Asterix eta Kleopatra

Asterix eta Kleopatra frantsesez: Astérix et Cléopâtre) Asterixen abenturak kontatzen dituen seigarren komikia da. René Goscinnyk eta Albert Uderzok egin zuten. Pilote aldizkarian argitaratu zuten 215. eta 257. aleen artean eta, album moduan, 1965ean. 2002an zinemara eraman zuten, Astérix et Obélix : Mission Cléopâtre filmera hain zuzen ere.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kleopatra eta Julio Zesar maiteleek apustu egin dute: basamortuaren erdian Zesarren omenezko jauregi bat hiru hilabetetan eraikiz gero, Zesarrek egiptoarren handitasuna aintzat hartuko du. Horretarako, Kleopatrak Numerobis arkitektoa kontratatuko du eta honek mirari bat behar izango du.