Asiut

Asiut
  Egipto
Assyout city Egypt.jpg
Administrazioa
Herrialdea   Egipto
Probintzia Asiut eskualdea
Geografia
Koordenatuak 27° 11′ 13″ N, 31° 10′ 17″ E / 27° 11′ 13″ N, 31° 10′ 17″ E / 27.186944444444; 31.171388888889
Asiut hemen kokatua: Egipto
Asiut
Asiut
Asiut (Egipto)
Altuera 70
Demografia
Biztanleria 389.307 bizt. (2006ko azaroak 11)
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+02:00
Hiri senidetuak Iași

Asiut [1] ( arabieraz محافظة أسيوط, Asyūṭ , ʔɑsˈjuːtˤ ahoskatua) Egiptoko hiria da, -n.

Antzinako greziar Likopolis eta antzinako egiptoar Sauty, Goi Egiptoko XIII. nomoko hiriburua izan zen, Nilo ibaiaren ibarrean zegoena, Kairotik 359 kilometro hegoaldera. Gaur egun, Asiut gobernazio edo probintziako hiriburua da.

Historia

Nubia eta Itsaso Gorritik zetozen karabanek bat egiten zuten merkataritza gune handi bat zen. Egiptoko XI. dinastian, hegoalderago zeuden Herakleopolis eta Tebaseko nomoekin gatazkan sartu zen. Hiri honetan, Upuat jainkoa gurtzen zen, nondik Likopolis izen greziarra datorren. Neoplatonismoaren sortzaile izan zen Plotinoren ( 205- 270 jaioterria izan zen.

Gaur egun, hiri garrantzitsu bat da, izen bereko gobernazio edo probintziaren hiriburu delarik. Bere biztanleria, 2006ko azken erroldaren arabera, 343.498 biztanlekoa da, eta gune kopto nagusienetako bat da. Asiutetik gertu, 1902an amaitu zen esklusadun presa bat eraiki zen, nondik Ibrahimia izeneko kanala abiatzen den, Joseren Kanalarekin lotzen dena, Egiptoko ureztatze kanalik handiena, Nilo ibaiaren urak Birket Qarun lakuari ematen dizkionak, El Fayum eskualdean. Unibertsitate bat du.

Hondar arkeologikoak

Antzinako hiriaren hondakinik ez da geratzen, baina mendian zulatutako hilobiak monumentu bikainak dira. Hondakin garrantzitsuenak, badariar garaiko bere zeramika gorri eta beltz aurredinastikoak dira, baita IX, X eta XII. dinastietako zenbait hilobi ere.

Ernesto Schiaparellik, Egiptoko lehen tarteko aroko dignatarioen hilobiak induskatu zituen

Turingo Egiptoar Museoak, Dyafhapi, Shemes, Minhotep eta Upuautemhaten hilobietan aurkitutako zenbait objektu ditu.

Other Languages
አማርኛ: አስዩት
العربية: أسيوط
مصرى: اسيوط
беларуская: Асьют
български: Асют
català: Assiut
dansk: Asyut
Deutsch: Asyut
Ελληνικά: Ασιούτ
English: Asyut
español: Asiut
eesti: Assiut
فارسی: اسیوط
suomi: Asyut
français: Assiout
Gaeilge: Asyut
עברית: אסיוט
magyar: Aszjút
Bahasa Indonesia: Asyuth
italiano: Asyūṭ
日本語: アスユート
ქართული: ასიუტი
Taqbaylit: Asyuṭ
한국어: 아시우트
Latina: Lycopolis
lietuvių: Asjutas
latviešu: Asjūta
Bahasa Melayu: Asyut
Nederlands: Assioet (stad)
norsk nynorsk: Asyut
norsk: Asyut
polski: Asjut
پنجابی: اسیوت
português: Assiut
română: Assiut
русский: Асьют
Scots: Asyut
Simple English: Asyut
slovenčina: Asjút (mesto)
slovenščina: Asjut
српски / srpski: Асјут
svenska: Asyut
Türkçe: Asyut
українська: Асьют
اردو: اسیوط
Tiếng Việt: Asyut
Winaray: Asyut
中文: 艾斯尤特