Atena

Atena
Antzinako Greziako erlijioa
Bust Athena Velletri Glyptothek Munich 213.jpg
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaOlinpo
IkonografiaKaskoa, Aegisa, olive treea, gorgoneiona eta Hontza
BaliokideakMinerva eta Pallas
DomeinuaJakinduriak, gerrak, weavingak, Eltzegintzak eta nekazaritzak
Familia
AitaZeus
AmaMetis
Seme-alabakbaliorik ez
Anai-arrebakManes
Haitzurdinezko estatua hau K. a. I. mendeko Antiokosek izenpetutako kopia da. Jatorrizkoa Fidiasek egin zuen K. a. V. mendean eta Atenasko Akropolian zegoen

Atena[1] (antzinako grezieraz: Ἀθηνά Athēná edo Ἀθήνη Athḗnē, dorieraz Ἀσάνα Asána) jakinduriaren, estrategiaren eta bidezko gerraren jainkosa zen greziar mitologian. Jainkosa honen erreferentzia erromatarra Minerva izan zen. Zeus eta Metisen alaba zen: Zeus jainkoetan boteretsuena zen eta Metis berriz prudentziaren jainkosa.

Atenas hiriak jainkosaren omenez du izena eta bertan kokatzen da haren tenplurik ezagunena: Partenoia.

Atenaren mitoa

Atenaren jaiotza besteena ez bezalakoa izan zen, izan ere, bere aitaren burutik jaio zen. Bere aitaren buru barruan egon zen denboran Zeusi burua handitzen joan zitzaion. 9 hilabetez egon zen horrela eta horiek igarotakoan Atenak buruaren barnean zegoelarik burua moztu zion Zeusi. Ez zen haur gisa jaio, gazte gisa baizik, eta jaiotzean bertan lantza bat eta ezkutu bat zeramatzan. Zeusen burua berriz ere osatu zen Atena jaio eta berehala.

Jaiotakoan, Atenaren ezaguerak jakin nahian, jainko batzuek zenbait dema egin zizkioten, eta Atena beste jainkoak baina argiagoa zela agerian gelditu zen, baita gerraren arloan Ares (gerraren jainkoa) bera baina hobea ere.

Beraz, Atena bidezko gerra, estrategia eta jakinduriaren jainkosa izendatu zuten. Berak zientziak, artea eta nekazaritza sortu zituela esaten da, bereziki olibondoa eta oliba olioa.

Atenasko biztanleek beren zaintzaile gisa hartzen zuten, eta hortik dator hiriaren izena, eta, esaera batzuk diote Atenasko jabetzagatik Poseidonek eta Atenak borrokan egiten zutela. Jainkoek horregatik esan zuten bakoitzak gauza bat sortu behar zuela eta gauzetan erabilgarriena sortzen zuenarena izango zela hiria. Tradizioak dioenez Poseidonek bere hiruhortzaren kolpe batez zaldi bat sortu zuen, eta Atenak berriz olibondo bat. Azkeneko hau kontsideratu zuten atenastarrek erabilgarriagoa, beraz, bera gelditu zen Atenasko jabetzarekin.

Ateneak Troiako gerran parte hartu zuela esaten da , greziarren alde noski. Armak Hefestori eskatu zizkion (Jainko armagilea) eta honek armen prezioa esatean Atenaren maitasunarekin nahikoa zuela esan zuen, nahiz eta Afroditarekin (Maitasunaren jainkosa) ezkondurik egon, beraz bigarren ezkontza batean pentsatzen hasi zen, jakinduriaren jainkosarekin. Hefesto Atena haurdun uzten saiatu zen, baina, istripu batean Gea, lurraren jainkosa, utzi zuen haurdun. Gea asko haserretu zen eta esan zuen ez zuela besteen tontakeria eta arduragabekeriagatik ordaindu behar eta ez zuela berea ez zen ume bat hazi behar, beraz, Atena errudun sentitu eta Gearen semearen kargu egin zen. Seme horri Eriktonio izena eman zion eta Olinpotik ateratakoan Atenasko gortera eraman zuten. Geroago Zeklope erregea hiltzean errege bihurtu zen.

Other Languages
Afrikaans: Athena
Alemannisch: Athene
aragonés: Atena
asturianu: Atenea
azərbaycanca: Afina (mifologiya)
Boarisch: Athena
беларуская: Афіна
беларуская (тарашкевіца)‎: Атэна
বাংলা: আথেনা
བོད་ཡིག: ཨ་ཧྥན་ན།
brezhoneg: Athena
català: Atena
čeština: Athéna
Cymraeg: Athena
dansk: Athene
Deutsch: Athene
Ελληνικά: Αθηνά
English: Athena
Esperanto: Atena
español: Atenea
eesti: Athena
فارسی: آتنا
suomi: Athene
føroyskt: Athena
français: Athéna
Gaeilge: Aitéiné
galego: Atenea
𐌲𐌿𐍄𐌹𐍃𐌺: 𐌰𐌸𐌴𐌽𐌴
עברית: אתנה
हिन्दी: अथीना
հայերեն: Աթենաս
Bahasa Indonesia: Athena (mitologi)
íslenska: Aþena (gyðja)
italiano: Atena
日本語: アテーナー
ქართული: ათენა
ಕನ್ನಡ: ಅಥೀನ
한국어: 아테나
Latina: Athena
Lëtzebuergesch: Athene
lietuvių: Atėnė
latviešu: Atēna
Malagasy: Athena
македонски: Атена (митологија)
മലയാളം: അഥീന
मराठी: अथीना
Bahasa Melayu: Athena
مازِرونی: آتنا
Napulitano: Atena
Plattdüütsch: Athene (Mythologie)
Nederlands: Pallas Athena
norsk nynorsk: Atene
norsk: Athene
occitan: Atena
ଓଡ଼ିଆ: ଅଥୀନା
polski: Atena
português: Atena
русский: Афина
Scots: Athena
srpskohrvatski / српскохрватски: Atena (mitologija)
සිංහල: ඇතීනා
Simple English: Athena
slovenčina: Aténa (mytológia)
slovenščina: Atena
shqip: Atena
српски / srpski: Атина (богиња)
svenska: Athena
Kiswahili: Athena
தமிழ்: ஏதெனா
తెలుగు: ఎథీనా
Tagalog: Athena
Türkçe: Athena
татарча/tatarça: Афина (алиһә)
українська: Афіна
اردو: ایتھنے
oʻzbekcha/ўзбекча: Afina (maʼbuda)
vepsän kel’: Afina
Tiếng Việt: Athena (thần thoại)
Winaray: Athena
中文: 雅典娜
Bân-lâm-gú: Athena
粵語: 雅典娜