Atarrabia

Atarrabia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Villava 05.jpg
Atarrabiako karrika.
Atarrabiako bandera

Atarrabiako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaNafarroako Foru Erkidegoa
MerindadeaIruñeko merindadea
EskualdeaIruñerria
Izen ofizialaBandera de Villava.svg Villava/Atarrabia
AlkateaMikel Oteiza (Euskal Herria Bildu)
Posta kodea31610
INE kodea31258
Herritarraatarrabiar
Kokapena
Koordenatuak42° 49′ 51″ N, 1° 36′ 31″ W / 42° 49′ 51″ N, 1° 36′ 31″ W / 42.830833333333; -1.6086111111111
Atarrabia hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Atarrabia
Atarrabia
Atarrabia (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera1,10 km2
Garaiera434 metro
Distantzia4 km Iruñera
Demografia
Biztanleria10.211 biztanle
% 49,01 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,99
Dentsitatea9.282,73 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 2,72
Zahartze tasa[1]% 38,75
Ugalkortasun tasa[1]‰ 23,79
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,22 (2011)
Genero desoreka[1]% 1,06 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 12,95 (2013)
Kultura
Euskaldunak% 14,11 (2010)
Euskararen erabilera% 1,2 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.atarrabia.es/eu

Atarrabia[2] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñerrikoa. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 10.496 biztanle zituen. 1960ko hamarkadatik aurrera garatutako herria da, Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean. Itsasoaren mailatik 434 metrora kokaturik dago.

Euskarazko izena Atarrabia izan arren, gaur egungo izen arautua Villava/Atarrabia da, gaztelaniaz eta euskaraz.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena

Atarrabiak azalera nahiko txikia dauka, 1,1 kilometro karratukoa, eta, Iruñetik lau kilometrora dago, Iruñeko merindadearen hegoaldean eta Iruñerriko gune metropolitarrean. Herrira Iruñetik heltzeko, Vianako Printzearen plazatik abiatuta, Beloso aldapatik behera eginez, Atarrabiara heltzen da Serapio Uitzi etorbidetik.

Mugak

1184ean sortutako hiribildua.

Mugakide honako udalerri hauek ditu: Iparraldean Ezkabarte, ekialdean Uharte, hegoaldean Burlata eta mendebaldean Iruñea.

Klima eta landaredia

Atarrabiako klima azpimediterraneo epela da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, baina uztaila eta abuztuan nahiko urriak dira, aldaketa termikoa ertaina da. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 1.100 eta 1.200mm artekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-120 dira.

Udaberrian eta udazkenean ohikoak izaten dira ekaitzak. Oro har, Iruñean baino euri apur bat gehiago egiten du, Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean baitago.

Other Languages
aragonés: Villava
العربية: فيلافا
asturianu: Atarrabia
brezhoneg: Atarrabia
català: Atarrabia
English: Villava
español: Villava
suomi: Atarrabia
français: Villava
galego: Atarrabia
magyar: Villava
Հայերեն: Վիլյավա
italiano: Villava
Bahasa Melayu: Villava
Nederlands: Villava
occitan: Atarrabia
polski: Villava
português: Villava
русский: Вильява
українська: Вільява
oʻzbekcha/ўзбекча: Villava
Tiếng Việt: Villava
Winaray: Villava
中文: 比利亚瓦
Bân-lâm-gú: Villava – Atarrabia