periklesen mendea

Hala eta guztiz ere, ekonomia-aurrerapenak eta Atenasko demokraziaren garapenak zibilizazio klasikoaren gune eta iturri bihurtu zuten Atenas. Aristides, Efialtes (K.a. 461) eta Perikles (K.a. 443-429) politikarien berrikuntzei esker, betiereko heldutasuna erdietsi zuen Atenasko demokraziak: bertute politikoetan oinarriturik, polis-a (hiria) hiritar guztien artean gobernatzen zen. Filosofian, sofisten eskola (Gorgias, Prodikos, Protagoras), Anaxagoras eta Sokratesen filosofia eta eskola platonikoa (Platon, Akademia, eta Diogenes Zinikoa, Timon misantropoa, Meton astronomoa) bertan garatu ziren. Letra-munduan, hantxe sortu ziren lehen historia (Herodoto, Tuzidides, Xenofonte) eta dramaturgia (Eskilo, Sofokles, Euripides, Kratino, Aristofanes, Menandro). Arte klasikoak garai hartan eman zituen bere obra osatuenak (Akropolia, Agora, Zeramika). Periklesen garaiko Atenas antzinatean nagusi ageri den Greziaren ispilu gardenena da. Ezin ahantzi da, hala ere, handitasun horren guztiaren oinarrian indarkeriaren poderioz eta esklabo-gizarte bat zela medio bermaturiko inperioa zegoela: Atikan bizi ziren 400.000 biztanleetatik, 200.000 esklaboek, 70.000 metekoek (atzerritarrek) eta emakumeek ez zuten inolako eskubide politikorik.

Peloponesoko gerra: Atenasen gainbehera

Atenasen inperialismoaren aurrean, Esparta izan zen bere independentziari gartsuen eutsi zion herria. Atenasek Kerkira (Korfu) hiriari Korintoren aurkako gerran lagundu ziola eta, korintoarrek Potidean emaniko erantzunak piztu zuen Peloponesoko gerra (K.a. 431). Gerraren lehen aldian atenastarrek eutsi ahal izan zioten inperioari, galera (Potidea eta Anfipolisko guduak) eta nahigabe guztiongatik ere (Atikako ebasketa, izurritea, K.a. 430, Periklesen heriotza). Mantineako gudua galdu ondoan (K.a. 418), atenastarrek porrot handia jasan zuten demagogoek (Altzibiades) Siziliara gidaturiko bidaldi batean (K.a. 415-413). Joniaren altxamenduaren ondoren (K.a. 412), estatu-kolpe batek Larehunen aholkularitza oligarkikoa ezarri zuen agintean (K.a. 411), nahiz demokrazia hurrengo urtean ezarri zen. Espartaren aurka, Atenasek itsasontziak galdu zituen Egospotamon (K.a. 404), eta kapitulazioa izenpetu zuen ondoren. Gerra-urte luzeen ondoan (Atenas, Esparta eta Korinto hirien artean nagusiki), itsas konfederazio berri baterako asmoek ez zuten buru onik izan (K.a. 377-357) eta, bitartean, Tebasek itzali zituen Atenasen nahiz Espartaren indar militarrak: amaiaren aurreko gaua zen.

Mazedoniaren eta Erromaren Aroa

Filipo II.a Mazedoniakoak, Atenasen itsas inperioaren deuseztapenaz baliatuta, Olinto konkistatu (K.a. 348) eta Atenasi bakea ezarri eta gero (K.a. 346), indar aliatuak garaitu zituen Keroneako guduan (K.a. 338). Filipo jaun eta jabe zen Grezian. Alexandro Handia hil eta gero, berriz ere altxatu zen Atenas, baina Antipatroren gudarosteek menderatu zuten (Kranon, gerra lamiarra). Geroztik, diadokoen esku, Mazedoniako Erresumaren mende geratu zen. Politikan, gainbehera erabatekoa zen arren, Greziako zibilizazio gune nagusi iraun zuen Atenasek. Atenas, filosofoen (Aristoteles, Epikuro, Zenon) eta artisten (Protogene) hiria zena, Atikako elokuentziaren plaza bihurtu zen (Isokrates, Lisias, Demostenes, Likurgo). Erromatarrek hainbat mesede egin ondoan (K.a. 166), Sila enperadoreak konkistatu zuen Atenas K.a. 89 urtean. San Paulok bisitatu zuen K.o. 56 urtean. Atenasek ikasketa klasiko paganoen gune moduan iraun zuen V. mendera arte. 276. urtean, godoek suntsitu zuten hiria.

Dukerri latinoa. Atenas modernoa

Bizantziar Inperioaren barnean, Atenasek ez zuen garrantzi berezirik hartu. Latindarrek (mendebaldeko kristauek) eskuratua 1204. urtean (Laugarren Gurutzadan), dukerri franko bateko hiriburu bihurtu zen. Frankoen ostean kataluniarren esku egon zen. Turkiarren okupazioaren garaian (1456-1832), Atenasek ez zuen inolako garrantzirik izan otomandarren begi aurrean. Greziako Independentzia Gerran kalte handiak nozitu zituen (1827). 1834. urtean Greziako hiriburu egin zuten. 1973ko azaroaren 17an ikasleak erregimen militarraren aurka altxatu ziren hirian.

1985ean Europako kultura-hiriburua izan zen.

Other Languages
Afrikaans: Athene
Alemannisch: Athen
አማርኛ: አቴና
aragonés: Atenas
Ænglisc: Athēnas
العربية: أثينا
ܐܪܡܝܐ: ܐܬܢܘܣ
مصرى: اتينا
asturianu: Atenes
Aymar aru: Athina
azərbaycanca: Afina
تۆرکجه: آتن
башҡортса: Афина
Boarisch: Athen
žemaitėška: Atienā
Bikol Central: Atenas
беларуская: Афіны
беларуская (тарашкевіца)‎: Атэны
български: Атина
bamanankan: Athens
བོད་ཡིག: ཨ་ཐེན།
brezhoneg: Aten
bosanski: Atina
буряад: Афина
català: Atenes
Chavacano de Zamboanga: Atenas
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Ngā-diēng
нохчийн: Афина
Cebuano: Atenas
کوردی: ئەتینا
corsu: Atene
qırımtatarca: Atina
čeština: Athény
словѣньскъ / ⰔⰎⰑⰂⰡⰐⰠⰔⰍⰟ: Аѳинꙑ
Чӑвашла: Афинсем
Cymraeg: Athen
dansk: Athen
Deutsch: Athen
Zazaki: Atêna
dolnoserbski: Atheny
डोटेली: एथेन्स
Ελληνικά: Αθήνα
English: Athens
Esperanto: Ateno
español: Atenas
eesti: Ateena
estremeñu: Atenas
فارسی: آتن
suomi: Ateena
Võro: Ateena
føroyskt: Athen
français: Athènes
arpetan: Atèna
Nordfriisk: Athen
Frysk: Atene
Gaeilge: An Aithin
Gagauz: Afina
贛語: 雅典
Gàidhlig: An Àithne
galego: Atenas
Avañe'ẽ: Atena
Gaelg: Yn Atheen
客家語/Hak-kâ-ngî: Athens
Hawaiʻi: ʻAkenai
עברית: אתונה
हिन्दी: एथेंस
Fiji Hindi: Athens
hrvatski: Atena (grad)
hornjoserbsce: Athen
Kreyòl ayisyen: Atèn
magyar: Athén
Հայերեն: Աթենք
interlingua: Athenas
Bahasa Indonesia: Athena (kota)
Interlingue: Athina
Ilokano: Atenas
ГӀалгӀай: Афины
Ido: Athina
íslenska: Aþena
italiano: Atene
日本語: アテネ
Patois: Atenz
la .lojban.: atenas
Basa Jawa: Aténa
ქართული: ათენი
Qaraqalpaqsha: Afina
Taqbaylit: Atena
Адыгэбзэ: Афинхэр
Kabɩyɛ: Atɛnɩ
қазақша: Афина
ಕನ್ನಡ: ಅಥೆನ್ಸ್
한국어: 아테네
къарачай-малкъар: Афинле
kurdî: Atîna
коми: Афинъяс
kernowek: Athína
Кыргызча: Афина
Latina: Athenae
Ladino: Atena
Lëtzebuergesch: Athen
лезги: Афинар
Lingua Franca Nova: Atina
Limburgs: Athene (stad)
Ligure: Atene
lumbaart: Atene
lingála: Atenis
لۊری شومالی: آتئن
lietuvių: Atėnai
latviešu: Atēnas
मैथिली: एथेन्स
мокшень: Афитт
Malagasy: Athens
олык марий: Афин
Māori: Ātene
македонски: Атина
മലയാളം: ഏതൻസ്‌
монгол: Афин
मराठी: अथेन्स
Bahasa Melayu: Athens
Malti: Ateni
Mirandés: Atenas
မြန်မာဘာသာ: အေသင်မြို့
эрзянь: Афины ош
Dorerin Naoero: Atens (Grit)
Napulitano: Atene
Plattdüütsch: Athen
नेपाली: एथेन्स
नेपाल भाषा: एथेन्स
Nederlands: Athene (stad)
norsk nynorsk: Aten
norsk: Athen
Chi-Chewa: Athens
occitan: Atenas
Livvinkarjala: Afiinat
ଓଡ଼ିଆ: ଏଥେନ୍ସ
Ирон: Афинæтæ
ਪੰਜਾਬੀ: ਐਥਨਜ਼
Kapampangan: Athens
Papiamentu: Atenas
Norfuk / Pitkern: Athens
polski: Ateny
Piemontèis: Atene
پنجابی: ایتھنز
Ποντιακά: Αθήνα
português: Atenas
Runa Simi: Athina
rumantsch: Athen
română: Atena
armãneashti: Athina
tarandíne: Atene
русский: Афины
русиньскый: Атены
саха тыла: Атина
sardu: Atene
sicilianu: Ateni
Scots: Athens
davvisámegiella: Athena
srpskohrvatski / српскохрватски: Atena
Simple English: Athens
slovenčina: Atény
slovenščina: Atene
Gagana Samoa: Atenai
chiShona: Athens
shqip: Athina
српски / srpski: Атина
Seeltersk: Athene (Stääd)
svenska: Aten
Kiswahili: Athens
ślůnski: Atyny
தமிழ்: ஏதென்ஸ்
తెలుగు: ఏథెన్స్
Türkmençe: Atina
Tagalog: Atenas
Türkçe: Atina
татарча/tatarça: Афина
Twi: Athens
удмурт: Афины
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: ئافېنا
українська: Афіни
اردو: ایتھنز
oʻzbekcha/ўзбекча: Afina (shahar)
vèneto: Atene
vepsän kel’: Afinad
Tiếng Việt: Athens
West-Vlams: Athene
Volapük: Atina
walon: Atene
Winaray: Atenas
Wolof: Aten
吴语: 雅典
хальмг: Атен балһсн
მარგალური: ათენი
ייִדיש: אטען
Yorùbá: Áténì
Zeêuws: Athene
中文: 雅典
文言: 雅典
Bân-lâm-gú: Athens
粵語: 雅典
isiZulu: I-Athene